OTAMOTZ: 10 urte, 100 ale, 1.000 kontu... (100. alea)
OTAMOTZ aldizkariaren sorrera ZINTZO-MINTZO Euskaltzale Elkartearen sorrerari lotua dago, euskaltzale elkarteaizan baitzen aldizkaria abian jarri zuena. ZINTZO-MINTZO 1992an sortu zen, beste herri batzuetako esperientzian oinarrituz: Arrasateko AED, Bergarako Jardun… Euskaltzale elkartearen sorreran parte hartu zuen Sebas Iturriotzek azaldu digunez, “berreuskalduntze prozesua administrazioaren esku uztearekin ez zen nahikoa, Udalek laguntza behar zuten herrimailan”. Hori dela eta, herritar talde bat euskararen aldekoestrategia bat gauzatzeko asmoz elkartu zen, beti ereadministrazioarekin elkarlanean. “Ordurako Bergarako etaArrasateko taldeak abian ziren eta beraiek izan ziren, hain zuzenere, gure aitapuntakoak aurkezpen ekitaldian. Joxe Mari Etxaniz zenagai honen inguruan gauzak argien zituena zen. Euskara teknikariak etaeuskararen inguruan lanean aritutako jendea biltzen hasi ginen, lehenbatzarra egin genuen, lan zerrenda egin genuen, batzorde batzuk osatugenituen eta bazkidetza kanpainari ekin genion”.
Egin beharrekoen artean, herri aldizkaria ageri zen. “Garaihartan ez zegoen herriko informazioa euskaraz jasotzeko aukerarik.Hori dela eta, lehenengo lanetako bat aldizkaria sortzea izan zen”.ZINTZO-MINTZOkoek ez zuten inguruko herrietako ereduetan oinarritzerik izan, prentsa kontuan ez baitzuten inongo esperientziarik. “Bagenekien zer egin nahi genuen, baina ez nolaegin. Aldameneko herrietako ereduek ez ziguten balio, bidea nahikojorratua baitzuten. Bergaran, esaterako, astekaria zuten jada eta,horretarako, bi pertsona zituzten egun osoz lanean. Inolako esperientziarik izan gabe, ezin izan genien hori planteatu Udalei”.
Hala, ZINTZO-MINTZOkoek beste bide bati ekin zioten. “Geureburua preparatzen hasi ginen. Bi bazkidek, Marian Toledok eta nik,garai hartako IMI-n ikastarotxo bat egin genuen. Etekinik aterakogenion jakin gabe ezin ordenadorerik erosi eta lehen aldizkariakIMI-n bertan maketatu genituen. Hasiera-hasieratik dendariakpublizitatea sartzen hasi ziren eta hori eskertzekoa da, egungoarenaldean zer nolako produktua zen ikusteak parrea sortzen baitu”.
Lehen aleak ikustean barre egiten duen arren, ale haiek egitekozenbat lan egin zuten oroitzeak ez dio barregurerik sortzen Sebasi. “Lehen urtean aldizkariak buru hauste dezente eman zizkigun: astero bilerak egiten genituen, ordenadore bat zer zen ez genekien, testuak WordPerfect-ean pikatzen genituen eta gero beste ordenadorera pasa… entretenigarria zen oso”.
Buruhausteak buruhauste, OTAMOTZen lehen aleak kaleratzealortu zen. Hasteko, bi 0 ale kaleratu ziren: bata 1993ko Santa Isabeletan eta bestea urte bereko santanastasietan. Lau orrialdekoale haiek egunkari tamaina zuten. 1994ko urrian, berriz, ale bereziakaleratu zen Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetako emaitzekin.Ordutik, OTAMOTZ da Urretxu eta Zumarragako emaitzak etabalorazioa biharamunean kaleratzen dituen komunikabide bakarra. Lehenalea, oraindik lau orrikoa baina dagoeneko aldizkariaren egungotamainakoa, 1994. urte bukaeran kaleratu zen.
Ordurako, ZINTZO-MINTZOk Urretxu eta Zumarragako UdalekinOTAMOTZ ateratzeaz arduratuko zen pertsona bat hartzeahitzartu zuen. Pertsonahori, aldizkariko lehen koordinatzailea, Amaia Pildain izan zen.Amaiaren eta lantaldeko gainontzeko kideen lanari esker, aldizkariadezente hazi zen urte gutxitan: pixkanaka orrialde kopuruak gora eginzuen, atal finkoak sartu ziren, egun aldizkari eta egunkarigehienetan ikus dezakegun “zorionak” atala abian jarri zen,azala eta kontrazala koloretan inprimatzeari ekin zitzaion…
Garai hartako lantaldeak taxuz lan egiteko aukera izan zezan,Macintosh ordenadorea, inpresora eta argazki scanner-a erosi zirenbesteak beste, baina ez zuten asko iraun hasiera-hasieratik ZINTZO-MINTZOren egoitza izan den Labeaga 12ko lokalean. Izanere, 1997ko urtarrilaren 24tik 25eko gaua bitartean lapurrek guztia eraman zuten. Herritarrek eskainitako laguntza paregabeari esker ,apirilerako aldizkaria berriz ere martxan jartzea lortu zen: 635 lagunek erosi zituzten aldizkariaren aldeko 1.000 pezetako bonoak eta herritar asko elkartu ziren Amuriza, Iturriaga, Sarasua eta Euzkitze bertsolariek OTAMOTZen alde Beloki pilotalekuan eskaini zuten bertso jaialdian.
