Haur eskola publikoak 0 urtekoen 8 haurreko bi gela izango ditu eta urte batekoen 13 haurreko hiru gela. Irailean hasi nahi dutenentzat izen-emate epea ostiral honetan itxiko da.
Ekainaren 4an behin-behineko zerrendak argitara emango dira. Baldin eta dauden plazak baino eskaera gehiago aurkezten badira, Haur Eskolak Partzuergoak, ezarrita dituen irizpideen arabera, aukeraketa egingo du. Ekainaren 5etik 15era erreklamazio epea egongo da eta behin-betiko zerrendak ekainaren 21ean emango dira argitara.
Maiatzean eta datorren urteko urtarrilean izena emateko beste bi epe irekiko dira. Maiatzean izena ematen duten gurasoen haurrak irailean hasiko dira haur eskolan eta urtarrilean izena ematen dutenenak, berriz, 2005eko maiatzean.