Kontua ez da hemen baserriari kantu bukolikoak eskaintzen hastea,ezta nekazal munduaren idealizazio zentzugabeetan murgiltzea ere.Jakina da baserriak, beste ezeren gainetik, bizitoki eta lantoki izandirela; helburu horrekin eraikiak izan ziren eta helburu hori betedute. Baserriak ez dira artelanak, ez dira garai batekoagintariek (erregeak edo jauntxoak) euren boterea erakustekozutitutako eraikinak, ez dira arkitektu entzutetsuek sinatutako maisulanak… baina herri-arkitekturak Europak eman duen emaitzarikosatuenetakoa eta ederrenetakoa da Euskal Herriko baserria. EtaCadiernok marraztu dituen horietako bospasei azpimarragarrienenartean daude. Izendapena jasotzeko bidean daude.
Lehendabiziko baserriak XV mendearen bukaeran eraiki ziren EuskalHerriko alderdi hezean, Alemaniatik ekarritako ereduari jarraituz,eta azkenak XX mendearen hasieran zutitu ziren. Aurretik ereaterpetzen ziren nonbait euskaldunak, jakina, eta ondoren ere bai, gure mendietan eta bailaretan eraiki dira bizitokiak etaeraikitzen dira gaur egun ere, batzuk eder askoak, baina ezdira baserriak. Alegia, etnografian adituak direnek ondo askoazaldu dutenez, eraikin bati "baserri" deitzeko baldintzazehatz batzuk behar ditu. Baserria ez da granja hutsa, ez dabizitokia bakarrik, ez da biltegia edo ogi-labea edo ukuiluasoilik; horiek denak batera da baserria, batzuetan sagardoa egitekodolarea gehituta. Elementu hauek guztiak armonikoki konbinatzeandatza baserriaren interesa, horrek ematen dio kategoria apartaEuropako herri-arkitekturan. Jakina, Euskal Herriko baserri guztiakez dira estilo berekoak, ez dute denek aberastasun arkitektonikobera, eta Zumarragakoek ere ez. Harrigarria litzateke gero, herribatean 66 baserri izan eta den-denak azpimarragarriak izatea. Horibai, hortik zehar begiak zabalik bidaiatzen duen edonork badaki ezduela Castillan, Galizian, Catalunyan edo Landetan euskal baserriarenpareko basetxerik aurkituko. Kontua ez da konparaketak egiten etaumekerietan hastea; bakoitzak berea maiteko du, baina ez da lotsarikizan behar gauzak diren bezala esateko.
Are gehiago. Jakina da azken bost mendeetan euskalduntasuna etaEuskal Herriko nortasun eta izaera propioa nonbait zaindu eta gordebada baserrian izan dela. Batez ere hizkuntza. Industriaren garapena,aurrerapen teknikoa eta ongizate mailaren haztea bizimodu urbanoarilotuta dauden bezala (bai Euskal Herrian eta bai Madrilen edo Moskun)euskal nortasunak irauteko ezinbestekoa izan da baserria. Hori halada, eta alferrik da baserritarrez burlaizez aritzea, "casero"atzerakoia versus "urbanita" aurreratua jartzen aritzea,batzuek (ezjakinenak askotan) gustuko ariketa duten arren. Beraz,hona hemen gure hizkuntza, gure ezaugarri kulturalak, gure izaerapropioa aldarrikatzen ditugunok, zergatik maite dugun baserria,zergatik duen guretzat hain balio sinboliko handia, Cadiernorengalderari erantzunez. Ez da harritzekoa, herrialde guztietanberdin egiten baitute; Estatu handia izan edo herri txiki etagutxitua, denak saiatzen dira aurrerapen teknologikoa, sozialaeta ekonomikoa ondare kulturalaren zainketarekin uztartzen.Estatu frantziarraren barrena ibiltzeko aukera izan dut joan denudan, eta Loirako gaztelu zoragarriak zaintzen dituzten bezala zaintzen dituzte Bretainiako egurrezko eta harrizko etxeak. Ez naizsinboloak sakralizatzearen aldekoa, hala banderak nolaeraikinak edo musikak, erridikuloan erortzeko arriskua handiabaita da -lerrook idazten ari naizela Espainiako armadarendesfilea eskaintzen ari da telebista eta Castellanan bildutakoek eskuak puskatu beharrean ari dira legionarioen ahariaritxaloka-, baina ondare kulturala ahaztea eta alboratzea suizidio motabat da. Cadiernok uste badu "sinboloei garrantzia emateakaurrera egitea oztopatzen duela", eta ondare arkitektonikoa etaetnografikoa -edo hizkuntza, zergatik ez- traba egiten duten"sinboloak" besterik ez direla, hori bere arazoa da.
Alderdi arkitektonikoari dagokionez, Cadiernok bi isuriko teilatuagainditzeko deia egiten du, baserriak berritzeko orduan koloreaklibre erabili behar direla irizten dio eta eraikin hauei bolumengehiago gehitzea proposatzen du. Begira, Euskal HerrikoUnibersitateko irakasle talde multidisziplinar batek, Alberto Santanaaditua buru duela, "Euskal Herriko baserriaren arkitektura"liburua argitaratu berri du, ia mila orrialdeko liburua, eta bertaninoiz egin den azterketa sakonena egin dute eraikin mota honentipologiari buruz. Lehendabiziko orrialdean diote baserria bi isurikoteilatudun eraikina dela, aglomeratua eta adosaturik gabea. Ehundakabaserriren argazkiak dakartza liburuak, batzuk zurezkoak, bestebatzuk harrizkoak, hango hura arkuduna, beste hura balkoiduna…baina margotuta dauden denak zuriz margotuta daude. Aitzabasokonagusiei etxea urdinez pintatzeko eskubidea ez diet nik ukatuko,baina astakeria galanta egin dutela esango diet. Legazpi Etxeaberritu zutenean berdez margotu eta kristalezko teilatua jarri etaacuarium batez inguratu balute ikusgarri geratuko litzateke, bainahandik aurrera ezingo litzaioke dorretxe deitu. Beste kontu batda eraikinari zer erabilpen ematen zaion, hor dago bilakaera;Chillidak Hernanin bere museoa egitea erabaki zuenean han zegoenbaserri zaharra berritu eta erakustoki bihurtu zuen, baina ez zuenerridikulizatu titaniozko plakak ezarriz.
Koherentzia arkitektonikoa bilatzea eta gustu txarrak eragindakoastakeriak ekiditea, ondare kulturala zaintzeko ezinbestekoak dira.Arkitekturak bide asko ditu eboluzionatzeko, eta Zumarraga-Urretxunegiten ari diren hainbat etxebizitza berri dira horren erakusgarri;diseinu ausartak eta materiale modernoak erabiltzen badakitelaerakutsi dute. Hori da bidea, eta ez baserriak pastitxe bihurtzea.
Gotzon Aranburu