Lidia Lacalle legazpiarrak, Jon MikelIrigoras urretxuarrak eta Juan Antonio Torner zumarragarrak, “herriplataformen eskubideak ez direla errespetatzen” eta “herritarrekaukeratutako zinegotziek euren tokia ez dutela ziurtatua” salatuzuten. “Dena den, gure herrien alde lanean jarraitzen dugu:Udaletako komisioetara joaten gara, herrietako ordezkari politikozintzoenak baikara. Hala, bizitza politikoan bere poltsikoa betebakarrik egin nahi dutenei aurre egiteko eta koloreak ateratzeko gaigara”.
Bestalde, hiru plataformetakoordezkariek, PSE, EAJ, EA eta IUko alkate eta zinegotziei”putxerazoaren aurkako hitz politak alde batera uzteko etaherritarren borondatea onartzeko” eskatu zieten.
Ildo horretan, hiru plataformek hainbaterabaki hartu dituzte. Pagotxeta plataformak PSEk eta EAk Zumarragandituzten bi zinegotzi postu eurei dagozkiela dio eta, hala, PSE etaEAri gutun bana bidali diete bi postu horiek plataformari uztekoeskatuz.
Urretxun, Herribide plataformak ere bizinegotzi postu berezkotzat aldarrikatzen ditu. Jon Mikel Irigorasekesan zuenez, “aulki bat Ezker Batuak kendu zigun eta besteaEA-PNV koalizioak. Ezker Batuko zinegotziak kargua utzi du eta berelekua hartu behar zuenak, gurekin solidarizatzen dela esanez, ukoegin dio kargua hartzeari. Herribide plataformatik eskerrak eman nahidizkiogu erabaki hori hartu izanagatik. EA eta PNVri ere guri lapurtuziguten aulkia itzultzeko eskatu nahi diegu”.