Gure etxe ondoko parkean egoten dira elkarrekin eserita, pasadizoandoazen neska gazteei begira, marmar batean. Baina ni bizikletanigotzen naizenean, neska gazteak bakean utzi eta nire lepotik barrezhasten dira. "Aupa Indurain" esaten dit prusianoak.Prusianoak ez du aspaldi ikusi tourra, antza denez. Leitzarra begiragelditzen zait ezer esan gabe, eta Baxiliok koroa egiten dioPrusianoari. Nik ukabila astintzen diet edo mingaina atera, bainaeurak, hala ere, barre egiten didate gogotik.
Lehengo batean, ordea, etxetik behera nindoan, eta han ikusi nuenBaxilio bera ere errepidean behera. "Mendekurako une aproposa"pentsatu nuen neure kolkorako, eta berarengana hurbiltzen arinintzenean, orro bat bota nion: "ALDE HORTIO, DEDIOSS".Salto galanta eman zuen, bai, espaloira. Nik bizikleta gelditu eginnuen gustura barre egiteko eta, bide batez, berarekin solasalditxoaegiteko. Maldizio andana bota zidanean baretu zen gizona, eta galdetunion nondik nora ibilia zen.
-Aspaldian ez zaitut ikusi, Baxilio, nondik norazabiltza ba?
-Benidormen egon neok-esan zidan bere Dorraoko euskara berezi horrekin.
-Benidormen?-galdetu nion harriturik. Ezin nuen Baxiliobezalako "artista" bat Benidormen irudikatu, baino gutxiagoirudikatu nezakeen gero kontatu zidana.
Prusianoa hasi omen zitzaion esaten zer giro zegoen Mediterraneoaldean, zer nolako eguzkia, eta emakumeak, eta hau eta bestea.Baxilio hurrengo egunean joan omen zen geltokira, eta leihatilakoarigaldetu omen zion "Oye, ¿para ir a Benidor quekonbinazion hay?", bere Dorraoko erdara xelebre horrekin.Horrela iritsi omen zen Mediterraneoko inguru haietara, konbinazioajoan eta konbinazioa etorri.
Behin han zegoela, hotel batez galdezka hasi zen, baina dena betetaomen zegoen. Ez bazuen gaua pasatzeko oherik topatzen, hurrengoegunean itzuliko zela pentsatu zuen, hondartzan lo egin eta gero.
-Joe, Baxilio! zuk bai kasta! hondartzan lo egiten 18urtekoak bezala!.
Baina azkenerako suertea eduki omen zuen, eta etxe batean eman omenzioten logela.
-Eta gelditu egin zinen?
-Bai ba, ongi egonen duk han eguzki ederrahartzen-erantzun zidan Dorraoeraz.
-Eta zenbat denbora egon zara ba?
-Hilabete eta erdi.
Hasieran aho zabalik gelditu nintzen, eta gerora, barrezlehertu beharrean.
-Zu bai artista Baxilio.
Horrelaxe joan zen gure solasalditxoa. Gero arratsaldean, berrizikusi nituen hirurak eserita betiko bankuan. Baina ez zeuden neskeibegira, eta ni beraien aurretik pasatu nintzenean, ez zidaten baterekasurik egin. Leitzarra eta Prusianoa Baxilioren gainera makurtutazeuden, haren esplikazioak entzuten. Berak, berriz, eskuak askomugitzen zituen, eta irribarre zabal bat zuen ezpainetan.
J. M. Bereziartua, “Bere”