Ostiral honetan, Pako Aristik "Las buenas palabras" liburua aurkeztuko du Areizaga-Kalebarren enparantzako karpan. "Urregilearen orduak" nobelaren gaztelerazko itzulpena den liburu honen aurkezpena 19:00etan hasiko da. Ekitaldi honetan, Pakorekin batera, Ester Tena irakurle urrestildarrak eta liburua gaztelerara itzuli duen Jose Luis Padronek parte hartuko dute.
Liburuak Plazara ekimeneko azken bi ekitaldiak larunbatean izango dira. 19:00etatik aurrera Patxi Ezkiagaren "Mahats-denboran" liburuaren aurkezpena izango da udako karpan. Aurkezpen ekitaldian, Patxi Ezkiaga bera, liburuko marrazkiak egin dituen Concetta Probanza eta liburua ingelesera itzuli duen Xoan Alonso izango dira.
Bukatzeko, 23:00etan, Patxi Zubizarreta idazleak eta Jabier Muguruza musikariak "28 letra eta 7 nota munduari itzulia emateko" emanaldia eskainiko dute Areizaga-Kalebarrenen. Eguraldi txarra egiten badu, ekitaldi hau Labeaga aretoan izango da.