Aita Zumarragan bizitu zen Tolosara ezkontzera etorri zen arte.Haurtzaroa, gaztaroa eta bizitzako urterik garrantzitsuenak berejaioterrian igaro zituen, beraz. Eta horrek, nahitaez, arrasto sakonauzten du, arrastorik sakonena.
Aita sekula ez zen tolosar peto-petoa izan, inoiz ez zitzaionGoierriko (edo Urolako) marka berezi hori ezabatu. Umorean antzematenzitzaion bereziki ukitu hori, eta gauzei erreparatzeko moduan.Askotan joaten zen aita Zumarragara, hilero-hilero, anaia eta ilobaketa hoteleko izebak bisitatzera. Eta gu ere askotan eramaten gintuenamona bisitatzera, Euzko Izarrara. Jaiotetxearekiko zeukan aitakgrina edo maitasun berezia, etxe eder harekiko. Eta trenbidea eresartuta zeukan bihotzean, gerra ondorengo geltokiko gorabeherak, etaHotel Urola zoragarria, eta hango otorduak eta joan-etorriak etaizebekin bizitu zuen harreman goxo ahantzezina. Eta, nola ez,Antiguako eliza. Zenbat bisitariri erakutsiko ote zion edertasunarkitektoniko hori! Hau guztia, baina, hobeto ikus liteke aitakZumarragari idatzi zion monografian. Tolosari ere idatzi zion berea,egia, baina uste dut (lekuko izan bainintzen bietan) berejaioterrikoari interes eta bihotz gehiago jarri zizkiola neurejaioterrikoari baino.
Nolanahi ere, aita oso moldakorra zen, irekia, kosmopolita, etaberdin-berdin moldatzen zen hala bailararik galduenean, nola hiririkturistikoenean. Tokiak ezagutzean datza gakoa, tokian-tokiko jendeaketa ohiturak eta artea eta historia ttikia. Eta hori gure aitak inorgutxik bezala jakin zuen egiten, eta inor gutxik bezalatransmititzen.
Aitaren langile sen hori nik uste goierrikoa zela, zekien guztiaerakutsi behar hori, umoretsu beti, sekula ordainetan ezer eskatugabe. Nik uste gure aita kasta berezi bateko azken gizakietakoa izandela, gauzak egiteari beldurrik ez zionetakoa, aurrerakuntzabasatitik libratu zena, autodidakta eta hainbat gauzatan pionero,begirada birjinarekin joan zena, irribarrea ezpainetan, bizitzekogogo hori beste nonbaitean kutsatzera.
Karlos Linazasoro