Itun berriak hainbat hobekuntzajasotzen ditu. Hala, FCC enpresak makina gehiago erabilikoZumarragako kaleak garbitzeko, orain arte garbitzen ez zituen herrikohainbat txoko garbituko ditu, garbiketa maiztasun handiagoz egingo dueta orain arte eskaintzen ez zituen hainbat zerbitzu eskainiko ditu.
Kontratu berrian jasotakoaren arabera,FCCk, orain arte eskaintzen zituen zerbitzuez gain, kaleetatik elurrakenduko du, markesinak, Antioko baseliza ingurua eta hilerriagarbituko ditu, zakurren gorotzak jasoko ditu horiek botatzekojarriko dituen zaborrontzietatik, herri erdialdea egunero ureztatukodu eta auzoak astean behin ureztatuko ditu.
Horrez gain, FCC enpresak bulegoa irekidu Urola kaleko 3an. Bertan, Zumarragako kale garbiketarenarduradunak herritarren premiei erantzungo die.