Avenidako zaharberritze lanen helburunagusiak Avenidan oinezkoei lehentasuna ematea eta oztopoarkitektonikoak kentzea izan dira. Horretarako, errepidea etaespaloia altuera berean jarri dira eta Barrenkalera ematen duenhormaren zati handi bat kendu da aldapa egiteko. Bestalde, jolasparke, argiteria eta aulki berriak jarri dira.
Urretxuko Udalak arratsaldeetan etaasteburuetan Avenida autoei ixtea erabaki du. Hala, lanegun goizetansoilik aparkatu ahal izango da bertan. Avenidan garajea dutenbizilagunek, berriz, noiznahi atera eta sartu ahal izango dituzteeuren autoak. Izan ere, urrutiko aginteaz sarrera galaraziko dutenpibotak jaitsi ahal izango dituzte.
Avenidako obrak 506.330,17 eurokoaurrekontua izan du. Diru horren erdia Eusko Jaurlaritzak jarri duIzartu plangintzaren bitartez eta beste erdia Urretxuko Udalak.
Aurtengo udan, Avenidako zaharberritzeabukatzeaz gain, Iparragirre kaleko zoladura aldatu da. UrretxukoUdalak galtzadarrien ordez hauen itxura duen hormigoi inprimatuajartzea erabaki du. Izan ere, Iparragirre kaletik ibilgailu ugaripasatzen dira eta galtzadarriak sarri askotan altxatu dira azkenurteotan.
Iparragirre kaleko zoladura Mendiolaenpresak aldatu du eta aurrekontua 9.000 eurokoa izan da.Mendiolakoen esanetan, hormigoizko zoladurak 10 urtetan ez du inongozaintzarik beharko. Denbora hori pasata, zoladuraren goialdea soilikberritu beharko da.