Lana amaituta, pozik (100. alea)
Ia lau urte eman dituzu lan hau egiten, zer ibilbide osatu duzu?
Lehenengo, elkarrizketetan parte hartuko zuen jendearen perfila osatugenuen. Gero, beraiengana joan eta elkarrizketak egin genizkien. 32pertsonekin egindako elkarrizketak grabatu ditut. Batzuei galdetegizehatzak egin dizkiet, deklinabidea eta aditzak ateratzeko. Ondoren,testuak transkribatu nituen fonetika, morfologia, aditza eta sintaxiaaztertzeko.
Zein izango da liburuaren edukia?
Sarreran dialektologian egin diren lanik esanguratsuenak zeintzukdiren aipatzen dut. Hori aprobetxatuz, herri hauetako euskarari buruzesan dena eta Kandido Izagirre urretxuarrak egindako lana azaltzen dut. Kandido Izagirre Arantzazun fraile izan zen eta hiztegigintzanlan handia egin zuen. Izagirreren lana aipatu ostean, orain egin denlan honen garrantziaren zergatia aipatzen dut. Ondoren azterketa lanabera dator: fonetika-fonologia, izenaren morfologia, aditzarenmorfologia, sintaxia, lexikoa eta testuak. Lexikoaren atalean,hiztegia bera baino, aurkezpen formatua azpimarratu nahi nuke. Ez dut hitzek zer esan nahi duen azaltzen, zein testuinguruetan erabili denbaizik. “Artzaiak aharia bota zion ardiari” irakurrita berehala konturatzen zara “bota” hitzak testuinguru horretan duen esanahiaz, ez dago esplikatu beharrik.
Eta CDaren edukia?
CDak, liburuan datorren guztiaz gain, argazki bilduma, bideoak eta entzungaiak izango ditu. Jonmikel Intsaustik eta Ane Miren Ormazabalek lan handia egin dute: batak CDa osatzen eta besteakliburua maketatzen. Argazkiak utzi dizkidaten guztiei ere eskerrakeman beharrean naiz. Izan ere, CDan eta liburuan Pako Vierbücherrengarai bateko argazkiak, Jose Luis Garmendiak, Jose Luis Ugartek etaKarlos Mediavillak ateratakoak… izango dira. Jende dezntek partehartu du eta lan txukuna aterako dela uste dut.
Zer nolako argazkiak ikusteko aukera izango dugu?
Alde batetik, garai bateko argazkiak izango dira: herriko kaleak,herritarrak, baserriak… Bestetik, elkarrizketatuen egungo argazkiakere izango dira. Euskarri idatziari ahozkoa eta irudizkoa gehitu nahiizan diogu eta hor dialektologian oraindik asko landu ez deninformazioa dago.
Bideo grabaketak egitea ez zitzaizun erraza izango…
Grabagailuak intimidatzen badu, bideoak zer esanik ez… Dena den, batzuk prest agertu dira. Idia janzten, beraien auzoko baserriakaurkezten, garai bateko tresneriaz hitz egiten… azalduko dira. Grabadorarekin lan egiten ohituta nengoen, baina bideoarekin hitzezkoa ez den informazio asko eman daiteke.
Halako lanak jendearengan helaraztea zaila izaten da,zer esango zenioke jendeari zure lana irakurri dezan?
Irakurle neutro batentzat lan hau irakurtzea zaila izandaitekeela ulertzen dut, atal batzuk abstraktu samarrak baitira. Baina hiztegiaren atala, testuen atala… edonork irakurtzeko modukoak iruditzen zaizkit. Jendea irakurtzera eta hizkera horren inguruan hausnarketa egitera animatuko nuke, batik bat: ea hizkera hori ezaguna zaien. Izan ere, askotan badirudi hemen ez dela bertako euskararik hitz egin. Nik neuk ere hemengo euskara zein izan zitekeen susmoa nuen, baina beste bat da. Ikastolatik pasa garenok ez dugujaso bertako hizkera.
Zu izan zara Urretxu eta Zumarragako hizkera sakonki aztertzen lehena, nolakoak izan dira orain arteko azterketak?
