Juan Antonio Tornerrek saminez,nola bestela, hitz egiten du Irimoren itxieraz. "Itxiera ez daemaitza ekonomiko kaxkarren ondorioa, hori da tristeena. Urterikzailenetan entrepresa bizirik mantentzeko gorriak ikusi ditugunok,emaitza onak dauden garaian Irimo nola ixten den ikusi behar dugu.Dena den, lanpostuak mantentzen dira eta hori ere zerbait da".
Langileek Irimo zabalik mantentzeko saiakerak egin dituzten arren,itxiera saihestezina da. "Eurotools-eko zuzendaritzak (Acesa,Palmera, Irazola eta Irimok osatzen dute Eurotools) Urretxuko plantamantentzeko asmoa erakutsi digu sarritan, baina, azkenean, Irimo itxieta langileak Gasteizera joan beharra dugula esan digu. Itxierarenaurka tinko azaltzen baginen ez zutela Irimo itxiko, baina hemendikurte pare batera amerikar laguna (Eurotools-en jabea den Snap-onmultinazionala) etorriko zela eta horrek zirt edo zart itxiko zuelaesan ziguten. Zirt edo zart ixteak, langile batzuk Gasteizeraeta gainontzekoak kalera bidaltzea suposa dezake".
Irimoko langileek ez dute instituzioen laguntza jasotzerik izan."Eusko Jaurlaritzak ez du gu laguntzeko asmorik izan, EuskalAutonomi Erkidegoan jarraituko baitugu. Foru Aldundiak, berriz,Snap-on-i Eurotools erosteko erraztasun guztiak eman zizkion; honekForu Ogasunarekin genuen zorra kitatu behar baitzuen. Orain,Eurotools-ek Aldundiari egoera azaldu dionean, berehala zereginik ezdagoela esan du. Hala, Urretxu eta Zumarragako Udalen babesa soilikizan dugu. Pello Gonzalez izan da Udalen ordezkaria eta enpresazabalik mantentzeko borrokatzen baginen ahal zuen neurrian lagundukozigula, baina itxiera justifikatzeko eman dituzten arrazoien aurkaborrokatzea oso zaila dela esan zigun".
Egoera honela, Irimoko langileek euren lanpostuei eustearekin nahikoaizan dute. "Ez dugu geure burua gehiago borrokatzeko moduanikusi. Irimo ez dutela itxiko esatea erraza da, baina, nola borrokatumilaka kilometrotara dagoen nagusiaren aurka? hari bost axola gukTalgoa gelditzea! Hori dela eta, Eurotools-eko zuzendaritzarekinnegoziatzea adostu genuen aho batez, lekualdatzea ahalik etabaldintza onenetan eman zedin".
Langileak, oro har, konforme daude urtebete luzeko negoziaketenondoren lortutakoarekin. "Hobetzen ezinezkoa zen puntura iritsiginela uste genuenean, asanbladan eztabaidatu genuen eta proposamenaonartzea erabaki genuen. Beste irtenbiderik ez genuen ikusten. Izanere, legeak lekualdatzeak bizitoki aldaketa dakarrenean soilikbabesten du langilea. Lekualdatzea apirilaren 1etik irailaren 1eraemango da: lanposturik ez da galduko, entrepresak bi autobus jarrikoditu egunero Gasteizera joateko, entrepresak ordainduta bazkaldukodugu Gasteizen, bidaian emango dugun denboragatik diru ordaina jasokodugu, Geroa aurrikuspen-erakundearekin dugun hitzarmenak berehorretan jarraituko du eta errelebu-kontratua sinatu dugu 60urterekin jubilatu ahal izateko. 123 langile gara, hauetatik 12 batbehin-behinekoak dira eta joatekotan beste baldintza batzuekin joangodira. Gainontzeko guztiak ere ez gara joango. Izan ere, batzukjubilatu egingo dira eta beste batzuk baja sustatua hartuko dute. 100langile inguru joango gara Gasteizera".
Irimoko langileek diru gehiago irabaziko dute, baina bizi-kalitateagaltzearen truke. "Gazte batzuk, beharbada, Gasteizera joangodira bizitzera, horretarako dirulaguntzak baitituzte, beste batzukdirua hartu eta beste lan bat lortzeko saiakera egin dezakete… Izanere, gazteentzat oso gogorra da 30 urtetan egunero Gasteizera joanbeharko direla onartzea". Adinean aurrera doazenak, berriz,jubilazioa noiz helduko irrikaz izango dira. "Nire adinekojendearentzat, urtetan lanera oinez joan garenontzat, eguneroGasteizera joatea zerrikeria da. 50 eta 60 urte bitartekoakerrelebu-kontratuari begira gaude jada. Gelditzen zaizkigun lanurteak lehenbailehen pasa daitezela eta 60 urterekin ospa! Dagoenekojubilatzeko gogoa bagenuen, orain zer esanik ez! 30 edo 40 urtetanbizitza mota bat izan dugu eta, orain, guztiz aldatu beharra dugu.Gainera, kontu honen inguruan gure arteko eztabaidak sortu dira etalaneko giroa gaiztotu da".
