Alvaro Cuadra
Getxokoa naiz eta aurten hirugarrengoz etorri naiz. Hirualdietan ibilbide luzea egin dut. Lesionatuta etorri naiz etaAizpurutxotik Urretxu-Zumarragara autoan ekarri naute. Ahal dudanguztietan egiten dut mendi martxa hau, gogorra baita eta Hiru Handiakmartxa prestatzeko oso ondo baitago. Urretxu eta Zumarraga ez nituenezagutzen Mendi Martxa egitera etorri nintzen arte.
Nekane Mujika eta Josu Goia
Beasaindarrak gara eta lehenengoz etorri gara MendiMartxa egitera. Lagun baten bidez izan dugu mendi martxa honen berrieta motza egitera etorri gara. Gehien gustatu zaiguna Irimo ingurukoparajea izan da. Martxa batean parte hartu dugun lehen aldia izan da.
Jesus Luis Martinez
Balmasedakoa naiz eta laugarrengoz etorri naiz IñakiBeitia Mendi Martxa egitera. Oso gustura ibili naiz, baina 40kilometro soilik egin ditut, oharkabean bidetik atera baikara. Niremartxa kuttunetakoa da, gogorra baita eta oso ondo antolatua baitago.
Iñigo Tobar
Laugarren edo bosgarren aldiz jarraian egin dut MendiMartxa. Urtero ibilbide motza egiten dut. Oso gustura ibili naiz,eguraldia ibiltzeko aproposa izan baita. Antolaketa oso ona da etaurtero ibilbidea aldatzeak meritu handia du.