Jose Antonio Otxoa (100. alea)
Jose Antoniori aitarengandik datorkio perretxiko zaletasuna, baina Otzaurten jaio izanak ere izango zuen eraginik. Duela 15 urte,berak eta Aldiri Kultur Elkarteko gainontzeko zaleek Perretxiko Asteburua antolatzeari ekin zioten. Ordutik, herritarrei mikologia mundua erakusteko lan handia egin dute. Izan ere, “perretxiko bilajoateko idea pittin bat izan behar da. Joaten denak garbi izan behardu zer hartu nahi duen. Denetik hartu eta gero onak edo txarrak diren galdetzea ez dago ondo eta, gainera, arriskutsua da”.
Otxoa, perretxikozaleaz gain, mendizalea eta ehiztaria bada. Hala, Otzaurten gertatzen ari dena ikusita kezkatuta ageri da. “Lehenpistarik ez zegoen, baina orain kristoren astakeriak egiten ari dira.Bi urteko epean inguru hura parke naturala izendatu behar dutenez,etengabe pistak egiten ari dira. Lehen trena hartu eta gero oinez joaten ginen perretxiko bila. Orain, berriz, kotxez joaten dira askoeta asko perretxikoak dauden toki bertaraino”.
-Zer izan nahi zenuen umetan?
Txirrindularia. Bost urtetan afizionatu mailan ibili nintzen Nicolas Mendijur, Manolo Carro eta Santi Zabaletarekin. Aldapa gora ondo moldatzen nintzen.
-Aisialdian zer egitea atsegin duzu?
Mendian ibiltzea, ehizan egitea, perretxikoak biltzea…
-Bizitzeko toki bat?
Urretxu.
-Jateko gustuko perretxikoa?
Batzuek udaberriko ziza nahiago duten arren, nik onddoa atsegin dut.
-Perretxikotara joateko gustuko tokia?
Otzaurte, hango bazter guztiak ondo ezagutzen baititut.
-Bakarrik ala lagunekin joatea nahiago?
Bai bakarrik eta bai lagunekin. Lagun askori erakutsi dizkiet perretxiko tokiak.
-Txirrindulari gustukoena garai batekoen artean?
Migel Mari Lasa.
-Eta oraingoen artean?
Iban Mayo asko gustatzen zait.
-Herriko txirrindularien artean gustukoena?
Amelio Mendijur oso ona izan zen.
-Gustuko mendia?
Oporretan Piriniotara joaten naiz urtero. Hemen, berriz, Aizkorri eta Aratzera askotan. Behin Benidorm-era joan ginen oporretara eta ez nintzela gehiago joango agindu nuen. Hango beroa ezdago niretzat egina.
-Ilehoriak ala beltzaranak?
Beltzaranak.
-Egindako azken oparia?
Perretxikoak askotan ematen ditut.
-Eta jasotakoa?
Emazteak oparitu zidan erlojua, gero ehizan galdu nuena.
-Data bat?
Bizikletan nindoala Pagoetan kotxe batek atea irekieta istripu larria izan nuenekoa. Bi orno (bertebra) hautsi nitueneta bizikleta utzi behar izan nuen.
-Neska eta mutil izen bana?
Ez dut bereziki gustuko dudan izenik.
-Zein egunkari irakurtzen duzu?
Gara.
-Gustuko telebista saioa?
Telebista gutxi ikusten dut, kirol saioak bakarrik.
-Bereziki gorroto duzuna?
“Gran Hermano” saioak sekulako nazka ematen dit.
-Liburu bat?
Aranzadik perretxiko munduari buruz ateratako bat.
-Filme bat?
Ez naiz filme zalea.
-Soinu bat?
Akordeoiarena, txirularena….
-Usain bat?
Ondo erretako arkumearena.
-Janari bat?
Txuleta.
-Ura ala…
Ardoa, txuletarekin ardoa.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide