Multikopistatik internetera (100. alea)
KAIXO Udal Aldizkaria 1979an sortu zen, urte hartan bertan zinegotzi lanetan hasi ziren Jose Luis Garmendia eta Jose Mari Lasaren ekimenez. Garmendia eta Lasa maiatzean hasi ziren udaletxean lanean eta abendurako KAIXO aldizkariaren lehen alea kaleratzea lortu zuten. “Gure asmoa jendeari udaletxean egiten zenaren berri ematea eta herriko kultur jarduera jorratzea zen. Guztiek herrian egiten ziren gauza guztien berri izatea nahi genuen”.
Horretarako, herritarrek eta elkarteek aldizkarian parte hartzea beharrezkoa zen eta guztiek ondo erantzun zuten. “Jende pilo batek parte hartu zuen aldizkariaren sorreran. Jendea ez zegoen halako gauzetara ohituta eta aldizkariak harrera ona izan zuen”.
Baliabide tekniko eta ekonomiko faltak eta aldizkariaren filosofiak berak bultzaturik, KAIXO hasieratik bukaerara auzolanean egiten zen. Testuak udaleko batzorde buruek eta idaztea gustuko zuten herritarrek idazten zituzten. “Aldizkariak batzorde guztietako informazioa eta herritarren kolaborazioak biltzen zituen: pasadizoak, kirol albisteak, jaiotzak eta heriotzak, herriko historia…”.
Garai hartan ordenadorerik ez zegoenez, testuak eskuz idazten zituzten. Gero, bolondres talde batek testu horiek idazmakina zidazten zituen, orri guztiak multikopistatik pasatzen ziren, orriak ordenean jarri eta josi egiten ziren. Bukatzeko, aldizkariak herriko postontzi guztietan sartu behar ziren. “Lan bakoitzerako bolondres talde bat genuen. Lehen garai haietan, argazkiak sartzerikez genuenez, marrazkilari taldea ere bagenuen”.
Jose Mari, Jose Luis eta gainontzeko bultzatzaileenasmoa KAIXO bi hilean behin ateratzea zen, baina hiru edo lauhilean behin kaleratu da gehienetan. Aletik alera, pixkanakapixkanaka, KAIXO aldatzen joan da. Jose LuisGarmendiaren eta Jose Mari Lasaren ustez, eurengaraiko saltorik nagusiena inprimategian inprimatzen hastearekinbatera eman zen. “Aldizkariak itxura txukunagoa hartu zuen etagure lana pittin bat erraztu zen; baina baita gastua igo ere.Argazkiak aurrekontuak horretarako adina ematen zuenean soiliksartzen genituen…”.
Urteen poderioz, lan egiteko modua ere aldatu da. Garai bateanbolondres taldeek aldizkaria hasieratik bukaerara egiten bazuten,egun hamabost bat laguneko lantaldea gaiak aukeratzeaz eta testuak idazteaz arduratzen da eta maketazioa eta inprimaketa profesionalen esku uzten dute.
Jose Mari Lasa eta Jose Luis Garmendiaren ustez, aldizkaria asko aldatu da euren garaitik gaurdaino. “Aldizkaria Kultur Etxetik bideratzen da, estiloa eta filosofia ezberdinak dira… Gure garaian udal mailako informazio gehiag oeskaintzen zen. Garaiak ere oso ezberdinak dira. Dena auzolanean egiten genuen eta egun hala lan egitea askoz ere zailagoa da”.
Kultur teknikariak eta batzorde burua dira egun aldizkariarenarduradun nagusiak. Jabier Otermin kultur batzorde burua kazetaria ere bada eta duela 15 bat urte hasi zen KAIXOrako artikuluak idazten. “KAIXOk kazetaritza munduan lehen pausoak emateko aukera eskaini zigun Iñaki Bastarrika, Amaia Pildain, Kizkitza Ugarteburu eta niri. Klasean maketazioa lantzen genuenez, KAIXOren maketazioa eta diseinua berritzen saiatu ginen. Izan ere, garai hartan ez zitzaion oraindik garrantzia handirik ematen horri”.
