Lehen ekitaldia datorren larunbateko “Emakumeen eta gizonen berdintasunaren aldeko eskualdeko II. forua” izango da. Azaroaren 25ean, “Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako eguna” dela eta, Eraldatzeneko emakumeak kalera irtengo dira. Biharamunean, azaroaren 26an, genero indarkeriaren aurkako konzentrazioa izango da, 19:00etan, Areizaga-Kalebarren enparantzan. Egun berean “Antigua vida mía” filma ikusgai izango da, 22:00etan, Urretxuko kultur etxean.
Abenduan, oraindik zehaztu gabeko egun eta tokian, “Nueva ley deparejas de hecho” hitzaldia izango da. Bukatzeko, aipatu UrolaTelebistan “Mundo mujer” izenburua duen zikloa ikusgai izango dela hilabete hauetan.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide