Jeronimo Iturbe AgiñakoMartiamuno baserrian jaio zen 1900go apirilean, San Prudentzioegunean. Hala, Agiñako apaizak Prudentzio izena jarri nahiizan zion. Aitak, ordea, Jeronimo jarri nahi zion. Eztabaidatxiki baten ondoren, Jeronimo jarri zioten izena: bai, bai…Prudentzio oso izen polita da, baina Jeronimo jarri.
23 urterekin Jeronimo gaztea baserritik basora irten zenlanera. Euskal Herriko inguru askotan baso mutil ibili zen eta,dohain apartak izanik, aizkolari txapelketetan eta apustuetan hasizen.
Garai hartan, Euskal Herriko txapelketa garrantzitsuenak DonostiakoAtotxa futbol zelaian antolatzen ziren. Jeronimo 1927 eta 1931bitartean Euskal Herriko aizkolari onena izan zen: hirutan, 1927an,1929an eta 1930ean, Atotxako txapelketa irabazi zuen eta 1928an eta1931n bigarren izan zen (Errekalderen eta Juan Garbizuren atzetik).
Jeronimo Iturbe "Agiñeta"-kgaraiko apustu garrantzitsuenetan ere parte hartu zuen. 1933koabuztuaren 6an Donezteben jokatu zena, esaterako, aizkolaritzarenhistoriara pasa da zoritxarrez. Apustu hartan "Agiñeta"-kUrrozko Ignazio Saldias "Naparra"-rekin neurtu zituenindarrak. Bi aizkolari hauen arteko lehiak egungo futbol partidetakoderby-en antzekoak ziren. Hala, apustua 12tan hastekoa bazen ere,Doneztebeko pilotaleku irekia jendez gainezka zen dezente lehenago.Sekulako beroa egiten zuela eta (33º itzaletan), gipuzkoarrarenkoadrilak apustua arratsaldera atzeratzea eskatu zion nafarrarenkoadrilari. Hauek ezezkoa eman zuten eta lehiari hasiera emanzitzaion.
Beroa jasangaitza zela ikusirik, "Agiñeta"-knoizean behin atseden hartzen zuen arnasa hartzeko. "Naparra",berriz, jendearen animoek bultzaturik, ia atsedenik hartu gabe jo tafuego aritu zen. Hala, azken enborrari "Agiñeta"-renaurretik ekin zion. Halako batean, lurrera ziplo erori zen konorterikgabe. Hau ikusirik, Jeronimok utzi egin zion lanari etaapustua nulu gelditu zen. Ignazio Saldias arra-tsalde hartan hil zenIruñako ospitalean.
Herri kirol zaleen artean zeresan handia eman zuen beste apustu handibat, "Agiñeta"-k eta "Arria"-k1935eko maiatzaren 12an Tolosako zezen plazan jokatu zutena izan zen.Orduan ere, plaza jendez gainezka omen zen. Pentsa, zaletuentzakoZumarragatik Tolosara joateko tren bereziak jarri zituzten! Agiñakosemeak eta Arria zaharrak piztutako ikusminaren mailako saioa eskainizuten: Tolosako hura sekula izan den aizkora saio gogoangarrienetakoaizan zen. "Arria"-k 35 minutu eta 57 segundo behar izanzituen 72 ontzatako 6 enborrak mozteko eta "Agiñeta"-k,berriz, 3 segundo gehiago. Bi kolperen diferentzia besterik ez zenizan! Saio hura hain izan zen gogoangarria non 28 urte beranduago,"Arria"-k 62 urte eta "Agiñeta"-k63 zituztela, errebantxa jokatu zuten Azpeitian. Orduan ere "Arria"-kirabazi zuen.
"Agiñeta" Euskal Herrian izan denaizkolaririk handienetakoa izan da. Agiñarra are mitohandiagoa izango litzateke 36ko gerraren pizteak aizkolaritza uzterabehartu ez balu. Ordurako Bidaniako Santutxo baserriko JoaquinaIrizarrekin ezkondua zen eta Ordizian bizi ziren. Jeronimoketa Joaquinak abertzaleen bilgune zen Ordiziako Navarro taberna zuteneta 1939an Urretxura ihesi etorri behar izan zuten bi seme-alabakasto gainean hartuta. Geroztik Urretxuko Iparragirre kalean bizi izanziren.
"Agiñeta"-k, gerra heltzearekin bateralehiatzeari utzi bazion ere, gerra ondorengo urteetako aizkolarihandienen irakaslea izan zen. Bere ikasleak izan ziren, besteakbeste, Ramon Yurrebaso urretxuarra, Martzelino Zeberio, Juan JoseNarbaiza "Luxia" eta Errekalde semea. Euskal Herri osoakJeronimo Iturbe "Agiñeta"aizkolaritzaren maisutzat zuen, baina Nafarroan, Doneztebeko apustusonatua zela eta edo, legenda bizia zen. Hala, urte askotan nafargazte asko eta asko pasa ziren Iturbetarren etxetikaizkolaritzan ikastera.
Bere bizitzako azken urteetan "Agiñeta"-kondo merezitako hainbat omenaldi jaso zituen. Jeronimo Iturbe1985eko otsailaren 20an joan zitzaigun, baina hilaren 8az geroztikbere irudia eta bere oroimena sekula baino biziago dira Agiñan.
“Agiñeta”-ren bizitzako zenbait pasarte JesusIturbe semearen eskutik
Azkoitikoa, Ordizikoa, Urretxukoa, Zumarragakoa… Agiñakoa!
"Garai hartan aita JeronimoIturbe "Agiñeta" de Azkoitia zen.Azkoitiarrek azkoitiarra zela esaten zuten eta ordiziarrek ordiziarrazela han bizi zelako. Gero Urretxura etorri zen bizitzera eta,azkenean, Agiña Zumarraga bezala gelditu da".
Pilotaria izan nahi zuen aizkolaria
"Aita pilotazalea zen etapilotariei inbidia zien. Izan ere, hainbeste prestatu beharrik gabe,hamabost egunean behin partida zuten. Aizkolaritza oso gogorra zen.Entrenamenduak prestatzeko koadrila bat behar zuten, bestela ezbaitzuten egurra lortzeko dirurik. Apustua koadrilak egiten zuen.Aizkoran gustura ibiltzen zen, baina nahiago izango zuen pilotarakoabilezia izatea".
Doneztebeko apustu sonatua
"Aitari ez zitzaion Doneztebekoapustuaz hitz egitea gustatzen. Minez gogoratzen zuen. Apustu huraaita ezkondu zen urtean izan zen. Koadrilako batek gurasoen tabernaradeitu zuen gertatu zena kontatuz, baina telefonoa hartu zuen neskakhil zena Agiñeta zela ulertu zuen. Amari ezer esangabe, gorpua ekartzen zutenerako gela prestatzen hasi zen. Eskerrakhorretan ari zela aita eta bere koadrila azaldu ziren!".
Kirolari garaikideen prestaketa
"Aitak gehiegi ez jatea osogarrantzitsua zela esaten zuen. Garai hartan, ordea, egunero 3 edo 4txuleta, arrautza piloa… jaten zituzten. Aizpurutxotik gure etxeraetorri zen mutil bat ez zebilen batere ondo. Amak gogorik ez bazuenez jateko esan zion. Bi egunetan porrusalda hartzen izan zuen etaosatu ondoren apustua irabazi zuen. Aitak ondo jan baina betigogoarekin gelditu behar zela zioen”.
Erakusle bikaina
"Luxia eta Garziarenaren artekolehen apustuan azken enborrari biek batera ekin zioten. Garziarenakazkar eman zuen bukatutzat lehen erdia. Aita harritu egin zen etaGartziarenaren lana ikustera joan zen. Hala, Gartziarenak Luxialehertzeko asmoz erdira heldu aurretik buelta eman zuela ikusi zueneta Luxiari lasai segitzeko esan zion. Azkenean Luxiak irabazi zuen”.
Estratega fina
"Luxiak Latasarekin apustu eginzuen eta irabazteko egur gogorra komeni zitzaion. Aita eta biokLekunberrira joan ginen eta egur biguna hartu behar genuen plantakegiten ibili ginen. Bitartean, Luxia eta beste batzuk, beste nonbait,ahalik eta egur gogorrena biltzen izan ziren. Plazara joan gineneanjendea txunditurik zegoen: zer gertatzen da hemen? Luxiak egur bigunaekarri behar zuela eta gogorra ekarri?”.
Adiskidetasuna aurretik
"Luxia eta aita sozioak izanziren. Kontuak hala moduan izaten zituzten eta konpondu egin beharzituztela esaten zuen. Hala, Luxiarekin gelditu ginen Eibarren. Joanginen, bazkaldu genuen, lasai ibili ginen… Arratsaldeko 5etan edo,aitari kontuak egiten hasteko garaia zela esan nion eta gaur ondogabiltza, beste batean egingo ditugu esan zidan. Luxia laguna zueneta ez zuen eztabaidarik nahi".
Santa Lutzi feria mundiala
"Gure etxean beti aizkolarigiroa izan da. Aitak ezagun asko zituen eta 50 bat nafar etortzenziren Santa Lutzitan gure etxera bazkaltzera, pagatuta. Etxeko gelaguztiak komedore bezala prestatzen ziren".
Ramon Yurrebaso: maisuarenikasle onena
Jeronimo Iturbe"Agiñeta" aizkolari askoren maisua etaerakuslea izan zen, tartean Ramon Yurrebaso urretxuarrarena.Yurrebaso duela 75 urte jaio zen Aietsu (Aitxu) baserrian. 8 urtebesterik ez zituela morroi joan zen Agiñako Urdanbidetabaserrira. "Hango nagusia "Agiñeta"-renlaguna zen eta aizkorarako afizio handia zuen. Ez nuen sekulapentsatu aizkoran arituko nintzenik, baina nagusiak balio nuela ikusizuen eta lagundu egin zidan".
Ordurako Ramonek "Agiñeta" ezagutzen zuen,baina beranduago hasi zen berarekin. "Nire lehen aurkariak,Leturia auzoko Bitoriano Jauregialtzok, "Agiñeta"-renzerrategian lan egiten zuenez, "Agiñeta"-k ezbataren eta ez bestearen alde ez zuela egingo esan zuen. Hala,Keixetaren etxera, Urrestillara, joan nintzen prestatzera. Urretxukofrontoian lehiatu ginen. Sei pezeta kobratu zuten sarrera gisa etaarimarik ere ez zen kabitzen. Vitoriano ni baino zaharragoa zen,baina ez zen aizkolaria eta irabazi egin nion".
Hurrengo urtean, Ramonek 19 urte zituela, berriro neurtu zituztenindarrak. "Zumarragako Udalak irabazleari 500 pezeta etagaltzaileari 60 duro emango zizkiola esan zuen. Garai hartan sekulakodirutza zen. Vitorianok bentaja eskatu zuen: saioa "Agiñeta"-rekinprestatzea. Bigarrengo hartan errazago irabazi nion. Eskua eman zidaneta zera esan zidan: Ramon, ni baino gehiago haiz, barkatzen diat etahemendik aurrera ahal dudan guztia lagunduko diat. Ordutik lagunakgara".
"Agiñeta"-k ere, Ramonek aizkorarako dohainapartak zituela ikusi eta laguntzen hasi zitzaion. "Soldadujoaterako bere etxean izan nintzen bi edo hiru hilabetezGartziarenaren kontrako apustua prestatzen. Handik atzera urteaskotan ibili nintzen "Agiñeta"-rekin. Hurazen nire maisua".
Ramon Yurrebasok ez du bere maisua izan zenaren inongo kexarik."Aizkolari eta maisu bezala oso ona zen. Gogorra ere bazen,baina beti elkarrekin ibili ginen". "Agiñeta"-renalboan Ramonek makina bat saio eta apustu jokatu zituen. "Apustugehienak Tolosan jokatu nituen: Garziarenari, Baleztenaren, Goñiren,Latasaren, Txikito de Arruizen… kontra. Azken honen kontrakoan,korrikan eta aizkoran, Tolosako zezen-plaza bete genuen: 5.000 lagunbildu ziren. Txapelketarik ez nuen irabazi, ordea. Txapelketan partehartzeko garaian soldadu joan nintzen. Soldaduzkatik itzultzeantxapelketan bigarren izan zen Baleztenari irabazi nion. Urte askotanez zen beste txapelketarik antolatu".