Buzkantza Lehiaketa datorren igandean izango da (100. alea)
10:30etik 11:00ak arte lehiaketako, erakusketako eta salmentako partaideen aurkezpena izango da. 12:00etan epaimahaiak buzkantzak probatzeari ekingo dio eta 12:30ean “Kinttela”-k hezitako zaldi-behorren erakustaldia eskainiko du. Ordubete beranduago, 13:30ean, sari banaketari ekingo zaio. Aipatutako hauez guztiez gain, eskulanen erakusketa, umeentzako tailerrak eta buzkantza salmenta izango dira goiz osoan zehar.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide