Mega proiektuen sasoian gaudela dirudi eta honelako egitasmoekingertatzen den bezala goitik diseinatutako proiektuak izaten diranormalean, gailur, goi bilera eta horrelakoetan. Gizartera eztabaidairisten denerako, gaiak oso lotuta eta diseinatuta daude. EuskalHerria berdin, eztabaida finantziaziora edo H, X edo Yra murriztunahi dute, trenaren benetako balioaz eta garapen ereduaz eztabaidatubeharrean.
Desinformazioa izugarria dago gai honetan. AHT trena justifikatu etaaztertuko duen txosten bat ere ez da aurkeztu, gizarteak oro har ezdu informaziorik, eta politikarien ahotik egun batean gauza eta bestebatean beste bat entzuten da. Beti berdin, lehendabizi proiektuaegitea erabaki eta ondoren gizarteari konbentzitu ona dela, etaegiten ez bada apokalipsia. Despotismo ilustratua: Dena herriarenalde, baina herriarekin kontatu gabe.
Badago txosten bat oso interesantea (www.bakeaz.org/CB63.pdf) RobertoBermejo EHUko irakasleak idatzia. Irakasle honek argudio"ideologikoak" alboratu eta argudio ekonomizista hutsekinere (proiektuaren defendatzaileen eskeman eta joku zelaian)proiektuaren zentzugabekeria utzi du agerian. Erregea biluzik.Garapen ereduaz eta arrazoi ekologikoez aparte -inolaz ere alboratuezin daitezkeen argudioak, kontuz!- diseinatzaileen joko zelaianjokoz kanpo uzten dituen argudioak dira. Beste gizarte eredu bataldarrikatzeaz aparte, arerioaren argumentuen oinarri falta datuekinazal-tzea oso garrantzitsua da.
Garraio azpiegitura vs. hazkunde ekonomikoa
AHT trena eta bestelako mega proiektuak gizartearenongizaterako eta ekonomiaren hazkunderako ezinbestekoak dira,proiektu horiei martxan jartzen ez bada atzean geratuko omen garabetiko (Lemoizko zentralarekin argumentu berdinak erabili ziren…).Diskurtso apokaliptiko honen aurrean, honelako azpiegiturek ez dutelahazkunde ekonomikorik ekartzen ezinbestean dio irakasle honek etahorretarako Irlandaren kasua jartzen du eredutzat. Azken hamarkadangehien hazi den ekonomia da eta irla bat da, hau da, Europakoerrepide-sare eta azpiegituretatik kanpo kokatu da.
Probintzi barruan mugitzen gara
Egia da, Euskal Herrian sekulako saturazioa dagoelaerrepideetan, kamioiak non nahi, istripuak, errepidearen hegemoniatrenaren aurrean eta abar, horrek ingurugiroari eta osasunaridakartzan arazo larri guztiekin. Hori ikusteko, Donostiara edoArrasatera egunero kotxez joatea besterik ez dago. Euskal Herrianematen den garraio mugimenduen %90 inguru probintzi barrukoa omen da(Zumarraga-Donostia esaterako) da eta beste gainerakoa hirien artekoa(adibidez, Donostia-Bilbo). Eta hirien arteko garraioa gehienerabiltzen dutenak ikasleak dira. Orduan, AHT trena hiriak lotzekobakarrik bada eta gainera merkantziak garraiatuko duen ez badagoargi, ba al du zentzurik?
Ez dago dirurik
Finantza eta errentagarritasun aldetik ere egiten duazterketa irakasle honek, eta proiektua finantziazioa oso arazolarria dela dio. Ikusi besterik ez dago, Espainiako Gobernuarekinegon diren hika-mikak, proiektua finantzatzeko arazoak direla-eta.
Beraz, AHT trenak hazkunde ekonomikorik ez badakar, garraioarenproblematikarik ez badio konponbiderik ematen eta gainerafinantziazio arazo larriak baditu, zergatik daude hain tematuta?
Sinplea. Negozio itzela delako. Enpresa handi eta konstruktorentzatsekulako pagotxa delako. Eta diru asko dago jokoan.
Garraioaren arazoa benetan konpondu nahi bada, Euskal Herria lotu etabertebratuko duen trenbide sarea eratzea izan daiteke soluzioa.Ekologikoki eramangarria, finantzatzeko errazagoa eta probintzibarruko saturazioari irtenbidea emango lioke. Baina, agian, kontua ezda gizartearen arazoak konpontzea, negozioa egitea baizik. AHTrekin,Gipuzkoarenarekin eta etorriko direnekin.
Josu Aztiria