Izan ere, Gainzuri ikastetxekoekplastika klasean lan egiteko modua guztiz aldatu dute, duela urtepare bat Plastika Batzordea sortu zutenetik. Ordurarte ikasleekplastika klaseetan ereduak kopiatzen bazituzten, azken ikasturtehonetan sormenari lehentasuna eman diote.
Sormena bultzatzea helburu izan duenegitasmo honetan 3 eta 12 urte bitarteko ikasleek parte hartu dute.Lehenik eta behin pertzepzioa landu dute. Horretarako, haurrekzentzumenak eta sentimenduak lantzea helburu zuten hainbat jolasetanparte hartu dute, bai klasean eta bai mendian. Ondoren, euren ideiak,iritziak, sentipenak eta bizipenak espresatu dituzte askatasun osozeta eskulanen bidez. Bukatzeko, euren lanen esanahia azaldu dute eraulergarrian. Prozesu honen bitartez, ikasleek autonomia, harremanengarapena, aniztasuna, ahozkotasuna eta sentsibilitatearen garapenalandu dituzte, besteak beste.
Lan honen guztiaren fruitua ZumarragakoItarte Etxean ikusgai izan da. Erakusketan Gainzuri ikastetxeko HaurHezkuntza eta Lehen Hezkuntzako haurrek material ugariz egindakoehundik gora lan ikusgai izan dira.