Oterminek, Garmendiak eta Lasak bezala,aldizkaria dezente aldatu dela uste du. “Gu sartu ginen garaianbatzorde buruek euren batzordeetan egindakoaren laburpena idaztenzuten oraindik. Gero, udaletik kanpoko lagun dezente hasi ginelakoedo, udal jardueratik kanpoko gaiek garrantzia handiagoa hartu zuten.Bestalde, euskarazko testu gehiago sartzen saiatu ginen. Egun, bihizkuntzen arteko oreka mantentzen saiatzen gara”.
Egunotan KAIXOko lagunak 25. urteurreneko ale berezia etaospakizun ekitaldiak prestatzen ari dira. Ospakizunen ostean, berriz,maketazioa eta diseinua berritzeko asmoa dute. “Kolorea gehiagoerabili nahi dugu, esaterako. Horretaz gain, atalak berritzeko asmoaere badugu”.
Bukatzeko, eskaintzen diogun aukeraz baliatuz, Jabier Oterminek lantaldeko kideen lana eskertu nahi du. “Euren lanetik kanpoko jarduera honi denbora eskaintzea eskertzekoa da. Urtero afaritxo bategiten dugu, giro oso ona dugu eta jendeak horregatik jarraitzen du.KAIXOko ateak lagundu nahi duen edonorentzat zabal-zabalikdaude”.
Urteurren ospakizun egitarau oparoa
KAIXO aldizkariko lankideek azaroaren 16an hasi eta 28anbukatuko den ospakizun egitarau oparoa prestatu dute 25. urteurrenadela eta.
Hasteko, azaroaren 16an aldizkariaren ibilbideari buruzko erakusketairekiko da Juan de Lizarazu aretoan. Inaugurazio ekitaldira urtehauetan guztietan laguntzaile izan diren 166 herritarrak gonbidatuakizan dira eta guztiei esker ona emango zaie. Ondoren, “KAIXO25 urte zuekin” urteurreneko ale berezia aurkeztuko da. Alehorretan KAIXOren ibilbidea azalduko da luze eta zabal.
Erakusketaren helburua ere aldizkariaren ibilbidea azaltzea da.Horretarako, 25 urte hauetan ateratako argazkiak eta idatzitakotestuak ikusgai jarriko dira. Horretaz gain, ordenadore bat erejarriko da interneten dauden aleak ikusi ahal izateko. Erakusketaazaroaren 28a bitartean zabalik izango da.
Hilaren 18an, berriz, KAIXO aldizkariari eta bere sorreragaraiari buruzko hitzaldia izango da Kultur Etxean. Hizlariak KoldoArgandoña agirizaina, Gurutz Jauregi EHUko katedraduna etaJose Mari Garmendia eta Jose Mari Lasaaldizkariaren sortzaileak izango dira. Moderatzaile lana Joxe MariGabiriak egingo du.
Urteurreneko ospakizun ekitaldiekin bukatzeko, haurrentzako ikuskizunberezi bat izango da azaroaren 21ean Labeaga aretoan edo Ederrenapilotalekuan. Bestalde, aipatu azaroaren 16tik 28ra bitartean orainarte kaleratu diren KAIXOren 85 aleak Udal Liburutegiankon-tsultagai izango direla eta ikastetxeetan banatuko zaizkientxartelak Juan de Lizarazu aretoan aurkezten dituzten haurreiurteurreneko bixera oparituko zaiela.
Jon Castrillo: 25 urte KAIXOn lanean
Nolatan hasi ziren KAIXO aldizkarirako lanean?
Garai hartan magisteritza ikasten ari nintzen eta euskara eta umeen aldetik kontzientatuta nengoen. Lehen alea nire eskuetara heldu zenean, umeei zuzendutako zer edo zerekin osatu zitekeela ikusi nuen. Jose Luis Garmendiarekin hitz egin nuen eta hark oso gustura hartu ninduen aldizkarian. Hala, euskarazko denbora pasak egiten hasi nintzen sortu berria zen aldizkarirako.
