Herriko bertsolariak, finalera (097. alea)
Urretxu eta Zumarragako Bertso Eskolako Manex Mantxola eta Amaia Iturriotz Gipuzkoako Eskolarteko XXIV. Bertsolari Txapelketako finala jokatzeko sailkatu dira. Manex eta Amaiak Beasain eta Idiazabalgo beste bi gaztetxorekin osatu dute taldea eta joan zen ostiralean jokatu zuten lehen kanporaketa Beasaingo Usurbe antzokian. Finala, berriz, ostiral honetan izango da, 16:00etan, Zarauzko Aritzbatalde pilotalekuan. Zorionak eta zorte on!
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide