Dagoeneko ibilbide aparta osatu duzu. Azaldu iezaguzu nondik nora ibili zaren lanean.
ETBn praktikak egin ondoren, OTAMOTZen hasi nintzen lanean. Gero, Euskadi Irratiarentzat Realaren jarraipena egiten hasi nintzeneta beranduago Berriarentzat ere bai. Udan ETBn lan egin dut. Beti kiroletan ibili izan naiz, OTAMOTZen izan ezik, eta hasiera-hasieratik Realarekin. Oraingoa Realarekin emango dudan zazpigarren denboraldia da. ETBn, berriz, denetik egin dut.Dagoeneko Realeko jokalariak primeran ezagutuko dituzu…
Batzuk bai. Orain arte euskaldunekin lan egin dut beti, nahiz eta Berriarako erdaldun batzuei ere elkarrizketak egin dizkiedan. Euskaldunekin, bertakoak izanik, gertutasun handiagoa lortzen da. Harremana sortzen da eta batzuk ezagunak baino gehixeago dira jada .Dena den, eurek ere askotan badakite gaizki jokatu dutela eta arrazoitutako kritika egitea ulertzen dute.Realak bere katerako zu deitu izanak harritu egin al zintuen?
Harritu egin ninduen eta buruari buelta asko eman nizkion: nora noan, zenbat denbora kenduko didan, zer nolako proiektua den, zer egoera dagoen taldearen inguruan… galdetu nion neure buruari. Zer edo zer probatzeko aukera orain dudala eta, gerora zer izango dudan ez dakidanez, aurrera egitea erabaki nuen. Dena den, irratia ez nuela utziko argi nuen, mundu hau oso desegonkorra baita.
Esan al dizute zergatik hautatu zaituztenzu?
Ez, baina euskaraz lan egiten ohitua nagoelako izango dela uste dut. Realak argi du telebista euskarazkoa eta erdarazkoa izatea nahi duelaeta, egia esan, Realaren jarraipena bi hizkuntzetan egin dezaketen asko ez daude. Bestalde, ETBn ere ibilia naiz eta horrek ere bere eragina izan dezake.Realaren kate ofizialean aritzeak zure askatasuna muga dezakeen beldur ba al zara?
Kazetaritzan aldaketa asko ikusten dira: batek egun batean A esan eta hurrengoan B. Bizitzan boladako funtzionatzen dugu eta kirolean are gehiago. Garrantzitsuena igandea heldu eta irabaztea da. Irabaziz gero dena ondo doala dirudi eta alderantziz, baina beharbada ez dahala. Hori dela eta, ez dut uste sekula oso kritikoa izan naizenik. Kritika arrazoituaren aldekoa naiz. Egitasmo honetan kritikarako zenbaterainoko aukera izango dudan pentsatu izan dut, baina Realak oraindik ez dit ezer esan. Aurreko batean presidentea izan genuen eta inork ez zidan esan zer galdetu eta zer ez.
Mikrofono aurrean aritu edo kameraaurrean aritu, oso desberdina izango da…
Gerora konturatu naiz kamera aurrean lan egitea zer den. Sekulakamera aurrean aritu gabea nintzen eta lehen saioan oso deseroso sentitu nintzen. Oraindik ez dakit denbora ondo neurtzen, irratiko erregistroa dut eta azkar samar hitz egiten dut, euskaraz erdaraz baino askoz ere erraztasun handiagoa dut… Dena den, geroz eta erosoago sentitzen naiz. Nire helburua eroso sentitzea eta ikastea da. Eroso sentitzea lortzen ez badut, etxera joango gara.Zer eskaintzen duzue Reala Telebistan?
Realak Localiarekin akordioa sinatu du eta horren arabera eguneroordu erdi bat du, 21:40ean, astelehen eta ostiralean izan ezik. Astelehenean ordu eta hiru laurden ditu eta ostiralean ordubete. Gehienbat lehen mailako futbol taldeari buruzko informazioa eskainiko dugu, baina baita Realaren gainontzeko taldeen, zaletuen, gizarteekitaldien… inguruko informazioa ere. Astelehenetan igandeko partida aztertuko dugu eta gonbidaturen bat izango dugu. Ostiralean asteburuan jokatuko den partidari buruz arituko gara. Realak jokalariekin egin duen akordioaren arabera, astelehenero jokalari bat gurera etorriko da eta jokalari bakoitzarekin urtean lau aldiz nahi dugun tokian hitz egiteko aukera izango dugu. Hala, jokalariak futboletik kanpo nolakoak diren ezagutzeko aukera izango dugu. Akordio batera heldu direnez, beste modu batera etortzen dira gurera. Lehengoan Darkorekin izan ginen eta sekula hala ikusi gabea nintzen.Nola ikusten duzu aurten lehen taldea?
Ez dute hasiera ona izan, baina talde honengan ilusioa dut. Ninagoenetik, inoiz baino bertako gazte gehiago daude eta horrek ere ilusioa eragiten du. Joko aldetik hobetu beharra dute, landu beharreko taldea da. Jokalari gazteez hitz egiten ari gara, baina besteek tira egitea komeni da eta ez dakit hasiera honetan gazteak ezari ote diren beste batzuk baino dezente hobe.Normala iruditzen al zaizu taldearen inguruko giroustel hori?
Normala ez, baina badagoela bai. Hauteskundeak 2006an izango dira eta jendea jada mugitzen ari da. Denak balio du eta akziodunen batzarra dezenteko zirkoa izan zen. Dena den, Administrazio Kontseiluak %66ko babesa lortu zuen, Athletic-eko zuzendaritza berriak hauteskundeetan lortu zuena baino handiagoa. Astiazaranek dimititu behar duen edo ez, horretan ez naiz sartuko; baina Astiazaranen dimisioa eskatzen dutenek ez dute proposamenik egiten.Eta zaletu batzuen jarrera? Txistu egin nahi duten bakoitzean, etxeko jokalariei egitea…
Min gehien horrek ematen dit. Lotsagarria iruditzen zait iazko denboraldian, De Pedroren inguruan sortu zen eztabaida eta gero, Igor Gabilondok jasan behar izan zuen guztia. Anoetatik urrun askoz ere erosoago sentitzen zen Anoetan baino eta hori oso tristea iruditzen zait. De Pedro Ingalaterrara joan da eta ez da batere jokatzen ari. Zer irakurri eta zer entzun hura sinesten dugu eta burua hotz izan beharko genuke geure ondorioak ateratzeko. Baina futbola oso beroa da. Egia da taldearen denboraldi hasierako martxa ez dela ona izan, baina hasi aurretik jada giro ezkorra zegoen eta horrek jokalariengan izango zuen eragina. Ez zait normala iruditzen lehen partidan jada txistuak entzutea. Askotan Realeko zaletuak desberdinak garela esaten dugu, baina gezurra da. Batzuk beste edozein zelaitako zaleen pare jarrita daude. Dena den, taldeak zerbait erakustearekin batera zaleekbat egingo dute.Bukatzeko, zu ere OTAMOTZen ibili zinen. Nola gogoratzen duzu garai hura?
Lan dezente genuen, baina ilusioz egiten genuen. Ikasgai ona izan zen, hemen hasi bai nintzen eguneroko martxan lanean. Herritik sortuzen aldizkaria da eta, nik bezala, besteek ere ilusio handiz lan egiten zuten. Zorionak OTAMOTZen lanean aritu ziren eta ari zareten guztioi.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.