Edifizio barrenera sartzean hasten da benetako zirkoa. Lehenik etabehin sarrerako atea. Ixten den momentuero egiten duen zaratahiltzaile harekin argi uzten digute egonaldia deseroso bilakatu nahidigutela. Leihatila baten atzean dagoen tipoak ez dizu aurpegira erebegiratzen, baina tamalez berak onartu behar du zure bisita. Zainuzten zaituzte, eta horrek aukera eskaintzen dizu, ordu horretanbisitan etorri diren beste hainbat senideri arreta jartzeko.Izugarria mazedonia; ijitoak, hegoamerikarrak, indioak,euskaldunak…
Gutxi-asko bost minutu igarotzen direnean, beste funtzionario batagertzen da ate baten aurrean. Ordu horretan bisita dugunon NANguztiak ditu eskuan eta banaka deitzen digu; helburua: metaldetektagailu batetik osorik ateratzea. Emakume edadetu bati tokatuzitzaionean, barnean sortzen zaizun amorrua areagotu egiten da.Makinaren barnetik pasatzen zen bakoitzean Piiiiii!!!!!! madarikatuhark delatatu egiten zuen. Berriro atzera, eta berrio aurrera… Hirualdiz. Azkenean emakumeak esan zuen arte: "son las evillas delos zapatos, pero no me los tendré que quitar ¿no?"."Sí señora. Quíteselos". Emakume gaixoharentzat alaba ikusteak suposatzen dion esfortzu mingarria bikoiztuegin zen: ixil-ixilik makurtu, zapatak kendu eta ospitaletan jartzendiren patuko horietako batzuk ezarri behar izan zituen.
Behin guztiak pasatuta, bigarren sala batean edukitzen zaituzte zain,izan ere, aurreko bisita ez da oraindik amaitu. Harrigarria da orduanitxaronaldi labur baina luze horretan nabari den isiltasuna. Ez.Jendea ez dago isilik, baina dituzten konbertsazioak isiltasun dira.Beste bost minutu. Oin hotsak entzuten dira orduan, eta bat bainogehiagotan han egondakoek abisatzen gaituzte bisita amaitu eta guretxanda dela. Urduri jartzen gara guztiok eta aterantz hurbiltzekosaiakera ere egiten dugu. Baina badirudi NAN-ak zituen tipoari ezzaiola bere interpretazio bikaina egiteko denbora amaitu, eta hanagertzen da "eh, eh, tranquilos!!!" esanez. "Tranquilotu padre, cabrón!", dudarik ez dut guztiok berdinapentsatu genuela.
Korridore luze bat zeharkatu, beste ate bat igaro, lorategi antzekobat, iturri eta guzti, pasatu (Miren Josuri aipatu genionean,lorategi haren berririk ez zuela esan zigun. Eta zuk pentsatzen duzu:gainera eskertu egin beharko diegu paseo turistiko hori eskainiizana!), beste korridore batera joan eta azkenik gela erraldoi batkabinaz betea. Gelaren beste aldean Miren Josu ikusten duzu, pozarenpozez, agur egiten eta saltoka. Orduan zu ere agur egiten hasten zaraeta hankak korrika egitera behartzen dituzu, izan ere, denboraaurrera doa eta Soton ez dituzte segundoak oparitzen.
40 minutuak pasatzen direnean ez dakit zeinek (eta ez dut jakin nahiere), atxilotuaren telefono seinalea itzaldu egiten du, a la putacalle esan nahiko baligu bezala.
Eta orduan aurretik atzera egindakoa, atzetik aurrera egin beharra.Korridorea, lorategia, korridorea, ate bat zabaltzea itxaron, NANguztiak berriro irakurri eta era berean bakoitzari berea itzuli, etabeste korridore batetik kalera. Baina bisitan joan garenak ez garasartu garenak. Aurpegian azaldu ezin daitekeen espresio bat daramaguguztiok.
Eta orduan, berriro ere kanpoan gaudenean, errealitate zikin horiahazten laguntzeko asmoz edo, irribarre egiten saiatzen gara.
Baina ni behintzat, berehala konturatu nintzen, jada, beranduegizela, ezer ez zen berdina izango. Dagoeneko bihotza betirakodeshidratatua nuen.
*Miren Josu ikustean eta bisita amaieran agur esateansentitu nituenak berari kontatuko dizkiot soilik, etxeratzen denean.
Araiz Padron