Ez da lan asko egin bi herri hauen inguruan. Lan askotan Urola aldeaaipatu eta handik Legazpi eta Goierrira salto egiten dela ikusi dut. Bi herri hauek sakondu gabe gelditu dira. Lan bat aipatzekotanIrizarrena aipatuko nuke. Horrek Urretxu, Zumarraga eta Agiña auzoa aztertu zituen eta, garai batean Bonapartek egindako mapatik, Azpeitiko taldetik atera eta Zegamako taldean sartu zituen aditzean oinarrituz. Dena den, inguru hau esplotatu gabe zegoen.
Zer dela eta uste duzu ez dela aztertu inguru hau?
Kontuan izan behar da inguru hau ez dela euskaldun-euskalduna.”Norteko trena” sartu zen garaitik, XIX. mendeko bigarren hamarkadatik, erdalduntzen hasitako herriak dira: populazioa bikoiztu egin zen, kanpotik etorritako 17 familia etxe bakarrean bizi ziren…urte ikaragarriak izan ziren. Horrek euskarari ez zion batere mesederik egin. Ikastolak eta gau eskolak sortu arte, euskara galbidean zen. Hori izan daiteke orain arte hemengo hizkera sakonki aztertu ez izanaren arrazoietako bat.
Zer nolakoa da hemengo euskara?
Belaunaldi berriak goierritartzen ari ote garen susmoa dut, baina bertako hizkera ez zen hain goierritarra. Aditzak Goierriko joera du, baina fonetika ez dator guztiz bat ez Goierrirekin ezta Urolaaldearekin ere. Nahasketa polit bat dago. Erdialdeko Gipuzkera da, baina Gipuzkeran ere herritik herrira sekulako aldea dago. Hemengo hizkerak ere baditu berezi egiten duten bere txikikeriak. Ezagutzenez dituenak, liburuan du txikikeria horiek ezagutzeko aukera.
Urte hasieran hemengo hizkera bi edo hiru belaunalditan desagertuko dela esan zenigun. Ez al du salbaziorik?
Jendea etxean transmisio lana egitera animatuko nuke, euskara seme-alabei transmititzera. Herri hauetan transmisioan etenak izan dira eta hori saihestu egin behar da. Bakoitzak ikusiko du nola hitzegin behar dion bere seme-alabei: hizkera honetan, beste hizkerabatean… baina transmisioa behar-beharrezkoa da. Transmisio horretan liburuko testuetan ageri diren istorioak, espresioak… sartzen dira. Lanaren helburua hori da, jendea horren garrantziaz jabetzea lortuko banu…
Egindako lanarekin gustura gelditu al zara?
Oso gustura. Hasieran galdu samar ibili nintzen, Euskaltzaindiari lana bidali eta honek zuzendu zuen arte. Ikaragarri eskertu nien zuzenketa zorrotza egin zuten. Lana egiteko antzerako liburuetan oinarritu nintzen, baina ez nuen bestelako gidaritzarik izan,itsu-itsuan ibili nintzen. Euskaltzaindiaren zuzenketak eta proposamenek indarra eman zidaten. Bestalde, bukaeran taldean lanegin dugu eta hori beste gauza bat da.
Aurrera begira, hasitako bidetik jarraitzeko asmorik al duzu?
Lan hau bukatu dut, baina zorionez edo zoritxarrez beste ideia piloadut buruan. Lan honek hasiera puntua markatzea gustatuko litzaidake. Orain arte egin gabe zegoen lan bat egin da, beste lan batzuetarako baliagarria den informazioa bildu da, baina ez da ezer bukatu: eskailera baten lehen maila jarri da. Nire elkarrizketatuen belaunaldiak, desagertzen denean, sekulako altxorra eramango du berarekin mugitzen ez bagara. Hori dela eta, ahalik eta informaziogehien jaso nahi dut. Dakiten guztia atera nahi diet. Beraiekin hitz egiteko aitzakia bezala atera ditudan gaiak hartu eta sakondu eginnahi dut. Haritik tira eta alor horietan erabiltzen ziren hitzak, sortu ziren ipuinak… lortu nahi ditut. Hori bai, lan erritmoa jaitsi egingo dut, ez naiz epeei begira arituko.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide