Egia esan, ez ditut gehiegi jarraitu egin dizkioten omenaldi, festaeta adorazio ekitaldiak. Izan ere, ez zait gehiegi interesatzen tipohorren bizitza eta nondik norakoak. Hori bai, gogoeta txiki bat eginnahiko nuke. Batetik, oker ez banago zumarragarren artean oihartzungutxi izan dute aipatu ekitaldiek. Nik dakidala jendeak oso arretagutxi eskaini dio, eta parte hartzea ere oso txikia izan da. Normala.Gainera, ez dut ulertzen Espainiako Kultura Ministerioak etaEspainiako Koroak ekitaldietan jarri duten interes berezia. FelipeBorboikoa ere Donostiara gerturatu zen Lopez Legazpi gurtzea, txo! A!Eta nola ahaztu hainbeste maite dugun Enrique Villar jaun txit gorenagure herrian izatearen ohorea! Ekitaldiek izan duten oihartzun txikiaeta herritarren parte hartze ezak argi eta garbi uzten du LopezLegazpi ez dagoela herritarren bihotzean oso sartuta. Nik, behintzat,inori ez diot entzun bere herritarra izateaz harro dagoenik.
Miguel Lopez Legazpiren inguruko beste zenbait gauza aipatu nahikonituzke. Ez dakit zertara datorren orain horrenbeste omenaldi etaabar egiteko gogo hori. Otamotzeko azken aleak, bere jaiotze datareninguruko erreportai interesgarria jasotzen zuen. Batetik AntonioPrada eta bestetik Mikel Aramendiren iritziak aurrez aurre agertzenziren Ez dut Prada jauna ezagutzeko ohorea. Bai, ordea, MikelAramendi, eta gai honen inguruan luze eta zabal hitz egiteko aukeraizan dut berarekin. Nire ezagutzak murritzak direnez, argi daukatadituen iritziei kasu egin beharko diedala. Eta Prada eta Aramendirenbertsioa sinesteko orduan, ez dut zalantzarik Aramendiren aldekohautua egiten dudala. Bere bertsioa sinesgarriagoa egiten zait, etaberak argi azaltzen duenez, Lopez Legazpi 1510 edo 1511. urteetanjaio zen. Baten bati ere entzun diot noiz jaio zen ez delagarrantzitsua, garrantzitsuena Legazpiren irudia ezagutaraztea dela.Bale, niri behintzat bost axola tipo hori, beraz, beste bati azaldudioezaiotela nor zen.
Hori bai, mesedez, ez dezatela Lopez Legazpi gehiegi goratu.Nabigatzailea zela esaten dute, eta hala aurkezten dute. Horratx!Oker ez banago bi bidai egin zituen bere bizitza osoan zehar:Mexikora eta Filipinetara. Beno, bi bidai egin dituenarinabigatzailea deitzea gehiegi deritzot. (Txakur bat hil etamataperros deitzen zioten gizonaren parabola gogorarazten dit; edobizitza osoan bi mendi igo dituenari mendizale deitzea; edo bi potehartu dituenari poteatzaile deitzea; edo Miguel Fuentesi goleatzailedeitzea bi gol sartu zituelako…). Mikel Aramendiri entzun izandioten bezala, ziur naiz barkuan mareatu egiten zela.
Mexiko Hiriko alkate ere izan omen zen zenbait bibliografiarenarabera. Oso oker ez banago, bertako eskribaua zen. (Imajinatzen alduzue Zumarragako Udal idazkari batek bere burua alkate gisa hartzea?Harrapazak, txo!). Baliteke nire ezjakintasunean oker egotea, bainaMexiko Hiriko alkate izan zeneko dokumenturik ez dut inoiz ikusi.Beraz, norbaitek dokumentu hori erakutsiko balit eskertuko nioke.Zumarragako Euskadi Plazan duen estatuak ere gogoetarako arrazoiugari ematen dizkit. Batetik, ezpata handi eta dotore bat du soinean.Harrigarria. Uste dut Lopez Legazpi ez zela inondik inora D’Artanan,ez eta mosketero bat, eta ezpataren erabilera nahiko arrotzazitzaiola. Bestalde, Filipinetako herritar baten aurpegia zapaltzenagertzen zaigu. Beno, egia da ez zituela bere garaikokonkistatzaileak bezain beste indio hil, baina Kalkutako Ama Teresaere ez zen. (A! Berriz ere Filipinetako ordezkaritza bat etortzendenean ez ahaztu lore sorta eder bat jartzen indioaren aurpegian,egia jakin ez dezaten).
Aurreko lerroak irakurri badituzue, konturatuko zinaten ez dudalaLopez Legazpi oso gogoko. Hori dela eta, proposamen bat egin nahikonuke. Bere estatua bota eta bere ordez Mr Beanen bat jartzea. MrBeanek, behintzat,barrea eragiten du. Ziurrenik aldizkari honendatorren alean baten batek erantzungo didala, eta Miguel LopezLegazpiren abenturak eta desbenturak kontatuko dizkigula. Gureherritarra izatea zein garrantzitsua den azpimarratuko du, eta,agian, Martera NASAko Spirit ontzia baina lehenago ere heldu zelasinestarazi nahi izango digu. Niri behintzat, bost. Eta zuei?
Gorka Quevedo