Donostian jaio, Andoainen bizi eta Urretxunzinegotzi…
Donostian jaio nintzen eta bertan nire bizitzako zati garrantzitsuapasatu nuen, baina gero Andoainera joan nintzen bizitzera. Bertanhasi nintzen udal mailako lanetan, 1991tik 1995era bitartekolegealdian. Azken hauteskundeetan, mehatxu egoeraren ondoriozzerrendak osatzeko ditugun zailtasunak direla eta, kargudunsozialista guztiok udal mailako lanarekin konpromezu handiagoa hartugenuen. Hala, nik Urretxu eta Zumarragako kideekin hartu nuenkonpromezua.
Zortzi urteren bueltan, udal mailako politikaraitzuli zara. Estatu edo erkidego mailako politikak ez duten xarma aldu?
Udal mailako lana oso interesgarria da. Politikako funtsezko arloadela iruditzen zait, herritarren arazoak konpontzeko lan egitenbaita. Egun, euskal politika blokeatua dagoen honetan, udal mailakopolitikaren freskotasuna oso onuragarria da. Dena den, euskalpolitikan demokrazian ohikoak ez diren bi egoera bizi ditugula esanbeharra dago: ezker abertzalearen zati batek ez du nori bozkatu etaalderdi batzuk mehatxupean bizi dira. Alde batetik, alderdien legeadago eta, bestetik, ETAren legea. Bi lege hauek udal politika eresalbuespen egoeran jartzen dute.
Zergatik aukeratu zenuen Urretxu?
Nire aita Legazpin jaio zen eta aitaren aldeko familiaren zati batZumarragan bizi da, amaren familia ormaiztegiarra da jatorriz…eskualde honekin lotura handia dut familiaren bidez. Bestalde,ikuspuntu politikotik, euskal sozialismoaren historian haingarrantzitsua den inguru honetan alderdia indartzen laguntzea erronkapolita iruditu zitzaidan. Gure helburua euskal sozialismoa Urretxunere erreferentea izatea da. Ez da oso ondo ulertzen zergatik euskalsozialismoak Urretxun Zumarragan baino askoz ere indar txikiagoaduen. Urretxun, Zumarragan bezala, herritarrentzat erakargarriaizango den proiektua eskaini beharra dugu, herritarrengandik hurbilaeta gure herriko kulturari lotua.
Urretxura heldu zinenean, espero zenuena aurkitu alzenuen?
Udal jarduerari dagokionez, ez nuen espero nuena aurkitu. Aldebatetik konpondu beharreko arazoak daude (etxebizitza, herritarreneguneroko beharrak, etorkizuneko plangintza…) eta, bestetik, gauzakaurrera ateratzeko modua dago. Urretxuko udalean gauzak beti egindiren moduan egiten direla iruditzen zait, baina udal jardueraalderdi guztiei eta herritarren iritziari eta partaidetzari askoz ereirekiagoa izatea gustatuko litzaidake. Gobernuan urte askodaramatzana gobernatzera ohitzen da, baina legealdi hasiera gauzakegiteko modua aldatzeko une aproposa dela uste dut. Urretxuketorkizunean izan nahi duen papera zehaztu beharra du. Horretan denokdugu zeregina, baita oposizioko alderdiok ere.
Zer pauso eman beharko lirateke herritarren etaoposizioko alderdien partaidetza bultzatzeko?
Nire ustez, Udal ordezkaritza duten erakundeetan, gobernu taldekokideez gain, oposizioko alderdiek ere ordezkaritza izan beharkolukete. Denok gara herritarron ordezkariak. Horretaz gain,herritarren partaidetza bultzatu beharko litzateke, baitaaurrekontuak zehazteko orduan ere. Gure ustez, udal mailako proiektuaezin da aurrera atera herritarren iritzia aintzat hartu gabe.Aurrekontua onartu zenean, gobernu taldearen planteamendua ordurarteegin zenarekin jarraitzea izateak txunditu egin ninduen. Legealdihasieran erronka eta helburu berriak ezartzea iruditzen zaitlogikoena.
Herritarren partaidetzarako aukera eskasa iruditzenzaizu, beraz, arazorik larriena.
Horren eraginez beste gabezia asko sortzen dira. Bere garaian Udalakherritarren artean egingo zen inkesta bultzatzea proposatu genuen,Udalaren lanaz duten iritzia, euren eskaerak… jasotzeko etaetorkizunerako prestatzeko asmoz. Nire ustez, Udala ez da gestioadministratiboaz soilik arduratu behar. Udalak arima politikoa erebadu. Herritarrak ere exijenteagoak izan behar dira politikoekin etazinegotziekin lan egin behar dute. Herritarren partaidetza izangoduten foro gehiago egotea gustatuko litzaidake.
Sarritan etortzen al zara Urretxura?
Andoainen bizi naiz, baina behar den guztietan etortzen naizUrretxura. Hiri izaera duen herria dela iruditzen zait. Herriarenfisonomia atsegin dut, baina bere etorkizunak kezkatzen nau. Egoeraekonomikoa ez da oso ona eta Udalak garapen ekonomikoan parte hartubehar duela uste dut. Enpleguaren eta etxebizitzaren arazoak Udalarenlehentasuna izan behar dute.
Urtebete daramazu jada Urretxun, zer nolakobalorazioa egiten duzu?
Ondo hartu ninduten eta oso gustura nago. Gure taldea urretxuarreneskakizunei eta arazoei irekia dago, baina herritarren eta Udalarenarteko harreman gabezia somatzen dugu. Bestalde, Udalaren barne,langileen egoeran eragina duten arazoak daude. Arazo horiek ez dirakonpontzen eta hori kaltegarria da, udalaren egiturak berak ondofuntzionatzea oinarrizkoa baita. Udal langileak Udal egitasmoarekinbat etortzea funtsezkoa da. Hori guztia konpontzea espero dut.
Zein izaten ari da edo zein gustatuko litzaizuekeizatea zuen ekarpena?
Giza Eskubideen Batzordea sortzeko ahalegina egin genuen eta batzuoneta besteon arteko hesiak gainditzeko oso garrantzitsua izaten arida. Zentzu horretan, ahalik eta alor gehienetan Urretxuk etaZumarragak egitasmo eta erantzun bateratua izan dezaten lan egitenari gara. Izan ere, trafiko, gazteria, drogomenpekotasun… mailanditugun arazoak amankomunak dira. Indarrak batu behar dira etadagoeneko zenbait pauso eman dira.
Zein batzordetan parte hartzen duzu?
Alderdikideok gobernu batzordearen jarraipena egiten dugu etabatzorde guztietan parte hartzen dugu. Nik Giza Eskubideen batzordeanparte hartzen dut batez ere eta Hirigintza batzordeko bileretara ereahalik eta gehien joaten naiz. Oposizioan gaude, baina gure botoasekula ez da herritarrentzat onuragarria den zer edo zeren kontrakoaizango. Oposizio lana ez dugu hauteskundeei begira egingo eta ez garazoritxarrez baliatzen saiatuko. Lehengoan, esaterako, EuskoJaurlaritzaren Bizigune programarekin bat egitearen aldeko mozioaaurkeztu genuen. Programa horren helburua etxebizitza hutsakherritarren esku jartzea da eta etxebizitzaren gaiak lehentasunaduela uste dugu.
Batez ere Giza Eskubideen batzordean parte hartzenduzula esan duzu. Zer aurrerapauso eman dira?
Giza Eskubideen batzordea oso garrantzitsua dela uste dugu. Euskalpresoen senitartekoek Udalarekin harremana izan nahi zuten eta gizaeskubideen bortxaketaren inguruan zer edo zer esateko duen edonoribatzordean parte hartzeko gonbitea luzatu diogu. Batzorde horretan,euskal presoen senitartekoen arazoez gain, emakumeen aurkakoindarkeria ere landu dugu. Monografikoetan oinarriturik eztabaidapublikoak antolatu ditugu: lehena euskal presoen egoerari buruzkoaizan zen eta mehatxatuta dauden pertsonek bizi duten egoerariburuzkoa eta emakumeen aurkako indarkeriari buruzkoak era antolatubehar ditugu. Batzorde honetako lana elkarri bizkarra ematenjarraitzeari uzteko oso garrantzitsua da. Gauzak udalerri mailanmugitzen ez badira, zaila izango da goiko mailetan mugitzea.
Batzorde horretan ere Herribide eta Pagotxetaplataformako ordezkariek ere parte hartzen dute, zer iruditzen zaizu?
Herritarren zati bat ordezkatzen dute eta euren partaidetza bizitzapolitikoaren normalizaziorako onuragarria da. Juridikoki onarpenik ezduten arren, balio politiko handia du. Euren iritzia aintzat hartubehar da eta espresatzeko eskubidea dute. Errealitatearen eta posibleden artean esparrua dago eta posible dena egin beharra dago. Eaaipatutako salbuespenezko bi egoera horiek lehenbailehen gainditzenditugun! Batera gainditu behar direla uste dut eta hori egiteko moduatopatu beharra dugu.
Zure pentsakera den hori izanik, nahi bezain erososentitzen al zara zure alderdian?
Nire alderdia plurala da eta alderdi barruan iritziak azaltzekoaskatasuna dugu. Nire iritziak publikoan zein pribatuan azaltzenditut eta eztabaidagarriak dira. Denbora luzean hausnartzeko etaespresatzeko askatasuna izan dugu, baina Partido Popularrarengobernuak askatasun horren aurka egin du. Denok oso argi dugu kargupubliko asko mehatxatua egotea Euskadiren etorkizunerako txarra dela.Aldi berean, gehienok ezker abertzalearen zati batek bere alderdiailegalizatua izatea txarra dela uste dugu. Nahiz eta asko ez direnhori publikoki esatera ausartzen.
…
Nire ustez guztiok nahi dugu salbuespen egoera haugainditu, baina nola da kontua. Beste toki batzuetan antzerakogatazkekin egin dutena egin beharra dugu. Euskal politika ez daaldatuko guztion artean aldatzen ez badugu. Indarkeria estrategiarengaraia amaitu da, baita denari ezetz esatearena ere. Konstituzioareneremuan egitasmo guztiak defendagarriak izatearen eta aurrera ateraahal izatearen aldekoa naiz. Hori lortzen den egunean, ez dut ustebakearen truke ezer ordaindu delako izango denik; 1978an hasi zenprozesuaren ondorio logiko eta demokratikoa baizik. Konstituziokotestua ez dago guztiz osatua, Euskaditik egin daitezkeen eskakizunakjaso behar dituela uste dut. Beti ere legearen barne, demokratikoki,egitasmo politiko guztiak zilegizkoak dira euskaldunen gehiengoa adosbadago.
Zure alderdiak horren guztiaren alde egingo duelauste al duzu?
Alderdi sozialistak, Partido Popularraren eredua ez den estatu ereduhorren alde egitea espero dut. PPk ez du sekula estatuaren nazioaniztasuna onartu eta 78ko konstituzioan jasotzen den estatu ereduaere ez du sekula gustukoa izan.