Eraldatzenek, alde batetik, Emakumearen Nazioarteko Eguna erainstituzionalean, Zumarragako eta Urretxuko Udalekin, ospatu nahiizan zuen. Beste aldetik, aukera berdintasuna lortzeko plan integralaegitearen aldeko sinadurak biltzera atera zen kalera. Hala, iritziakelkar trukatzeaz gain, lau ordutan horren aldeko 500 sinadura lortugenituela esan behar da.
Ospakizunarekin amaitzeko, martxoaren 10ean Zumarragako balioanitzekoaretoan, Irene Intebik oso era originalean emakumeen mundu afektiboazhitz egin zigun. Beraz, aurtengo martxoaren 8aren balorazioa osopositiboa da.
Emakumeak eskualdean duen egoeraz esan, estatistikek langabeziakemakumeen artean pisu handia duela azaltzen dutela. Hala, esan beharda, lanik ez duen %65a emakumeak direla, horrek dakartzanondorioekin: pertsona bati lan egiteko aukerarik ez eskaintzea,gizartean duen identitatearen oinarrizko osagaiak kentzea da, etahorrekin batera dependentzia harremanak, autoestima baxua, generoindarkeria erraztea eta beste makina bat arazo sortzen dira.
Alde batetik, oraindik betiko kulturak eraginda, emakumeak gizartemailan edo arlo ekonomikoan gutxi baloratuta dauden sektoreetaradesbideratzen dira. Bestetik, enpresarioek emakumeak kontratatzekoorduan, bai lan gaituentzat eta baita ez gaituentzat ere, jarreranegatiboa dutela argi eta garbi dago.
Emakumeok gure gaitasunen azpitik bizi garela esan dezakegu,emakumeak lan merkatuan duen presentzia ez baitator bat emakumeokgaur egun dugun prestaketarekin. Lan baldintzak tamalgarriak dira:lan bat aurkitzeko zailtasun gehiago daude, lan eskasagoak dira,soldata txikiagoak ditugu, eta gainera, ama izatea erabakitzen badugulanetik bidaltzeko arrisku handiagoa dugu.
Eraldatzenek antolatutako Aukera Berdintasunerako Eskualdekolehen Foroan, 2003ko azaroaren 8an izan zena, zenbait irtenbideadierazi ziren:
-Problematika honetaz eztabaidatzeko guneak sortu.
-Ikasketen aukeraketa egiteko ordurako informazioa bermatu.
-Enpresarioei sentsibilizatzeko kanpainak zuzendu.
-Emakumeentzako lana sustatzeko programa eraginkorrak egin.
-Haurrak uzteko, eta horrela lanpostuetara joan ahal izateko, guneakantolatu.
-Etxeko arduren banaketa sustatu, poztasunak, exigentziak, sariak etakezkak etxekoen artean berdin banatzeko.
-Emakumeei berez leporatzen zaizkien zenbait ezaugarri baztertu.
-Gizartea leku justuagoan eta solidarioagoan bihurtu.
-Honetan hiritar guztiak inplikatu.
-Aukera-berdintasunari ezin zaio lege eta gizarte aldetik bakarrikheldu, ikuspegi orokorragoa erabili behar da berdintasunaren politikapublikoak inplementatzeko.
Eraldatzenek interbentzio-plan integralaren alde apustu egindu.
Transbertsalitatea edo mainstreaminga, batez ere 1995. urtean Pekinenizan zen Emakumeei buruzko IV konferentziatik aurrera, boterepublikoen agendei gehitu zaien funtsezko kontzeptu bat da. Kontzeptuhau Europa Batasuneko ekintza-protokolo guztietan sartu da, orainbere inplementazioa herrialdeei eta zehazki toki erakundeei dagokie.Gure ustez, berdintasun plana komunitateko sektore desberdinen artekoelkar trukaketaren ondorioa izan behar du.
Gure helburuak lortzeko, elkartze-sarea bultzatzea funtsezkoa da.Emakume-elkarteak erreferentzia garrantzitsuak dira, salaketakjasotzeko, antolatzen dituzten ekintzen bidez gure herriotakobiztanleekin harreman zuzena izan dezakete, eta horrela gizartearenparte-hartzea errazten dute. Beste emakume batzuk ere hurbil daitezkeeta duten norbanako botereaz eta talde moduan duten botereaz jabedaitezke. Oso garrantzitsua da konformismo pasiboa, isolamendupertsonala eta gizartekoa desblokeatzea eta benetako berdintasunalortzeko motorrak diren elkarteetan parte hartzea. Hori dela eta,Eraldatzenek bere elkartean parte hartzera gonbidatzen ditueskualde honetako hiritarrak, hemen ideia ekarpenak egin ditzakezueta zure ingurune hurbilean aldatu nahiko zenituzkeen alderdien aldelan egin dezakezu, zu egotea zure ahotsa oso garrantzitsuak dira.
Guztiok gizarte bidezkoagoa eta solidarioagoa nahi dugulako gureeskualderako aukera berdintasuna lortzeko Plan Integrala bultzatubehar dugu. Ez utzi besteei zuregatik dena erabakitzen, parte hartueta zuk ere erabaki.
Kontaktua: eraldatzen@ozu.es630 611 181
Bilerak: ostiraletan,18:00etan, balioanitzeko aretoan, Zumarragako Gizarte-zerbitzuak.Euskadi enparantza, 6-3. solairua.
Eraldatzenek Zumarragako eta Urretxuko Udaleieskainitako laguntza eskertu nahi die, baita hiritarrei orokorreanere.
Eraldatzen