Geroztik, beste lan askotan ere arituko zinen…
Aldizkarirako lanean dagoen jende kopuruaren arabera, denetik egiteatokatzen da: argazkiak atera, kirol artikuluak egin, elkarrizketak,elkarteei buruzko reportajeak… aldizkaria banatu izan ezik,gainontzeko guztia egin dut.
Nola baloratuko zenuke urte hauetan guztietan egindako lana?
Onena bertatik pasa garenon artean sortu den adiskidetasuna izan da.Guztiok aldizkaria geure hartu dugu eta inplikazio hori izan da KAIXOgaur arte iraun izanaren arrazoia. Batzuek utzi, besteak sartu…beti egon da lan egiteko prest zegoen jendea.
Une gogorrak ere izango ziren…
Miren Kultur Etxean lanean hasi aurretik, Antton Busca aritu zen behin-behineko lana egiten. Garai hartan erredakzio taldea bi pertsonaz osatua izan zen, lehenengo Anttonekin bakarrik eta gero Mirenekin bakarrik lauzpabost ale atera genituen. Zoro moduan ibili ginen. Bestalde, urte hauetan hiru kolaboratzaile gazte joan zaizkigu: Kike Vierbücher, Antxiñe Agirre eta Miren Josu Etxeberria. Kolpe latzak izan ziren.
Nola ikusten duzu egungo aldizkaria? Zer gustatuko litzaizuke hobetzea?
Ez dakit hori gure eskutan dagoen. Alderdi politikoek aldizkarian gehiago parte hartzeko asmoa dutela entzun dut, baina ez dakit zenbateraino izango den hobea edo guretzat baliagarria. Nire ustez, udalbatzek eta elkarte euskaltzaleek ez dute KAIXO behar bezala baloratu orain arte. Jendeak KAIXO Udal aldizkari bezala ikustea normala da, baina barruan gaudenok ez gara “Tzar-aren postariak” sentitzen. Askotan horretan eroriko ginen arren, gure asmoa ez da sekula hori izan. Guk ere horren inguruko kezka azaldu dugu eta euskara bultzatzen, herritarren parte hartzea bultzatzen…saiatu gara. Ez dut uste gure esfortzua behar bezala baloratua izandenik.
Garai batean aldizkariak Udal informazioa eskaintzen zuengehienbat, egun, berriz, herri aldizkarien antza handiagoa du. Zeinjoera nahiago duzu?
Lehengo batean, Kultur Etxeko Irenek, egun zenbait komunikabidedauden ikusirik, hasierako tankera hartara bueltatzea komenizitekeela aipatu zuen eta nik muturra okertu nuen. Nire ustez,Udaletik aldentzea lortu dugu, nahiz eta Udalak bere esparrua duen,baina zenbait ataletan kaleko gaiak jorratzea lortu dugu. Garaibateko panfleto hartara bueltatzeak beldurra ematen dit, osoaldizkari politikoa izango bailitzake. Dena den, askotan Udaletxekoaldizkaria egin beharrean Kultur Etxeko aldizkaria egiten saiatu garaeta ez digute utzi.
Herritarren parte hartzeaz gustura al zaudete?
Hori bultzatzen saiatu izan gara, baina ez dugu arrakasta handirikizan. “Udalari galdezka” atala abian jarri genuen, bainajendeak ez zuen galderarik bidaltzen. Dena den, KAIXO jendearen artean oso onartua dagoela uste dut. Jendeak bere semea edo alaba jaiotzen zerrendan ez dela atera, aldizkaria buzoitik kendu diotela, norbaiti bidaltzeko ale bat nahi duela… esanez deitzen du.
Luzaroan jarraitzeko asmoa al duzu?
KAIXO uzteko saiakerak egin ditut, baina zaharrena naizelako edo, ez didate utzi. Lan egiteko modua barneratua dudanez, kolaboratzaile berriak gidatzeko baliagarria omen naiz… Egia esan, inoiz ez dago inor sobera. Gainera, azken urte hauetan kazetaritza ikasten ari den jendea sartu da eta azterketa garaietan ez dute aldizkarian lan egiterik.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide