Bono honekin antzerki egitarauaren barne antolatu diren saio guztietara sar daiteke. Apirilaren 2an Txalok “Cabaret Latino” antzezlana eskainiko du, maiatzaren 7an Tarteanek “Sonata segundu batean… eta piku”, ekainaren 4an Adosek “Las mujeres de verdad tienen curvas”, irailaren 3an Tanttakak “Paradero desconocido”, urriaren 1ean Hikak “Ai ama”, azaroaren 5ean Titzinak “Sueños de psiquiatrico” eta abenduaren 3an Traspasosek “Mario por alusión”. Guztiak Zelai-Ariztin izango dira 22:30ean.
Bestalde, urtero bezala, haurrentzako programazioa ere antolatu da. Haurrentzako antzerki saioak Urretxuko Labeaga areto berrian izango dira. Areto honetan, egitarautik kanpo, Amparo Larrañagak eta Iñaki Miramonek “¡Se quieren!” antzezlana eskainiko dute maiatzaren 1ean. Bonoa dutenek sarrera erosteko orduan lehentasuna izango dute.