Gauza sinpleak, nioen. Adibidez, Mikel Laboaren kantuak, Arantzazukobasilika, Joan Miroren koadroak. Mirok zioenez, bizitza osoa kostatuzitzaion haur baten moduan pintatzen ikasteak, haurrek dutengardentasunarekin. Ruper Ordorikak, berriz, dio grabatu duen azkendiskoetan kendu egiten duela gehiago, erantsi baino. Gaur egun,hainbesteko zarata dagoen sasoi honetan, eskertzekoak dira mezusinpleak eta gardenak.
Ez bakarrik mezua, bizimodu sinple eta gardenak ere bai. Duela gutxiizeba bat hil zaigu. Gaixorik pasatu ditu azken hilabeteak, etaazkenik joan egin da. Elizkizunetan egon nintzen. Senarra hantxezegoen, zutik lurrera begira. Bilobek eta lagun batzuek koroe parebat zeramatzaten. Ixilik egon ginen, eliza atarian, apaizaren zain.Ixiltasuna ikaragarria zen. Ez zen negarrik, ez garrasirik. Minastuna zegoen airean, eta mina sentitzen izan ginen apaiza ateraarte.
Gero gorputza kanposantura eraman zuten. Hantxe, biloba bati helduta,egin zuen negar pixka bat osabak. Gero baserrian elkartu ginen, besteizeba baten baserrian. Sukaldean, zutik, ama gabe gelditu berria zenlehengusua, beste osaba eta izeba bat… han egon ginen, hitz egiten,alargun berriak zulo handia edukiko zuela elkarrekin 50 urte eginondoren. Izebak mokadutxo bat eskaini zigun, jan ez genuenmokadutxoa. Gero, nor bere etxera joan ginen. Bakoitza bere minsinple eta gordinarekin, inongo zalapartarik gabe.
Bizitza eta heriotza, jaio, bizi eta hil. Ez dago ezer gehiagorenbeharrik. Pozak gozatu eta tristurak eraman isilean. Ez ote denmunduko ikuspegi hori galtzen ari, sinpletasun eta gardentasun hori.Agian, 40 urte egin behar ditudanez, zahartzen ari naiz eta,edadearen ajeak izango dira.
Agian, ez dut ondo azaldu. Literato baldarrak gara, zer egingo zaio.Artista batengana joango naiz laguntza eske. Taj Mahal sultan batekeraiki omen zuen hildako bere kuttuna loriatzeko. Niri, zer esangodizuet bada, gehiegikeria iruditzen zait. Askoz nahiago dut PelloErrota zenak bere emazte hil berriari bota zion bertsoa. Bide batez,nire osabari eskaintzen diot maisu lan budista-sinple-minimalista(horrela esaten omen zaie honelakoei) hau:
"gazterik egin gendun, elkarrekin junta
hogei urte baño len, giñan ezkonduta
orain bakarrik nago jainkuak kenduta
ay, zeruan balego, emazte difunta".
J. M. Bereziartua, “Bere”