Gizona bazara, aurrerakoia zarela esango dizute, "moderno"horietako bat. Emakumearen boterearen aurrean izutzen ez denhorietako bat. Berdintasunaren gaiarekin burua beste alderabueltatzen ez duen horietako bat. Hain modan omen dauden gizonkotesensible horietako bat, akaso.
Emakumea bazara, zure amaren garaikoa zarela esango dute. Emakumeakberdintasunaren alde daraman borrokan desertore antzeko bat.Independentzia nahi ez duen horietako bat. Atzerapauso bat egiten arizarela, "arraioa, zer demontre egiten egon gara orain arte zuorain horrelako zerbaitekin hasteko!" Hori esango dizute.
Horra hor ezberdintasun izugarria. Ez dakit gizon bat etxean geratzeazer suposa dezakeen. Emakume naizen aldetik ez diot neure buruariplanteatu. Baina egia da, azken aldian, han hemenka hasi direlaetxean gelditzea erabakitzen duten emakumeen istorioak entzuten etabatez ere komunikabideetan ikusten. Erabaki, aukeratu, norberakhausnarketa baten ondorioz eta egoera jakin batean hartu dezakeenalternatiba. Horixe izan behar du etxean gelditzea. Eta ez gizarteak90. hamarkadan aurkeztu digun superemakumearen papera bete ezinizanaren ondorioa. Eta ez dakit aukera horretan noraino garenemakumeak gure erabakiaren jabe edo prototipo eta eredu irreal horrenondorio latza ez ote den.
Hona hemen hamaika ideia nahasi eta ondorio nagusia: Emakumeok bideaegin dugu, baina guk uste baino gutxiago. Zergatik bestela sortzen daaukera hori egiten dugunean halako barne gatazka? Hautaketabaldintzatua delako emakumeontzat. Bizitza pribatua eta profesionalabat egin dugunean eredu oker baten gainean egin dugu. Pasa denhamarkadan aurkeztu ziguten ereduan. Hots, langile ona, amamaitekorra, maitale bikaina, gizaki independentea, pertsonadinamikoa, profesional eraginkorra, lagun prestua, kirolzalea,osasuntsua, dotorea, argia… hitz batean, perfektua. Eta orain,badirudi, XXI mendearen lehen pausotan konturatzen hasi gara hori(zorionez) ez dela existitzen. Benetan sekulako ziria sartu digute.Izan ere, ez dago gizakirik hori jasan dezakeenik. Hori dela eta, iaia berriro hasi behar izan dugu (beno, hasi, hasi, ez… baina iaia). Eredua zapuztu zaigu, eta orain bakoitzak berea topatu behar du.
Baina topaketa hori askatasunetik egin behar dugu, eta emakumeekoraindik ere ez daukagu askatasunik. Ez gara gure ibilbidearen jabebakarrak, gure eskubide batzuk bahituta daude oraindik, eta guribakarrik dagokigu eskubide horiek askatzea. Beraz, ezin garaerlaxatu, bestela partida galtzeko arriskua daukagu.
Lagunen artean, edozein larunbatetan, bueltatxo bat ematen arigarela, gure nahia etxeko andre izatea dela eta inork aurpegiarraroarekin begiratzen ez digunean aurrera egin dugula esan nahikodu. Benetako aukera izango delako eta ez egoera deseroso batekbultzatutako ondorioa. Honekin ez dut esan nahi egun etxean gelditzenden emakumeak horrela egin behar izan duenik, gizartearen perzepzioazari naiz. Norberak egin dezala nahi duena bere biziarekin, bainahori, nahi duena.
Idoia Luzuriaga