Edukiontzi hauetan jantziak, gortinak,izarak eta antzerakoak, oraindik erabiltzeko moduan dauden zapataketa osagarriak utzi daitezke; beti ere poltsa itxietan sartuta.Garbiketa lanabesak, alfonbrak eta moketak, ordea, ez dira edukiontzihauetara bota behar. Egoera txarrean dagoen arropa zaharra,birziklagarria denez, lasai asko bota daiteke.
Edukiontzi berrietan utzitakoakCaritasen Oldberri enpresak jasoko ditu. Enpresa honek, bildutakoarropa Errenteriako enpresa batera bidaliko du. Haiek, arropasailkatu eta txukundu ondoren, egoera txarrean dagoen arropa ehunbirziklatzaileei salduko diete. Egoera onean dagoena, berriz,behartsuei emango zaie edo saldu egingo da.