Lankidetza-hitzarmenaren bidez, Zumarragako Udala Eusko Ikaskuntzaren bazkide ongile bihurtu da eta Eusko Ikaskuntzak bere bigarren aroko argitalpen bilduma emango dio Zumarragako Udalari. Hitzarmen honen helburua, Zumarragako Udalaren eta Eusko Ikaskuntzaren artean adosturiko kultur ekintza desberdinak antolatzea da: ikerketa lanak, argitalpenak, jardunaldiak eta ikastaroak, besteak beste.