Zumarragako Nagusilan taldea iaz sortu zen, JuanGaritano Zumarragako alkate ohiaren ekimenez. Izan ere, GaritanoNagusilaneko presidentea da Gipuzkoan. Mendizabal etaSarasolak azaldu digutenez, "geriatrikoko langileekinharremanetan jarri zen eta bertara bolondres lana egitera joatenzirenekin Zumarragako Nagusilan sortu zen".
Egun, Zumarragako Nagusilan taldean Urretxu eta Zumarragako 24bolondres ari dira lanean. Orain arte Zumarragan bakarrik lan egindute, baina Urretxun ere Nagusilan taldea sortu nahi dute. Horretarako, Urretxuko Udalarekin harremanetan jarri dira.
Izan ere, Jose Antoniok eta Koldok argi utzi nahi dutenmoduan, Nagusilanek udaletako Gizarte Zerbitzuekin lan egitendu. "Norbait laguntza eske etortzen bazaigu, guk GizarteZerbitzuetara bidaltzen dugu. Han bere beharrak aztertzen dituzte etagure laguntza behar duen erabakitzen dute. Sekula ez dugu soldatapekobaten laguntza duen eskaintza onartzen. Ez diogu inori soldatakenduko. Familiei senitartekoak pasiora ateratzen, konpainia egiten,medikuarengana eramaten… laguntzen diegu. Egun, bi familiarekinlanean ari gara".
Laguntza beharra duten familiekin ez ezik, geriatrikoko jendearekinere lan egiten dute. "Nagusilan taldea sortu zenetik,Geriatrikora goazen bolondresok askoz ere probetxu handiago ateratzendiogu geure lanari, egutegi bat jarraituz joaten baikara etaekitaldiak antolatzen baititugu. Ostegunetan Nagusilan egunaospatzen dugu, Ostegun Gizen egunean merienda antolatu genuen,pasiatzera ateratzen ditugu…".
Poliki-poliki Nagusilan herritarren artean ezagun egiten arida eta geroz eta familia gehiago dira euren laguntza eskatzendutenak. "Familia gehiagorekin lan egin nahi dugu, bainahorretarako bolondres gehiago behar ditugu eta jendea ez da gu nahibezainbeste animatzen. Zenbaitek bolondres lan handia egiten dute,baina Nagusilanen bidez lan egitea eskaintzen dieguneankonpromezurik ez dutela nahi esaten digute".
Jose Antonio eta Koldok argi utzi nahi dute ez dutelaberebiziko konpromezurik eskatzen eta jendea Nagusilaneko kideegitera animatu nahi dute "Astean hiru ordu soilik lan eginbehar da (nahi izanez gero gehiago ere bai, noski) eta ordutegia osomalgua da. Geure karneta eta asegurua ditugu eta aseguru horrekbolondresok eta geure laguntza jasotzen duten pertsonak babestengaitu. Horrez gain, geure lana ondo egiteko ikastaroak ditugu etahilean bitan herri guztietako ordezkariok bilera eta bazkaria izatenditugu geure esperientzien berri izateko".
Gainera, egiten duten lanak poz handiak ematen omen dizkie. Koldok,esaterako, ez zuen halakorik espero hasi zenean. "Irakaskuntzamunduan lan egindakoa naiz, sekula halako lanetan aritu gabea.Hasieran geriatrikotik etxera lur jota heltzen nintzen, baina orainegunero hiru orduz joaten naiz. Izan ere, joaten ez bazara zure faltasomatzen dute eta eurak irribarretsu ikustea zoragarria da".
Norbaitek Jose Antonio, Koldo eta gainontzekoekin lanegin nahi badu edo Nagusilanen inguruko informazio gehiagolortu nahi badu, 943 72 04 48 edo 635 715 799 telefonoetara deitzeabesterik ez du.