Egia esan Zumarra ta Urretxun euskeraren kalitateari begira jarribear degu kantitatearen arazoa (ta erabilerarena ze esanik ez)superatua baitaukagu, pentsa garai batean Urretxuko sarreretanseinale bat gendukan zera zioena: Erne! Urretxun ere euskeraz. Orainurte batzuk kendu egin zituzten itxuraz ez baitago orrelakoen bearrikta inportanteagoa da emen Iparragirre jaio zala adieraztea. Zumarraratrenez datorrenak ere argi dauka nora datorren Zumárragaazaltzen baita, ori Londresera jundakoan Londres irakurtzea bezela dajatorrizko Londonen ordez, detaile argia.
Erriotan danok gera euskeraren aldekoak, bestela galdetu erritarreibanan banan ta ea zeinek esaten duen aurka dagoela. Egon, danok gareeuskeraren alde, talde kulturalak, kirol taldeak, lantegiak tabatipat politikariak auteskunde garaian, au da, mundu guztia dagoeuskeraren alde. Egin, ordea, euskeraren alde egiten dutenak gutxiagoote diren errezeloa dauket.
Zenbat diskurso bota dizkiogu kanpotarra dan lagunen bati Europakoizkuntzarik zaarrenaren jabe gerala esplikatuz, nola euskeraren aldekilometroak egiten ditugun bai oinez baita korrikan ere, nola makinabat karroza egin ditugun erriko festetan, nola frankismoan galerazitaegon zan euskeraz itz egitea, nola gure soldataren euneko bat (batzuigeiago ta beste batzui gutxiago) euskeraren alde juten zaigun urtero,nola jendeak boluntarioki dirua ematen duen euskerazko alakoaldizkari edota egunkari sortzeko, nola erritar anonimoek garaizailetan sortu zituzten ikastolak ta euskaltegiak…
Egia esan asko maite degu gure izkuntza ta euskeraren maitaleamorratuak gera asko ta asko. Mesedez orain irakurtzen ari zeranorrek jaso besoa Europako izkuntzarik zaarrenetakoa maite baduzu. Taorain jeitsi besoa izkuntza orri egunero adarrak jartzen ez dizkionirakurle orrek. Ez dakit zein izango dan inkestatxo onen emaitzabaina ez zait iruditzen okertuko naizenik euskaldunak maitale txarrakgerala ondorioztatuko banu. Agian joku onekin ta besoaren nekez batenbat euskeraz itz egiten asiko da denbora batez, baina agian ez.
Badira txakurrei, umeei, tabernariei ta ertzainei euskeraz egitendienik ta dagoeneko kezkatzen asia nago ez bainaiz ez tabernari eztaertzaina ere. Orduan neregana euskeraz itz egiten badatoz zernaukate, umetzat edo txakurtzat? Ez dakit ze pentsatu…
Tristura ematen dit desagertzen ari dan figura batek, au da,euskaldun berriaren figurak. Ezagutzen al dezue aspaldi onetaneuskeraz ikastea erabaki duen norbait?
Badakigu gaur egun gaztediaren geiengoak eskolan ikasten duela bainabadira oraindik tutik ulertzen ez dutenak kalean ta bearrik sentitzenez dutenak. Bada eszepzio txiki bat, erdaldun bat lendakarigaiaukeratzen badute automatikoki di-da batean, ikasten du, orregatikinteresgarria litzake alderdi bakoitzak lau urtez bein autagaiaaldatzea orrek jendea euskeraz ikastera bultzatzen edo beartzen badu.
Konturatuko zinatenez beingoagatik euskera ulergarri baten idazteapentsatu det beste plastikozko batu ori ez baitigute gure elduekerrex ulertzen. Auetxei ere zera esango nieke, euskaldun berri batekeuskeraz itz egiteko egin duen aaleginaren laurdena egin izanbazenute euskeraz irakurri ta idazten ikasteko ez zenuketela arazorikizango ez Otamotz, ez Hitza ta ez Berrian dakarrena aixa ulertzeko.
Oarra: Ba ote da erriren bat bere izkuntzari buruz ainbeste idatzi,filosofatu, aztertu eta itz egiten duenik? Erantzunak Otamotz-erabidali.
Ibon Garmendia