OTAMOTZek 100. alea kaleratu du eta KAIXOk 25. urteurrena ospatuko du (100. alea)
Gaizka Lete
Biak gustura irakurtzen ditut, batez ere OTAMOTZ euskara hutsean baita. Eduki aldetik ere OTAMOTZ gehiago atsegin dut, gai gehiago jorratzen baitira.
Esteban Larrañaga
Lan handia egiten dute. Herri hauetan euskararen presentzia handirik ez da kalean eta euskarazko aldizkariak buzoian jasotzea lan egiten dela ikusteko eta lan horretan jarraitzeko eztenada. Ez dut inoiz pentsatu zer aldatu daitekeen, baina OTAMOTZen behintzat ateak zabalik daude zer edo zer aldatu edo hobetu nahi duenarentzat.
Juanjo Sagastibeltza
Udalerri batean halako bi aldizkari egotea gure kultura bizirik den seinale da. KAIXOn herritarren partehartze zuzena faltan botatzen dut. OTAMOTZ, alde horretatik osatuagoa dela uste dut. Dena den, bien lana garrantzitsua da. OTAMOTZen bilakaera ikusi dut, bilakaera izan baitu, baina KAIXOn ez dut halakorik ikusi. KAIXOn ere alderdi politikoen iritzia ikusi nahi nuke.
Amaia Juanena
Ez nuen urteurrenen berri. OTAMOTZ etxean jasotzen dut, baina KAIXO ez Zumarragakoa bainaiz. Hala ere,biak gustura irakurtzen ditut. Ez dut ezer aldatzeko beharrik ikusten.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide