Ingeniari ona denik ez dugu zalantzan jarriko, baina Ibon ez da horregatik ezaguna herrian; kultur arloan egiten duen lan itzelagatik baizik. Txistulari, txalapartaria, Lekaioko kidea… OTAMOTZekook bere laguntza behar izan dugun guztietan ere laguntzeko prest agertu da. Ibon oso gaztetan hasi zen txistua jotzen. “Osaba Jostenka igandero ikusten nuen txistua jotzen eta nik ere hastea erabaki nuen. Osabak, Unai, Oihane eta Ainara lehengusuek eta nik leinua osatzen dugu jada”. Txalaparta jotzen, berriz, 18 urterekin hasi zen. “UZTAkoek ikastaroa antolatu zuten eta koadrilako Joseba Etxeberriak eta biok izena eman genuen. Txalaparta kontua gora doala eta txistu kontua, berriz, mantentzen ari dela esango nuke”.
Noizean behin atseden hartzea komeni dela eta, Ibon Argentinan izan da uda honetan Gorka Ojanguren eta Joseba Plazaola lagunekin. “Argentinarrak europearragoak zirela uste genuen, baina Buenos Airesetik kanpo jendeak indigena itxura handia du. Nik uste baino herri amerikarragoa da”.
-Zer izan nahi zenuen umetan?
Futbolaria.
-Aisialdian zer egitea atsegin duzu?
Mendira joatea eta lagunekin egotea.
-Bizitzeko toki bat?
URRETXU.
-Zenbat diruren truke joango zinateke Zumarragara bizitzera?
Oso garesti.
-Argentinako matea ala Getariako txakolina?
Txakolina. Matea behin bakarrik edan dugu eta niri gustatu zait gehien. Edaten hasiz gero “biziatu” egingo nintzatekeela uste dut.
-Zer dela eta ez diozue jendeari igande goizetan lo egiten utzi nahi?
Lo egiteko gaua delako.
-Gustuko txistularia?
Bere garaian, Aitor Bastarrika.
-Txalaparta ala jaietako zalaparta?
Biak.
-Nori emango zenioke gustura egurra?
Askok merezi dute eta ez gara gu basoak botatzen hasiko…
-Zer kenduko zenuke Urretxuko jaietako egitarautik?
Zapatu gaueko orkestra.
-Eta zer jarriko zenuke?
Astearte goiza jai.
-Ilehoriak ala beltzaranak?
Denak.
-Egindako azken oparia?
Matea.
-Eta jasotakoa?
Nire urtebetetze egunean jaso nuen telefono mugikorra.
-Data bat?
Otsailaren 6a, nire urtebetetze eguna.
-Neska eta mutil izen bana?
Irantzu eta Jagoba.
-Zein egunkari irakurtzen duzu?
Parean tokatzen dena. Irakurri, ahal diren egunkari guztiak irakurri behar direla uste dut.
-Gustuko telebista saioa?
“Vaya semanita”.
-Bereziki gorroto duzuna?
“Cine de barrio”.
-Liburu bat?
Euskaraz Txillardegiren “Euskal Herria helburu”. Erdaraz, berriz, “La otra orilla de la droga” eta “Calle de la judería”.
-Filme bat?
“Bailame el agua”.
-Soinu bat?
Tuntturroena.
-Usain bat?
Belar moztu berriarena.
-Janari bat?
Horretan ez naiz oso zorrotza…
-Ura ala…
Garagardoa.