Hala ere azkenean, eta nahiz eta gauza batzuk aldatu diren,ixil-ixilik eta aparteko zalapartarik sortu gabe iritsi zen mendeberria geurera. Ez dakit, baina akaso etorkizun batean emakumeren bathegan egiten duen kotxe bat gidatzen ikusi ahal izango dugu. Zortepixka batekin ondokoak "mujer tenía que ser" edoemakume izateagatik soilik gizonezkoek baino okerrago gidatzen dutelapentsatzeari utziko dion gizarte bat ezagutuko dugu. Agianoporretarako gune bilakatuko da ilargia baina, bertara turista gisajoango den lehena emakumezkoa izango al da?
Galdera horien erantzuna denboraren eskuetan utzi beharko dugu.Ordura arte, ordea, emakumeok gauza asko dauzkagu aldatzeko eta lanasko egiteko. Beti ere, egindako akatsak zuzenduz eta urteetakoborrokaren ondorioz lortutako gauzak kontuan hartuz.
Pasatu den mendearen hasieran emakumea historia deitzen diogunhorretan protagonista aktibo bihurtu zen. Botoa ematea bezalakooinarrizko eskubidea errealitate bihurtu zen emakumearentzat.Poliki-poliki gizartean presentzia handiagoa hartzen joan etahamarkada batzuk geroago lan mundura salto egin zuen. Horri eskeraskatasun ekonomikoa lortu eta independenteagoa bilakatu zen.
Denbora pasatu ahala familia ereduak aldatuz joan dira. Ezkontzaguztiak ez dira jada heriotzak banandu artekoak, gutxitze aldera egindute, egun emakume batek bakarrik haurrak izatea posible da. Sexuharremanetan emakumearen beharrak ere aintzat hartzen dira. Azkeneanemakumeak ere sexualki aktiboak garela erakutsi ahal izan da, geukere gogoa izaten dugula, ez gaudela soilik gizonezkoen beharrakasetzeko.
Azken batean, emakumea bere buruaren jabe bihurtu dela esan daitekeeta pertsona eta gizarteko partaide moduan bere eskubideakaldarrikatzeari ekin dio. Baina, orduan, zergatik sentitzen naizaskotan nire eguneroko bizitzan emakumea izateagatik soilik zapaldua,bigarren mailako pertsona baten gisa tratatua? Bizi garen gizartehau, inguratzen gaituen hau guztia matxismoaren zipriztinez bustiadagoelako oraindik.
Emakumea ekonomikoki independentea bihurtu da, hori aipatu dutlehenago. Baina zergatik gertatzen da oraindik ere emakumeenduintasun ekonomikoa gizonezkoena baino merkeagoa? Lana aurkitzekoorduan, zergatik da gaur egun ere desabantaila haurdun gelditu ahalizatea? Garesti ateratzen zaielako agian?
Hala ere, zoritxarrez ez dago etxetik kanpora joan beharrikdiskriminazio sexista badela frogatzeko. Jaiotzen garen momentutikfamilian bertan hasten direlako banatzen sexuaren araberako rolezberdinak. Txiki-txikiak garenetik ezaugarri anitz geureganatzenhasten gara, horrela mutilek ez dutela negar egin behar eta neskakapainak eta ordenatuak izan behar dugula irakasten digute bestezenbait gauzaren artean. Etxeko lanen banaketa egiten denean ere, ezdago aipatu beharrik nori tokatzen zaion lan gehien egitea.
Boterearen sustengatze lanetan komunikabideek emakumearen irudiarengainean egiten duten presioa ere aintzat hartzekoa da. Mundukozazpigarren boterea deitzen dioten honek, errealitatetik oso urrundagoen emakumeen esteriotipoak zabaltzen ditu, eta orokorreangizartea hauek imitatzen saiatzen da. Ez gaitezen tranpa horretanerori. Indarkeria sexistari dagokionean, eta sozialki onartezina delapentsatzen dudan arren, zoritxarrez errealitate normaldua bilakatuda. Urtea hasi denetik 30 emakumek galdu dute bizia berenbikotekideen eskuetan. Hau al da benetan gure ondorengoei utzi nahidiegun mundua?
Hau guztia kontuan hartuta, Euskal Herrian jaio garen emakumeokzapalketa bikoitza jasaten dugula esan daiteke. Estatuespainiarraren eta frantziarraren aurrean euskal herritarsentitzeagatik batetik eta gizarte matxista eta patriarkal honetanemakume izateagatik bestetik.
Euskal Herrian ohituta gaude geure askatasuna lortzearren borrokaegiten, baina ezin dugu ahaztu gure herriak askapen nazional etasoziala lortzeko eraman behar duen bideetako bat patriarkatuarenaurkako borroka ere badela. Emakumearen zapalkuntza onartzen duenEuskal Herria ez delako inoiz guztiz askea izango.
Josune Zarandona