-Izena: Alberto Merino
-Adina: 21 urte
-Taldea: Banatu
-Zer nolako txirrindularia zara? Igotzailea.
-Aurtengo helburua? Dagoeneko hirugarren urtea dudanez, tropelaren aurrealdean ibiltzea.
-Zer moduz orain arte? Lehen urtean lasterketaren batean 30 lehenen artean sartzea lortu nuen eta igoeretan nahiko gustura ibili nintzen. Iaz, berriz, alergia arazoak, erorketak… izan nituen. Aurten, oraindik alergien kontuarekin nabil. Zorte pixka bat ere behar da.
-Klasikak ala itzuliak? Itzuliak. Zenbat eta mendate gehiago hobe.
-Afizionatu mailan gehien atsegin duzun lasterketa? Goierriko Itzulia, etxean baita eta ibilbidea gustatzen baitzait. Bidasoako Itzulia ere atsegin dut, 23 urtetik azpikoentzat denez, destakatzea errazagoa baita.
-Profesionaletako lasterketa gustukoena? Frantziako Tourra.
-Igotzen dituzuen mendateen artean gustukoenak? Gorla, Urraki eta Santa Barbara.
-Telebistan ikusten dituzun horien artean gustukoena? Alpe d’Huez.
-Gustuko txirrindularia? Joseba Beloki, oso erregularra baita.
-Nor pasako zenuke profesionaletara? Olarrako Igor Anton.
-Izena: Gorka Ruiz de Gordoa
-Adina: 18 urte
-Taldea: Serbitzu-Kirolgi
-Zer nolako txirrindularia zara? Terreno guztietan antzera moldatzen naiz.
-Aurtengo helburua: Gustura ibiltzea eta Lehendakari Txapelketan (1. eta 2. urteko afizionatuentzat antolatutako lasterketez osatutako txapelketa) behintzat aurrean ibiltzea.
-Zer moduz orain arte? Jubenil mailatik afizionatu mailara alde handia dago, abiaduran batez ere. Dena den, lehen lasterketetan gustura aritu naiz. Baten 7. egin nuen, Gorlan 35.,…
-Klasikak ala itzuliak? Itzuliak.
-Afizionatu mailan gehien atsegin duzun lasterketa? Itzuliren batean parte hartzeko gogoa dut. Goierriko Itzulia polita da, baina oso gogorra da.
-Profesionaletako lasterketa gustukoena? Frantziako Tourra.
-Igotzen dituzuen mendateen artean gustukoenak? Atagoiti Ormaiztegitik igotzea asko gustatzen zait.
-Telebistan ikusten dituzun horien artean gustukoena? Tourmalet.
-Gustuko txirrindularia? Samuel Sanchez, egunen batean lasterketaren bat irabaziko duela uste dut.
-Nor pasako zenuke profesionaletara? Nire taldeko Imanol Erviti.
-Izena: Danel Yurrebaso
-Adina: 18 urte
-Taldea: Debabarrena
-Zer nolako txirrindularia zara? Ordekan ondo moldatzen naiz, errodadorea naiz.
-Aurtengo helburua: Lehendakari Txapelketako lasterketak bukatzea.
-Zer moduz orain arte? Jubenil mailatik afizionatu mailara, abiaduran batez ere, alde handia nabaritu dut. Ordekan tropelean ondo joan daiteke, baina igoeretan…
-Klasikak ala itzuliak? Biak. Klasika asko ere ez daude, baina egunen batean Valenciaga lasterketa korritzeak ilusio handia egiten dit.
-Afizionatu mailan gehien atsegin duzun lasterketa? Oraingoz ez dut lasterketa bat begiz jo, baina hurrengo urteetan Bidasoako Itzulia korritu nahiko nuke.
-Profesionaletako lasterketa gustukoena? Flandesgo Tourra, Paris-Roubeaix eta Frantziako Tourra.
-Igotzen dituzuen mendateen artean gustukoenak? Orendain. Duela gutxi asfaltatu dute eta oso ondo dago.
-Telebistan ikusten dituzun horien artean gustukoena? Alpe d’Huez. Igoa dut eta oso gogorra da.
-Gustuko txirrindularia? Laurant Jalabert.
-Nor pasako zenuke profesionaletara? Olarra taldeko Ruben Perez.
-Izena: Igor Montes
-Adina: 18 urte
-Taldea: Debabarrena
-Zer nolako txirrindularia zara? Igoerak dituzten lasterketak nahiago ditut, baina aurten igoeretan larri samar nabil.
-Aurtengo helburua: Lasterketak bukatzen saiatu eta bizikletan gustura aritu, bukatzen ez dudalako larritu gabe.
-Zer moduz orain arte? Afizionatu mailan jubeniletan baino azkarrago joaten da eta maldan gora hasten garenean berdin jarraitzen dugu.
-Klasikak ala itzuliak? Biak.
-Afizionatu mailan gehien atsegin duzun lasterketa? Klasikaren bat korritzea gustatuko litzaidake, Valenciaga esaterako.
-Profesionaletako lasterketa gustukoena? Fleche Wallone urtero ikusten dut.
-Igotzen dituzuen mendateen artean gustukoenak? Atagoiti eta Mandubia.
-Telebistan ikusten dituzun horien artean gustukoena? Tourrean igotzen direnak. Mendate luzeak, erritmoa hartuta igotzen direnak, motzak baino nahiago ditut.
-Gustuko txirrindularia? Richard Virenque.
-Nor pasako zenuke profesionaletara? Serbitzuko Josu Agirre.
-Izena: Iñaki Lasa
-Adina: 19 urte
-Taldea: Debabarrena
-Zer nolako txirrindularia zara? Normala… Aldapak gustukoak ditut, baina gazteagotan hobeto moldatzen nintzen…
-Aurtengo helburua: Besterik gabe, ibiltzea. Lanean hasi bitartean bizikletan ibili nahi dut.
-Zer moduz orain arte? Jubenil mailatik afizionatu mailara alde handia nabaritu dut, gogor entrenatu gabe ez dago zer eginik.
-Klasikak ala itzuliak? Biak, baina aurten itzuliren bat egitea zaila izango da.
-Afizionatu mailan gehien atsegin duzun lasterketa? Hemen ingurukoak. Goierriko Itzulia egiten badut, hobe.
-Profesionaletako lasterketa gustukoena? Frantziako Tourra eta Italiako Giroa.
-Igotzen dituzuen mendateen artean gustukoenak? Urraki eta Bidania.
-Telebistan ikusten dituzun horien artean gustukoena? Tourrean igotzen direnak. Luz Ardiden, esaterako, bertan izan bainintzen.
-Gustuko txirrindularia? Asko. Haimar Zubeldia, Jan Ullrich, Joseba Beloki…
-Nor pasako zenuke profesionaletara? Ahal izanez gero, ni.