Apiriletik aurrera, hamaika ordu inguru pasako dituzte eguneroetxetik kanpo. Hau, zenbait kasutan, bereziki gogorra izango da."Emazteek apenas izan gaitzakete gogoan ezertan laguntzeko.Batzuek senarraren beharra izan dezakete eguerdian zer edo zertanlaguntzeko eta orain etxetik kanpo izango dira".
Baina Irimoren itxiera ez da langileentzat soilik izango kaltegarria,dagoeneko Urretxu eta Zumarragan ere kalteak eragin baititu. Izanere, bi herriotako gazteak ezin dira jada Irimora lan bila joan. JuanAntonio Tornerrek esan digunez, azken urteetan 30 gazteinguruk kontratu iraunkorra lortu zuten. "Krisitik ateraginenetik, 30 gaztek kontratu iraunkorra lortu dute eta datozenurteetan gehiagok lortuko lukete errelebu-kontratuari esker. Teorian,aurrerantzean ere Urretxu edo Zumarragako gazteek Irimon lan egindezakete, baina etxetik 50 edo 60 kilometrora. Aukera hori izateaezer ez izatearen parekoa da".
Madaya, Rodriguez, orain Irimo… enpresa handi samar gehiegi itxidira azken hamarkadetan bi herriotan eta ez da ordezkorik sortu edoetorri. "Norbaitek Irimoren lur sailean zer edo zer egitekoasmoa izango du… pabiloiren bat erabilgarria dela iruditzen zait.Ea zerk ordezkatzen duen Irimo! Ez dakit industrialdea handitzekobalioko duen edo ezer egingo den. Lursail horretan dozena erdi tailertxiki irekitzen badira, bada zer edo zer. Dena den,Urretxu-Zumarragan ikusten dudan gabeziarik handiena MCC ez delasartu da. Instituzioek zer edo zer egin beharko lukete hona ere etordadin".
Pello Gonzalez: “Irimoren jabeek enpresa nori salduerabaki aurretik Udalaren iritzia aintzat hartuko dutela agindudigute”
Lantegi baten itxiera, langileentzat ez ezik, herriarentzat eregalera handia da beti. Hala, kasu honetan, Pello Gonzalez Urretxukoalkateak hainbat bilera izan ditu Irimoko langileekin etaEurotools-eko zuzendaritzarekin itxiera saihesteko ahaleginetan.Urretxuko Udalak betetako paperaren eta aurrerantzean emango dituenpausuen berri izateko, alkatearekin hitz egiten izan gara.
Zein pausu eman ditu Udalak kontu honetan guztian?
Gure helburua lantegia herrian mantentzea zen, noski. Josu JonImazekin eta Roman Suduperekin harremanetan jarri ginen, baina EuskoJaurlaritzak gaia berehala alboratu zuen, enpresa Euskal AutonomiErkidegoan gelditu behar baita. Foru Aldundiak eta Udalak ahalgenuena eskaini genuen, baina ez zen akordiorik izan. Azken erabakialangileen esku gelditu zen eta hauek enpresaren proposamena onartuzuten.
Zein egoeratan dago Irimo enpresaren lur saila eta eraikina?
Irimoko gerentziak, enpresak Urretxun dituen aktiboak saltzeko asmoadu. Guk lur sail horrek industri kalifikazioa duela eta aldatzekoasmorik ez dugula esan genien. Beraz, bertan merkatal, industri edoenpresa zerbitzu arloko zer edo zer egin daiteke, egungo eraikinamantenduz edo berria eginez. Oraingoz, Irimori baliorik ez dutenhainbat makina eta tresna eskatu dizkiogu Lenburren museorako.
Ba al dakizu norbaitek Irimo erosteko asmorik azaldu duen?
Zatiren bat erosi, guztia erosi, merkatal guneren bat jarridezaketenen… deiak, tartean enpresa handiren batena, izan dituztelaesan digute. Nik noiz, nola eta nori saldu erabaki aurretikUdalarekin harremanetan jartzeko eskatu diet. Eurek, Udalaren iritziaaintzat hartuko dutela agindu digute. Diru aldetik antzerakoeskaintzak badaude, erabakian zeresana izan nahi genuke.
Nori saltzea gustatuko litzaizuke?
