Azaroaren 13an, larunbata, afari herrikoia izango da. Ondoren, 23:00etan, "Bidusound"-ek Agiñagan biltzen direnak dantzan jarriko ditu. Goizeko ordu txikietan baratxuri zopa izango da.
Biharamuneko lehen ekitaldia 11:00etako herri meza izango da. Ondoren, Sebastian Lizaso eta Amets Arzallus bertsolarien saioa, Arrospide eta Elorriagaren arteko aizkora lehia, ahari jokoak eta bertsolari eta trikitilariek alaituriko bazkaria izango dira. Bukatzeko, 18:00etan, bertsolariek azken saioa eskainiko dute.
Aurtengo jaietako ekitaldi bereziena Agiñagako mendigunearen maketaren inaugurazioa izango da. Bittor Larraza eta Bittor Hernandezek egindako maketa hau "Aizkolari" eskulturaren ondoan jarriko da. Maketak Samiño eta Izazpi inguruko bideak, gainak eta parajeen toponimoak azalduko ditu. Zumarragako Udalak Antion ere antzerako maketa jartzeko asmoa du.