Denda hau abenduaren 23abitartean zabalik izango da, astelehenetik ostiralera arratsaldeko5etatik 8etara eta larunbatetan goizeko 9etatik eguerdiko 1etara etaarratsaldeko 5etatik 8etara. Aurten, iaz bezala, denda garai bateanCentral Hispano zen lokalean dago, Zumarragako Secundino Esnaolakaleko 4. zenbakian. Lokala BSCH bankuak utzi die.
Denda honetan Afrikatik ekarritakoartisautza lanak, COPRODELI gobernuz kanpoko erakundeak bidezkomerkataritza bidez erositako jakiak, loteria eta parrokiako haurrekmarraztutako postalak izango dira salgai.
Ateratako dirua Angolako Luandahiriburuko ospitale batera bidaliko da, haurdun dauden emakumeentzateta sabeleko arazoak dituztenentzat ekografiak egiteko aparailu bateros dezaten. Angolan guda izan da duela bi urte arte eta angolarrekgabezia larriak dituzte.