Herrian galtzen diren lanpostuak berreskuratu nahi genituzke.Eskaintzetako bat informatika logistika soilik duen biltoki handibatena bada eta bestea langile asko behar dituen enpresa batena,bigarrenaren aldeko apustua egingo dugu, noski. Ea lanpostuak sortukodituen enpresa bat etortzea lortzen dugun. Halako enpresa batekinteresa erakusten badu, Urretxura etortzeko erraztasunak emandiezazkiokegu (egungo lantegia handitzeko, adibidez).
Azken hamarkadetan herrian enpresa handi samar batzuk itxi diraeta ez da, ordea, inor etorri…
Errealitate ekonomikoaren aurka borrokatzea alferrikakoa da. Enpresaeredu zaharkituak desagertzera doaz. Inguruan izan ditugun 500, 600,1000… langileko enpresarik ez dago jada ia. Salbuespenetako batIrimoren tokia hartzea gustatuko litzaidakeen MCC da. Mugiteginbatez-beste lauzpabost langile dituzten 60 enpresa ditugu eta iaOrbegozok adina langile ematen dizkigute. Orbegozo euro etadolarraren arteko gora beheren menpe dagoenez, oso egoeradesegonkorrean dago. Enpresa txikien ereduak ondo funtzionatzen dueta Irimoren lur sailerako aukeretako bat da. Izan ere, hainbesteenpresa pikutara joan daitezen gauzak oso gaizki joan behar dute. Osozaila izango da enpresa bakarrak Irimoren tokia hartzea, bainaenpresa txiki askok Irimok zituen adina langile izan ditzakete.
Langileek ospetsu egin duten markak langileak irentsi ditu
Irimo 1927an sortu zuten Iñurritegi eta Larreategik.1930ean Jose Luis Aparicio sartu zen entrepresan eta 1939an Jose LuisAparicio y Cía. S.L. izena hartu zuen. Ondoren, enpresakAparicio Hermanos S.A. eta Irimo S.A. izenak izan zituen.
Irimo multinazional baten eskuetara eta, azkenean, ixtera eramanduten arazoak 1977-78an hasi ziren; entrepresa sekula pairatu duenkrisi handienean sartu zenean. Sektorearen krisi honek Madaya etaRodríguez enpresen itxiera eragin zuen eta Irimo ere kinkalarrian izan zen. Juan Antonio Tornerrek ondogogoratzen duen moduan, ordurako Irimon lanean ari baitzen,"ordainketa-etendurak, lanordu-doiketak, kontratu-etendurak…eman ziren eta enpresa sozietate anonimo laborala (S.A.L.) izaterapasa zen. Guztiok norabide berean borrokatu behar genuela ikusigenuen eta nolabaiteko lezioa eman genuen. Izan ere, erortzen lehenakizango ginela zirudien, baina, urteetan etxera soldata miserableaeramanez, zutik mantentzea lortu genuen".
Entrepresa langileen eskuetara pasatzeak, ordea, ez zituen Irimorenarazoak guztiz konpondu. "1982an, jendea sektorearen egoera osotxarra zela, konponbidea ez zegoela Irimoren esku eta besteentrepresa batzuekin elkartu beharra zegoela esaten hasi zen. Honela,Gasteizko Acesa eta Irungo Palmerarekin elkartu ginen. Fabrikazioabanatzeko hasi eta, 1986an, entrepresa bakarra izatera pasa ginen:FAVAHE. 90eko hamarkada hasieran Irimoko langileok gure akzioak iahutsaren truke saldu eta FAVAHE sozietate anonimoa izatera pasa zen.Momentu horretan, forja eta erreminta sailak banandu egin ginen.Forja SFP taldean sartu zen eta guk FAVAHEn jarraitu genuen. 1995hasieran FAVAHEk egun duen izena hartu zuen: Eurotools. 1995 urteamaieran, Snap-on multinazional estatubatuarrak Eurotools erosi zueneuropar merkatuan sartzeko. Snap-on multinazionalak milaka langileeta marka piloa ditu mundu osoan zehar".
Snap-on taldean sartzearekin batera, langileek gertatu dena gertazitekeenaren susmoa hartu zuten. "Urretxukoa Eurotools-en plantatxikiena zen, baina Eurotools eta Snap-on-en arteko aldea handia da.Hala, Snap-on-en sartzeko jarri genuen baldintzetako bat Eurotools-enplanta guztiak mantentzea zen. Izan ere, ez dakit zeinmultinazionalak milaka langile dituen entrepresa itxi duelairakurtzen duzu sarritan egunkarian eta bagenekien hau gertazitekeela. Orain arteko erabaki guztiak irtenbide bakarra zirelakoanhartu ditugu, baina markarentzat soilik izan dira irtenbidea. Hala,markak jarraituko du, baina lantegiak ez".