Antio eta Beloki arteko bidea txukuntzeko egitasmoa (094. alea)
Egitasmo honen helburua, Anton Arbulualkatearen esanetan, “zumarragarrei eta Antioko bisitarieipaisaia eta ingurumen aldetik primerakoa izango den ibilbideaeskaintzea” da. Bisitariek paisaiaren edertasuna bereosotasunean gozatu ahal dezaten, zenbait tokitan landaretza kendubeharra dago. Hala, udaletxean aurkeztutako proiektuak Beloki gainekozenbait pinu kentzea eta hauen ordez bertako zuhaitzak landatzeaproposatzen du. Horrez gain, haize-arrosa jarri daiteke mendizaleekBelokitik ikusten diren mendiak zeintzuk diren jakin dezaten.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide