Moratinos eta Kerejetak esandigutenez, Gazte Asanbladakoek aspalditik zuten fanzinea kaleratzekoasmoa. "Aspaldi hasi ginen kontu honekin, baina obra bukatu etaordenadoreak hemen izan arte ezingo genuela ezer egin uste genuen.Alex Albisua, ordea, ordenadore portatila duenez eta maketatzendakienez, animatu egin zen. Ostiraletan bilerak egiten hasi eta lehenalea kaleratzea lortu genuen. Harrera ona izan zuen eta bigarren aleaegiten 13 lagunek parte hartu genuen jada, denak mutilak zoritxarrez.Geroz eta jende gehiago parte hartzen ari da. Hirugarren alean 17-18lagunek parte hartu dugu. Behin idazten duenak errepikatu egitendu".
Fanzine berria hartu eta irakurlearen arreta pizten duen lehena izenabera da: KK in'zona. "Hiru edo lau bilera generamatzanizenarekin bueltaka eta, azkenean, hau aukeratu genuen futbol taldebaten izenean oinarriturik. Gainera, izenondoa jartzeko aukeraeskaintzen du. Lehen alean kaka intzona kultur aldizkarigastronomikoa jarri genuen, bigarrenean in the middle of street,hirugarrenean udaletxeko atarian… Izen orijinala iruditu zitzaiguneta lanak firmatzeko orduan ere erabiltzen dugu: kktua, kkantzer,kklardo…".
Beraiek izenaren inguruan barre batzuk egin dituzten bezala,irakurleek ere ondo pasatzea nahi dute Gazte Asanbladakoek. "Jendeak aldizkaria irakurriz ondo pasatzearekin nahikoa dugu.Dena den, jendeari aldizkarian parte hartzeko gogoa piztea eregustatuko litzaiguke. Aldizkariak ez du zentsurarik izango etaedozein koloretako kolaborazioak onartuko dira. Gaztetxean ibiltzenez den jendeak ere parte hartzen du. Gaztetxetik ateratako fanzineada, baina guztiei irekia dago. Herriko talde batzuei aldizkarianparte hartzeko gonbitea luzatu diegu".
Guztiei irekitako aldizkaria izanik, denetik aurki dezakegu KKin'zona fanzinean. "Denetik dago, bakoitzaren pedradak: poesiak,komikiak, etxebizitzaren arazoari buruzko erreportajeak, kritikasoziala, Gazte Asanbladak bere tartetxoa du bere ekitaldiakiragartzeko, Abiadura Handiko Trenari buruzko bertsoak,denbora-pasak… atera ditugu orain arte. Umorea zein gai serioakjorratuko ditugu. Oraingoz, atal finkoak agenda, denbora-pasak etakaleko galdera dira".
Hainbeste kolaboratzailerekin, koordinazio lana oso garrantzitsua da."Hilean behin bilerak egiten ditugu. Lanak Gaztelekun bertanutzi edo Alexi ematen dizkiogu eta honek, Haritz Ormazabalekinbatera, maketazioa egiten du. Hurrengo bileran, ordenadore portatilaekartzen dute egin dutena erakusteko eta aldaketak egin behar badira,guztion artean erabakitzen dugu. Gure funtzionamendua asanblearioa daguztiz eta guztion artean erabakitzen dugu zer sartu eta nola. Eaetorkizunean 18k parte hartu beharrean 25ek parte hartzen dugun etalanez gainezka gauden. Ezin gara kexatu, aldizkariak geroz etaorrialde gehiago baititu eta oso harrera ona izan baitu".
Oraindik fanzinea eskuartean izan ez duzuenok, jakin Fox, Florida,Ekaitza, Aldiri eta Alaska tabernetan eta Gaztelekun bertan, noski,eros daitekeela. Lehen bi aleak salgai daude oraindik. "Lehenzenbakia aleko euro batean dago salgai, guri aleko euro eta seizentimo kosta zitzaigun arren. Sei zentimoak Gazte Asanbladak jarriditu. Bigarren alea ateratzeko ere botea genuen, baina lapurrak sartueta dirua eraman zuten. Hori dela eta, bigarrena euro eta hogeizentimotan saldu genuen. Asmoa ez da dirua ateratzea,autofinantziatzea baizik. Dirurik aterako bagenu, aldizkariaGaztelekun bertan egiteko erabiliko genuke".
Jon Ander eta Ander nahiko gustura daude orain artekosalmentekin. "Oraindik propaganda lan handia dugu egiteko, bainalehen bi zenbakien ale ia guztiak saldu dira. Etxekoei gustatu zaieeta Aldirin gazteak ez diren askok erosi zuten".
Hirugarren alea aste honetan bertan kaleratu dute eta 1,5 eurotaneskura daiteke aipatutako tabernetan eta Gaztelekun. Salneurria igobada, orrialde kopuruak ere gora egin duelako izan da. Hirugarren alehonetan Abiadura Handiko Trenari eta Txetxeniari buruzko artikuluak,Gaztelekuan izan zen mintegiaren ondorioak, ipuin erotikoren bat etajendearen iritziak aurki ditzakegu, besteak beste.
Eta laugarren alea noizko? KK in'zonak ez du aldizkotasun finkorikizango. "Inongo loturarik ez dugunez, aldizkaria nahi duguneannahi dugun prezioan kaleratu dezakegu. Gure erritmora lan egin behardugu eta jendearen inplikazioaren araberakoa izango da aldizkariarenetorkizuna. Salmentak ez zaizkigu gehiegi inporta, baina jendeakerosteak ilusioa egiten du. Propaganda kontua landu nahi dugu, kaleanjendeari aleak banatu…".
Gazteleku zaharrean El Piojo Rojo kaleratzen zutenetako askok ere KKin'zona irakurri dute dagoeneko eta gustatu omen zaie."Gazteleku zaharrekoak ez dira askotan etortzen gurera, bainaetorri direnek fanzinea ateratzea oso ondo iruditzen zaiela esandigute. KK in'zonak El Piojo Rojoren ildoa jarraitzen du: komikiak,kolaborazioak… Hori dela eta, portadan berpizkundeko 1., 2., …alea jartzen dugu. Gazteleku zaharrekoek El piojo rojoren aleakekarri dizkigute eta gurean aldizkari hartako gauzak sartuko ditugu.Fanzineak eta beraietan dabilen jendea ez da bera, baina honek harisegida ematen dio".
Aldizkaria: KK in’zona.
Zenbakia: 3garrena.
Orrialdeak: 38 orrialde.
Tirada: 200 ale.
Gaiak: AHT, Txetxenia, Gaztelekuko mintegia.
Argitaratzailea: Gazte Asanblada.
Salneurria: 1,50 euro.
Salgai: Fox, Florida, Ekaitza, Aldiri eta Alaskatabernetan eta Gaztelekun.