Zazpi lagun hauek argazkigintzaz zer edo zerikasteko asmoz hurbildu ziren Kultur Etxera, baina azkenean Argazki Elkartearenardura hartu dute. "Guztiok lehen edo bigarren ikastaroan parte hartugenuen. Gero, laborategiak erabili nahi bagenituen Elkarteko bazkide egin behargenuela esan ziguten. Azkenaldian inor etortzen ez zenez, zuzendaritza batzordeberria osatu genuen eta, orain, elkartea indartu nahian gabiltza. Horretarako,bazkide gehiago behar ditugu".
Horidela eta, bazkide kanpaina abian jarri dute. "Bazkideak lortzekoikastaroetan parte hartu duten guztiei gutunak bidali dizkiegu, egunkarietanbilera baterako deialdia luzatu genuen eta gure lanekin Juan de Lizarazunerakusketa ireki genuen. Elkartean parte hartu nahi dutenak, ostegunetan 19:00etatik20:00etara etor daitezke Kultur Etxera izena ematera. Bazkidetza kuotazenbatekoa izango den, bazkidetza kanpaina amaitu ostean erabakiko dugu. Urtean20 bat euro izango dira".
Bazkideegin eta argazkigintza munduan murgiltzea erabakitzen dutenak ez omen diradamutuko. "Jendeari probatzera etortzeko eskatu nahi diogu. Probatzen ezbada, ez dago argazkigintza mundua nolakoa den jakiterik eta, benetan, osoerakargarria da. Norberak bere argazkien errebelatua egiteak xarma berezia du:zuk zeuk zerbait gehiago eman diezaiokezu argazkiari, argitu, zuzendu…".
Eurakere ez omen ziren argazkizale sutsuak ikastaroak egin zituzten arte."Etxeko kamera nola erabili ikasteko eta antzerako asmoekin joan ginenikastaroetara, baina zaletasun honek asko engantxatzen du. Argazkilaritzakxarma berezia du: laborategian ematen ditugun orduak motz egiten zaizkigu,geroz eta gehiago dominatzen dugula ikusten dugu…".
Argazkizaletasunarenarra barruan izanik, bazkide kanpaina aurrera ateratzearekin batera, etorkizunerakoasmoak biltzen ari dira. "Laborategiak txukuntzen ari gara, ideiakplazaratzen ari gara… Lehen asmoa argazkilaritza ondo ezagutzen duennorbaitekin gure kamerak nola erabiltzen diren ikasteko irteera bat egitea da.Horrez gain, hasi berrientzat hastapen ikastaroak antolatu beharko dira,guretzat jarraipenezkoak, gure argazkiak komentatzeko elkartuko gara, orain arteantolatu diren argazki rally-ak antolatzen jarraituko dugu… Dena den,elkartean zenbait izango garen jakin arte ezin dugu gauza handirik antolatu.Gainera, lehengo zuzendaritzako inor aurkeztu ez denez eta argazkigintzazoraindik gehiegi ez dakigunez, poliki-poliki hasi beharko dugu".