346 eserleku dituen areto berria beharbezala isolatua dago eta eskenatokia listo du jada. Horrez gain,oinarrizko megafonia-ekipoa eta argiteria, komunak, aldagelak,biltegia, aire egokitua, berogailua eta proiekzio eta kontrol geladitu.
Erabiltzeko listo dagoen arren, aretoaez dago %100ean hornitua. Urretxuko Udalak eskatu duen aurrekontuarenarabera, 240.000 euro behar dira aretoa behar bezala hornitzeko.Urretxuko Udalak aurtengo aurrekontuko 30.000 euro bideratu dituareto berriaren hornikuntzarako eta Zumarragako Udalak dagokion dirukopurua bideratzea espero du. Izan ere, aretoaren erabilera eskubideabi udalen esku dago.
Pello Gonzalez Urretxuko alkateak esandigunez, “Gainzuriko aretoan era askotako ekitaldiak antoladaitezke. Bi udalek areto bakoitza zertarako erabili adostu beharkodugu”.