Rosario Zaldua
Zumarragako jendearentzat egun handia da. Familia osoakalera irteten gara, inor ez da etxean gelditzen. Urtero lan egitendugu, baina dena ikusteko eta zerbait erosteko tartea hartzen dugu.Inguruan feria hoberik ez dagoela uste dut. Eguraldiak laguntzenbadu, askoz hobe.
Rosarito Mendizabal
Feria bera asko gustatzen zait. Lehenengo buelta ganaduinguruan ematen dugu eta gero plazan dauden fruituak ikustera jaistengara. Eguerdian, etxean, bazkari berezia egiten dugu. Abenduaren 13koarratsaldea motza eta hotza da, baina kaleko giroa animatzekoahalegina egin beharko litzatekeela uste dut.
Jacinto Tejedor
Urretxu-Zumarragan urteko egunik handiena dela uste dut.Goizean-goiz esnatu, haurrak baserritarrez jantzi, feria ikusi, potebatzuk hartu eta soziedadean elkartzen gara babarrun-jana egiteko.Egitaraua ondo dagoela uste dut, baina hegoamerikarren postu gehiegidaudela uste dut. Beraientzat beste azoka bat antolatu beharkolitzateke.
Rosa eta Irene Askasibar
Ilusioz hartzen dugu eta barazki azoka gustatzen zaigugehien. Kanpoan lan egiten dudanez asteburua tokatzen deneansoilik etortzen naiz (Irene). Lagunekin elkartzen gara eta bueltatxoaeman eta gero, etxean bazkari berezia egiten dugu. Urteen poderiozferiak hobera egin duela uste dut (Rosa).