Inguru honetako ehiztariek usoak, birigarroak eta oilagorrakehizatzen dituzte batez ere udazkenean. "Usoak urrian hastendira hemendik pasatzen. Behin uso garaia pasatuta, jendeabirigarrotan hasten da. Dena den, hemengo ehizaren erregina oilagorrada, pinudi itxiak eta inguru hezeak atsegin baititu. Pasekoa da,baina bi edo hiru egun gelditzen da. Urria erdialdean hasten garaehizatzen eta otsaila amaiera arte dago baimendua ehizatzea".
Ez omen da batere erraza, ordea, oilagorrak ehizatzea. "Ehizatzenzailena da eta zakur ona behar duzu hartzeko. Asko jota egunean biehizatu ohi dira. Urte oso ona ez bada, denboraldi osoan lau oilagorehizatuz gero gustura egon zaitezke. Duela lauzpabost urte, ordea,oilagor-saldo bat sartu zen inguru honetan, lainoak harrapatuzituenez pinudietan gelditu ziren eta jendeak mordoa ehizatu zituen".
Ehiztariek eguraldi aldaketa bortitza egotea behar dute txoriakhemendik pasa daitezen. "Txoriek eguraldi aldaketa datorrelanabaritu bezain pronto joaten dira beste toki batera negua pasatzera.Dena den, egun uso asko ez dira mugitzen edo Araba aldean gelditzendira janaria aurkitzen badute. Negu gogorra ez badator ez diramugitzen. Ehiztari batzuk presio aldaketari begira egoten diratxoriak etorriko diren jakiteko, baina ez da beti asmatzen. Lehenusoak Pilarica egunean hasten zirela pasatzen esaten zen, bainaurteak dira ez direla hain goiz heltzen. Azken urteotan urriaamaieran heldu dira uso-saldo onak".
Uso-saldo onak urria amaieran eta azaroa hasieran pasatzen badiraere, ehiztari asko egunero joaten dira postuetara. "Ahal dutenakdenboraldian zehar egunero joaten dira. Uso-saldoa joaten denaritokatzen zaio. Normalean, astegunetan, joan nahi duten guztientzatnahikoa postu izaten dira".
Dena den, geroz eta arazo gehiago omen daude postuen kontura. Horidela eta, aurtengo denboraldiaren prestaketa korapilatsua izan da."Federazioak lur sail jabeen lagapena izatea eskatzen digu ehizaelkarteei lur sail horietan dauden postuen zozketa egin ahal izateko.Iaz Jon Mikel Murua nekazaritza diputatuak jabeei euren lurretanzeuden postuen %20 eman behar zitzaiela zion legea atera zuen.Zenbait ehiztarik diru asko eskaini zieten lur jabeei postu horientruke eta lurjabe batzuek postu onenak nahi zituzten diru gehiagoatera ahal izateko. Diputazioak nahi zituzten postuak aukeratzen utzizien azkenean. Ehiza elkarteok ez geunden lege horren kontra, baina%20 horren banaketan akordio batera heldu behar zela uste genuen.Ehiztariaren etsairik handiena ehiztaria bera dela esan ohi dugu.Horrela jarraitzen badugu, aurki dirudunek soilik ehizatu ahal izangodute. Patxiren garaietan bezala, gainontzekoek isilean aritu behardute. Merkatu librea nahi duenak Otzaurteko enkanteko postuetara joandadila! Hango postu onenengatik 10.000 euro inguru ordaintzen aridira jada!".
Dena den, aurten legeak ehiza elkarteen alde egin du: nekazaritzadiputatu berriak lur sail jabeei postuen %20a ematen zien legeaindargabetu du. Baina lur sail jabeek ez omen dute amore ematekoasmorik. "Iaz lur sail jabeek legea alde zuten eta ehizaelkarteok amore eman genuen. Aurten, berriz, legea gure alde dago etajabeen elkarteko kideak diren lur sail jabeek ez digute lur sailenlagapena eman nahi datozen urteetako negoziaketetan indar handiagoaizateko. Honela, euren postuetan ez da batere ehizatuko. Aurten,Galeperrak dituen 56 postuetatik 27 soilik zozketatu ahalditugu".
Josean eta Gonzalo penatuta ageri dira. "Galeperrakjendeak ehizatzeko tokia izatea besterik ez du nahi. Gure postuilaran ehizatzen duen jendea kontrolatua dago, baina norbaitek gureardurapeko postuetatik kanpo ehizatzen badu ez dakigu zer egindezaketen… Hemengo baserritarrek guk postu guztien ingurua zaintzeanahi dute, baina horretarako lagapena eman behar digute. Ez badiguteematen, zaindu dezala lurjabe elkarteak utzi ez dizkiguten postuhorien ingurua… Gure postuetan galeraren bat sortzen bada lur sailjabeei diru ordaina ematen zaie, denboraldia amaitu ondoren mendiagarbitzen dugu, pista erabiltzeagatik eta kotxeak aparkatzeagatikjabeei ordaindu egiten diegu, urte amaieran afari bat eskaintzendiegu…".
Gastu hauei guztiei aurre egiteko postu zozketak dira diru iturrinagusia. "Denboraldian zehar egunero hurrengo egunerako postuakzozketatzen ditugu. Ostiralean, larunbat, igande astelehenerakozozketak egiten ditugu. Bazkideek zozketako bi euro ordaindu behardute eta bazkide ez direnek hiru euro. Ateratako diru guztia postuakmantentzeko, aseguruak ordaintzeko… erabiltzen dugu. Postuakzaintzeko eta legez ehizatuko dela ziurtatzeko ehiza elkarteak bainohoberik ez dago".
Izan ere, ehiztari mordoa daude inguruotan eta norbait arduratu beharda antolaketa lanaz. "Iaz 55 postu zozketatzen genituen eta egunaskotan 150 ehiztari etor-tzen ziren zozketetara, baita Azkoiti etaAzpeitikoak ere. Ezkio pase toki hobea denez, zozketetan 200 ehiztarielkartu izan dira. Aurten Galeperrara ez dira hainbesteehiztari etorriko, lurjabeek utzi ez dizkiguten postuak onenakbaitira".
Ehiztariek, postuen kontura dituzten arazoez gain, euren txakurrekinzerikusia duen beste kezka bat ere badute. "Herriko ehiztariaskok txakurra dugu, nahiz eta txori mota batzuk ehizatzeko ez denbeharrezkoa. Beasain-Durango errepideko eta Kanpitoko obrak direlaeta, txakur-etxola asko bota dira. Udalak txakurtegia egitekolaguntza eskaintzea gustatuko litzaiguke. Albaitaria bertakogarbitasun eta osasun baldintzak zaintzeaz arduratuko litzateke etatxakurren jabeek zenbait betebehar izango lituzkete. Oporretantxakurra non utzi ez dutenentzat ere baliagarria izango litzateke".
Txakurra dutenek txakurra zaindu, materiala erosi, denboraldian zeharahal den guztietan ehizatzera joan… ehiztariek pasioz bizi duteeuren zaletasuna. Zerk egiten ote du ehiza hain erakargarria? "Giroakbatez ere. Ehiztari asko ehiza garaian soilik irteten dirapoteatzera: zozketara etortzen dira, lagun batzuekin elkartzen diraeta, azkenean, pote ba-tzuk hartzen bukatzen dute. Gure postu ilaranere oso giro ona izaten dugu: postu batetik bestera joaten garahamaiketakoa hartzera, mendizaleak gonbidatzen ditugu…".
Ekologista batzuen ustez, ordea, ehiza ez da horren jarduera polita."Gu gara ehiza ez bukatzea nahi dugun lehenak. Ehiza gorrotoduen batek mendira joan eta zein faisai ederra esaten duenean graziaegiten digu. Izan ere, faisaiak, eperrak… guk askatzen ditugu etagu ardura-tzen gara beraiek zaintzeaz. Egia da ehizatu ahal izatekoaskatzen ditugula, baina arkume asko ere hil-tzeko hazten dira etahorregatik ez da espeziea akabatuko. Desagertzear dauden espezieak ezditugu ehizatzen. Gu gara eskopeteroak salatzen lehenak. Goardagehiago egon beharko lirateke eskopeteroak zigortzeko".
Josean eta Gonzalok argi utzi nahi dute, gainera, ezdirela ehizan aritzen animaliak nola hiltzen diren ikustea gustatzenzaielako. "Ez dugu uste norberak ehizatzearen eta harategiraerostera joatearen artean alde handirik dagoenik, harategikoa erenorbaitek hilko zuen. Batzuek asasinoak garela esaten dute, bainaguretzat ehizatzea kirolean aritzea da. Ez gara plater-tiroan aritzenplaterak nola hausten diren ikustea gustatzen zaigulako, tirokirolariak garelako baizik".
Kirolari hauen guztien artean, goi mailakoak ere ba omen daude."Inork ez dakien arren, Galeperrako Santiago Bernardozakur hezitzaileak Espainiako txapelketa mordoa eta Europakotxapelketaren bat irabazi ditu bere zakurrekin. Espainiakotxapelketetan Euskal Herriko ehiztariok sari asko irabazten ditugu.Izan ere, hemen ehiza gutxi dago eta zakurrak oso azkarrak izan behardute ehizakia altxatzeko".
Galeperra elkartean ehiztari asko eta onak dauden arren,Josean eta Gonzalo kezkati ageri dira elkarteko ehizasailaren etorkizunaz hitz egitean. "Gu biok urte mordoskadaramatzagu ehiza sailaren ordezkari lanetan. Denbora asko kentzendigu eta etxekoekin eztabaidaren bat edo beste ere izaten dugu, bainainork ez du ardura hau hartu nahi eta utziko bagenu plater-tiro etaehiza lehiaketak antolatzeari utziko litzaioke. Jendeak laguntzekoprest dagoela esaten digu, baina ardura hartuko duen nor edo norbehar dugu".