Javierrek idazten dituen kronikez zer edo zer nabarmentzerik bada, Urretxuri buruz bihotz-bihotzez idazten duela da. Izan ere, Javier urretxuar peto-petoa dugu. Berari esker Urretxuk mineral eta fosilen museoa du eta urtero Mineralogia eta Paleontologia Astea antolatzen da.
-Zer izan nahi zenuen umetan?
Garai hartako haur guztien moduan, misiolaria, futbolaria, txirrindularia…
-Aisialdian zer egitea atsegin duzu?
Denbora gutxi dudanez, familiarekin eta lagunekin egotea atsegin dut.
-Bizitzeko toki bat?
Urretxu.
-Zein albiste ematea gustatuko litzaizuke?
Euskadiko egoera normalizatua dagoela.
-Eman duzun albisterik gozoena?
Urte hauetan guztietan poztasun ugari izan dira. Iparragirreren gorpuzkinaren lekualdatzearen lekukoa izatea oso pozgarria izan zen niretzat. Garaikoetxea lehendakariaren hitzak zuzenean ematen izan nintzen Radio San Sebastianentzat.
-Eta mingotsena?
Hauetakoak ere asko izan dira. Ezagutzen nuen jendearen heriotzaz mintzatu beharra, esaterako, oso gogorra izan da.
-Egungo urretxuar handi bat?
Ez daude esku bateko behatzak betetzeko adina, baina bai bat bakarra ez aipatzeko adina.
-Nor gustatuko litzaizuke elkarrizketatzea?
Edadeko jende asko, baina batez ere Juan Jose Arozena. Urretxuko historiari buruz asko zekien eta, zoritxarrez, espero baino lehenago joan zitzaigun.
-Zein da zure ametsetako minerala?
Tanzanita kristalizatua. Bizitza guztian irabaziko dudanarekin ere ezingo nuke erosi.
-Zer berrikuntza sartuko zenuke museoan?
Ordenadore bat jarriko nuke interaktiboa izan dadin eta ibilbide geologiko-turistikoa sortzea gustatuko litzaidake.
-Ilehoriak ala beltzaranak?
Biak.
-Egindako azken oparia?
Errusian eskatu nuen bat oraindik heldu ez denez, emazteari oparitu diodan xigorgailua.
-Eta jasotakoa?
Familiakoek oparitu didaten bideokamera. Poz handia eman dit.
-Data bat?
Amaren heriotza eguna.
-Neska eta mutil izen bana?
Ainhoa eta Maite, mutila nahi eta neska atera baitzen (berdin zait, e!).
-Zein egunkari irakurtzen duzu?
Berria eta Otamotzeko harpideduna naiz eta DV ere irakurtzen dut, noski.
-Gustuko telebista saioa?
National Geographic-ek egiten dituen guztiak. Azkenaldian Lo + Plus ere ikusten dut.
-Bereziki gorroto duzuna?
Txutxumutxu saioek nire onetik ateratzen naute.
-Liburu bat?
Toti Martinez de Lezearen “La calle de la judería”.
-Filme bat?
Bertako zineklubean bota zuten “Amor por compasión”.
-Gustuko abestia?
Roberto Carlos-en “Yo quiero amigos”.
-Soinu bat?
Ohean nagoenean euria eta haizea entzutea atsegin dut.
-Usain bat?
Laranjondo-lorearena (azahar).
-Janari bat?
Paella.
-Ura ala…
Errioxako ardo on bat.