Urretxuko festen zutabea Euskal Jai eguna dela esan daiteke,eta bertan husten ditu herritar ugarik oporretatik dakarren energiagehiena. Lehenik eta behin, esan nahiko nuke alde batetik paradojikoaeta bestetik tristea iruditzen zaidala Euskal Herriaren bihotzeanbizi garenok (geografikoki behinik behin) Euskal Jaia ospatubeharra, badirudi urtero gogorazi behar diogula geure buruarieuskaldunak garela, ez da hala?
Ez dut uste Berlin-en alemanen jaia egingo denik edo Erromanitaliarren jaia, ondo iruditzen zait, ordea, euskaldunek ArgentinanEuskal Jaia ospatzea edo gure herrian galiziarrek galiziarjaia egitea. Agian izen kontua izango da edota beste era bateraaztertuta erresistentzia kontua.
Lehenago aipatu dut Euskal Jai eguna zutabe dela gure herrikofesten egitarauan baina iruditzen zait festa patronalen barruanegoteak mugatu egiten duela, hau da, hirugarren eguna izaki jendeakez duela hainbeste estimatzen. Beste herri batzuetan gisa honetakojaiak arrakasta handiagoa izaten dute eta ez karrozen kalitateahandiagoa delako baizik eta egun osoa delako festaren ardatza. Horditugu adibide bezala Zarautz eta Ordiziako Euskal Jaiak,edota Baztandarren biltzarra. Egun hauek guztiak egun solte batdirela dute ezaugarrietako bat eta Urretxukoa ere hala genuen garaibatean. Beraz, agian planteatzeko garaia izan daiteke oraingo datafestaren onerako ote den edo ez.
Bestetik janzkera eta horrek sortzen duen giroaren inguruan zera esannahiko nuke, gehien kexatzen direnak Euskal Jaiaren haserakourteetako Euskal Jaiak bizi zituztenak eta askoz hobeak zireladiotenak dira. “Bai, orduan denak janzten ginen eta mundu guztiakdantza egiten zuen, orain, berriz, zuek gazteak ez duzue ezer ereegiten, ez da inor ere janzten….. Garaiak eta ohiturak aldatu egindira eta seguruenik arrazoia izango dute gure gurasoek baina gauregun baserritarrez janzten ez den giza talde bat baldin badago, hauberaiena da. Goizean igandeko arropa dotoreenak jantzi, bueltatxo bateman ea gazte jendeak zein giro ezartzen duten ikusi eta bapobazkaldu ondoren karrozen desfilea ikustera, hau da, ikusi etaurteroko saltsa den karroza irabazlea zein izan daitekeeniragartzera, epaile lana egitera, honekin ez dut gazteria zuritu nahibaina bai batzuei pentsarazi.
Karrozen lehiaketa dela eta ez dela urtero izaten dira eztabaidak,batik bat karrozeroen artean. Saria eman eta jendeak bere iritziazkarra ematen du, “ba niretzat hau hobea zen, zeren eta ….”.Igandean afal ondoren mingainak arin diren bitartean eta baldartzenhasi arte hausnarketa interesgarriak ematen dira koadrilen artean.Urtero suertatzen zaidan galdera erraza da, zein karroza saritubeharko litzateke, karroza onena edota karroza politena? Hau da,karroza bat ikaragarri polita izan daiteke baina ez baldin baduoinarririk, hau da, ez badu ezer kontatu merezi al du horrekirabaztea? Karroza baten egitura gaia, gurdia eta testuaren artekoborobiltze lana dela iruditzen zait eta ikusleak orokorrean neurtzenduena begi paretik minutu batean pasa berri den karroza politairuditu zaion edo ez izaten da. Kontuan hartu behar dugu gazte horiekhilabetez ibili direla lanean eta gurdiaren gainean azaltzen denguztia ez dela kasualitatea izaten.
Bestalde azken urteetan karrozen ibilaldia errepikakor bihurtzen aridela entzuten ari naiz eta ikusleak aspertzen hasiak direla egiturahorrekin. Agian geure buruak astindu behar ditugu eta beste erabatera planteatu beharko dugu desfilea. Ez dugu ahaztu behar desfilebat dela eta honek bizia izan behar duela eta garai bakoitzariegokitzen jakin behar duela. Aurten freskotasun berri bat somatu duterraldoiekin batera ibili diren pertsonaiekin, ikusgarriak irudituzaizkit eta urtero horrelako berritasunen bat ekartzen bada, luzerakodugula festa hau iruditzen zait. Bestela, urtero era bereanjarraitzen badu, badakigu nora joan daitekeen festa hau.
Karrozen kopuruari dagokionez urrezko urteak bizi izan ditugu eta11-12 gurdi ikustea orain normala iruditzen zaigu baina esan behar dahau 90. hamarkada arte ez zela behin ere eman. Erreleboan datozenbelaunaldietan badakigu demografikoki gutxiago direla eta karrozenkopuruaren murriztea normaltzat hartu behar dugula, baina esan behardut aurtengo koadrilarik gazteenak hirugarren karroza egin duela etahorrek etenaldi baterako arriskua eman dezakeela. Beraz, hainbestekexatzen zareten gaztetxoei eta zuentzat ezer ez dagoela diozueneizera eskatu nahiko nizueke, egin dezazuela urte batez karroza batzuentzat ezer ez dagoela eskatuz, bizi ezazue festa barrenetik etaatsegin ez baduzue esan orduan ez duzuela gustukoa eta ez dagoelaezer ere ez gazteentzat.
Ume, gazte eta helduek badugu Euskal Jaian tokia eta gozatzengehiago asmatu behar dugu, ez al zaizu horrela iruditzen irakurle?
Ibon Garmendia