Aipatu bezala, lapurretaren ondorengo lehen alea, hogeitahirugarrena, 1997ko apirilean kaleratu zen. Ordurako, Amaia Pildain koordinatzailea ETBko artxibategian lanean hasia zen eta nahiko larri zebilen bi lanak aurrera ateratzeko. Zenbat gaupasa egin ote zituen!Pentsa, OTAMOTZen lapurtu zutenean lasaitu ederra hartu zuelaesan ohi du txantxetan!
Amaiak, lanak itota, urte hartan bertan OTAMOTZeko zuzendarilana Jon Balentziagaren esku utzi zuen. Hitz jario bikainekokazetaria izanik, Euskadi Irratiak laister asko fitxatu zuen Realarenberri emateko; ZINTZO-MINTZOri klausula ordaindu gabe gainera!Jon Balentziagak 1998ko ekainean utzi zuen aldizkaria eta urte berekoiraila geroztik Asier Zaldua da OTAMOTZeko koordinatzailea.
Sebas Iturriotzek urte hauetan guztietan aldizkariak bete duenibilbidearen balorazioa eskaini digu. “Lehen zenbakiaren 500 aleatera genituen. Harpidetzak pixkanaka-pixkanaka baina etengabe goraegin du, jendeak eskatu ahala eta bi herrien beharrekin batera. Egun2.000 ale pasatxo banatzen ditugu. Aldizkariari berari dagokionez,gaur egun produktu duina da. Erraz irakurtzen da, baina elkarrizketaeta erreportaje sakonak eskaintzen ditu. Informazioa egunkarietanjorratu ezin den moduan jorratzen du”.
Etorkizunera begira ere, Sebasek eta OTAMOTZeko gainontzekokideek gauzak oso argi dituzte. “Goierriko HITZArensorrerarekin, OTAMOTZek ez du egunerokotasuna jorratu beharrikizango eta sekula baino hilabetekari izaera handiagoa beharko du.Eguneroko informaziorako erabiltzen ez den espazioa bestelako gaienmesedetan izango da. Beste toki batzuetan ez dugu autore baten lanasakonki ezagutzeko edo hor goiko gartzelari buruzko artikulu bete bataurkitzeko aukerarik. OTAMOTZek badauka bere tokia”.
Herritarrek egina, hasieratik bukaerara
Kioskoetan eros ditzakegun edo egunkari gehienekasteburuetan banatzen dituzten aldizkari potoloak ikusirik, OTAMOTZ erraz asko egiten dugula pentsatuko dute beharbada askok. Baita zeraere! Herri mailako aldizkari bat egitea ez da ahuntzaren gauerdikoeztula.
Hasteko, erredakzio taldekoak hilean behin hurrengo aleko gaiakzeintzuk izango diren erabakitzeko elkartzen gara. Gaiak erabakita,lan banaketa egiten dugu: batek hau idatziko du, besteak bestelakohori…
Aintzane Arizmendiarrietak argazki zaharra bilatzen du hilero (baitaaurkitu ere!), Jon Ormazabal kaleko galdera egiteaz arduratzen da(nahiz eta aspaldi aurkeztu zuen dimisioa), hainbat herritarrekiritzi artikuluak idazten dituzte (eskerrik asko denei) eta AlexAlbisua, Itziar Ormaetxea, Maider Hernando eta Asier Zalduagainontzeko atalak osatzeaz arduratzen dira.
Azken hauek egiten duten lana beste askok egin dute lehenago.Aldizkarikoa ZINTZO-MINTZOren lantalde gazteena izan da betieta herriko kazetaritza ikasleei trebatzeko aukera bikaina eskainidie. OTAMOTZen kazetaritza lanak egin dituztenen zerrenda osoluzea da: Antxiñe Mendizabal, Amaia Pildain, Idoia Luzuriaga,Unai Alzelai, Jon Balentziaga, Jon Ormazabal, Asier Zaldua, GurutzeMendizabal, Igor Susaeta, Alex Albisua, Itziar Ormaetxea, MaiderHernando…
Testuak idatzi ahala, Marian Toledo euskara zuzentzaileari bidaltzenzaizkio (zenbat arau berri ikasi eta hankasartze zahar egiteari utziote ditugu Mariani esker!). Zuzendutako testuak jaso ostean,maketatzeari ekiten diogu. Lan hau igandean bukatzen dugu gehienetaneta astelehen goizean aldizkaria Goi-Design inprimategira bidaltzendugu.
Aldizkaria asteazken eguerdian iristen da normalean. Arratsaldean,Aintzane Arizmendiarrieta eta bere lagunek etiketak jartzen dituzteeta biharamunean banatzaileek aldizkaria zuen etxeetara eramatendute. Azken urteotan Irene eta Kontxi Quintana, EguzkiñeFernandez de Arangiz, Marisa Cid, Maite Gutierrez eta Pilar Torguetizan dira OTAMOTZ banatzeaz arduratu direnak. Emakume haueklan bikaina egin duten arren, HITZAren sorrerarekin bat,egunkariaren banatzaileek hartu dute OTAMOTZ banatzearenardura. Hala, hemendik aurrera aldizkariaren azalean ez da zuenhelbidea agertuko.
Aipatutako kolaboratzaile hauez guztiez gain, ezin ahaztu aldizkariaaurrera ateratzeko ezinbestekoak diren gainontzekoak:ordenadorearekin bakeak egiten laguntzen digun Jonmikel Intsaustiinformatikaria, Joxe Llorente argazkilaria, urte hauetan guztietanOTAMOTZen iragarkiak sartu dituztenak, gaiak proposatzendizkiguten herritarrak eta, noski, irakurleak. Eskerrik asko denoi!
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide