Zer dela eta erabaki zenuen Chiapasera joatea?
EZLNk daraman borroka mundu mailako interesgarrienetakoa da: 512urtez kolonizatuta egon diren indigenen altxamendua oso zabaldua da,beraien antolaketa eredugarria iruditzen zait… Mexikoko gobernuakSan Andreseko akordioa betetzen ez duenez, euren betiko bizimoduanoinarrituriko gizarte eredua antolatzea erabaki dute. KomunitateZapatistetan euren legea dute, demokrazia eredu parte hartzaileadute, euren justizia ez da errepresiboa… Euren burua antolatzealortu dute eta horregatik izorratu nahi dituzte. Hori dela eta,beharrezkoa da beraiei laguntza ematea eta eredu hori mundu osoanezagutaraztea.
Orain arte Amerikara joan zara. Arrazoi berezirenbatengatik?
Benetan gustatuko litzaidakeena Ekialde Hurbilera joatea da etadatorren urtean saiatuko naiz, baina Palestinara joatea benetan zailada. Bestalde, Latinoamerika eta Ertamerikako mugimenduek betidanikpiztu dute nire arreta. Herrialde haietan desberdintasun sozialhandiak ematen dira eta giza mugimendu interesgarriak daude. Afrikaneta Asian ere badira halakoak, baina hizkuntzagatik edo,Hegoamerikako egoera arreta handiagoz jarraitu dut.
Palestinara joatea ez da erraza, baina Chiapaserajoatea ere ez da erraza izango…
Ofizialki ez naiz brigadista izan, turista espainiarra baizik. Eraerdi klandestinoan joan ginen. Maien bidea egitera edo izebabisitatzera goazela diogu, baina beraiek gezurra den susmoa dute.Saltsaren erdian harrapatzen ez bazaituzte, ezin dizute ezer egin.Gainera, aberatsa, zuria eta "espainiarra" naizenez, lasaiizan naiz. Nire bizitzak asko balio du. Badakite ezin didatela ezeregin: niri zerbait egingo balidate, Zapaterok negar egingo luke.Estatu arteko harreman ona mantendu nahi badu, estatu mexikarrari ezzaio komeni niri ezer gertatzea. Komunitate zapatistetara joatekokontrolak pasa behar izan ditut, ni beldurtzen saiatu dira… baina,asko jota, etxera bidaliko ninduten. Burundikoa edo izango banintz,beste kontu bat izango litzateke…
Zer moduz Chiapaserako bidaia?
Oihane Uribe-Etxeberria izeneko Lakuntzako neska batekin joannintzen. Urriaren 3an Junta del Buen Gobierno-rekin hitz egitera joanginen eta Jetzvo izeneko komunitate txiki batera joatea gomendatuziguten. Bidaia kamioi "klandestino" batean egin genuengauez, kontrolak izatea zailagoa delako. Jetzvo-n 24 egun emangenituen.
Gogorra al da Zapatisten bizitza?
Zapatista izatea oso gogorra da. Erresistentzian egotea eta bizitzeaesan nahi du. Esaterako, Jetzvo-ko haurrak ezin dute eskolara joan,ezin dute elizan sartu (eliza beraientzat oso garrantzitsua da), ezindute herriko urtegitik ura hartu, ezin dute gobernuaren laguntzarikjaso (beno, egia esan, ez dira laguntzak, jendea erosteko mekanismoakbaizik), umeak ezin dituzte bataiatu (beraz, ez dira inongodokumentutan ageri, klandestinoak dira). Horrek egundoko eraginadauka: paperetan agertzen ez bazara, ezin duzu osasun zerbitzupublikora jo, ezin duzu epaitegi batera jo… ez dute inolakoeskubiderik. Hori guztia dela eta, familia askok borroka utzi dute.Gainera, ez baduzu PRD bozkatzen, mehatxatzen zaituzte. Egun,Jetzvo-n 132 familia bizi dira eta 42 zapatistak dira.
Zergatik bidali zintuzteten bertara?
Esan bezala, PRD alderdiak herria goitik behera kontrolatzen du etaZapatistei ez diete uzten ura hartzen herriko urtegitik. Eurendepositoak hustu egin zirenez, inguruko herrixka, komunitate etaeskualdeetako zapatistek martxa bat egin zuten. Helburua ura hartueta balde eta ontzietan eramatea zen. 4.000 zapatista inguru bilduziren, baina Paste izeneko herritik igaro zirenean PRD alderdikokideek errepidea moztu eta tiroka hartu zituzten zapatistak. Poliziaere bazegoen, baina erosatzaileak babestu zituzten, ez erasotuak.Jetzvo-ko zapatistek etxeak utzi eta mendira joan behar izan zutenihesi. Mendian izan ziren egunetan, zapatista guztien etxeetan sartuziren, zuten apurra lapurtu zieten eta etxeak txikitu zituzten. Horidela eta, apirilaren 25etik aurrera, nazioarteko jendearen laguntzaeskatzen da.
Zer moduz joan ziren Jetzvo-n igarotako egunak?
Zapatisten laguntza gabe, ezin ginen etxetik atera. Ordu gehienak,irakurtzen eta herria "zaintzen" igaro genituen. Zapatistabatek esan zigun bezala, eurek ere badute polizia: gu. Ez nuen usteinoiz polizia batekin alderatuko nindutenik! Hasieran apur batgalduta sentitzen ginen. Jendeak tzotzila hitz egiten du, eta apenasdakite gazteleraz. Gure eginbeharra bertan egotea izan da, horrela,zapatistak askoz ere lasaiago baitaude. Egia esan, egun batzuk nahikoaspergarriak izan ziren, baina ematen ari zaren laguntza eta zeinesker onekoak diren ikusita, guztiak merezi du.
Nora joan zinen ondoren?
Garrucha komunitatera joan nintzen, oihanera. Komunitatea Territoriolibre zapatista da: zapatistek agintzen dute. Euren gobernu propioadute, ehunka urtez mayen demokrazia parte-hartzailean oinarrituta.Municipio Autónomo Rebelde Zapatista hori Mexikoko ArmadakChiapasen duen bi base militar nagusien artean dago. MexikokoGobernuak zin egin zuenaren arabera, soldaduak ezin dira komunitatezapatistetatik igaro. Noski, soldaduak lasai asko mugitzen dirahortik, izua eta beldurra indigena zapatisten artean zabalduz. Bertanigaro nituen bi asteetan komunitatean dagoen kontrol gune batean egonnintzen, igarotzen ziren kamioi, soldadu, tanke eta mugimendu militarguztiak zenbatzen eta idazten. Horrekin txosten moduko bat egin nuen.Helburua oso argia da: gai honetan ere Mexikoko Gobernua gezurretanari dela erakustea.
Handik beste nonbaitera joan al zinen?
La Realidad izeneko komunitatera joan nintzen. Komunitate horiLacandona oihanaren bihotzean dago, eta sinbologia handia du. Izanere, hura izan zen zapatismoa sortu eta zabaldu zen komunitateaitzindarietako bat. Horren leku garrantzitsua eta sinbolikoa izanik,gobernuak hor benetan estutu du. Diru asko gastatu dute familiakerosteko. Hala ere, familien %75-80 inguru zapatistak dira. Nire lananazioarteko begirale gisa egotea izan zen. Gobernuak intentsitatetxikiko gerra dinamika darama orain. EZLN-ren komandantzia nagusiainguruan dagoenez, enfrentamendu militarra saihestu nahi dute,estrategia politiko gisa. 2006an hauteskundeak direnez, ziurrenikestrategiaz aldatu eta gogor ekingo diote. Bitartean komunitatekofamilia zapatisten aurkako gerra ekonomiko bat hasi dute.Komunitateko familia gehienak kafetik bizi dira eta gobernuak kafeasuntsitzen duten izurriteak zabaltzen ditu.
Zein da egun Mexikoko gobernuaren jarrera iritzipublikoari begira?
Gobernu mexikarrak egun Chiapasen daraman politika gobernuespainiarrak Euskal Herrian daraman antzekoa da: gatazka politikorikez dagoela diote. Normaltasun sentsazioa transmititu nahi dute. BainaVicente Foix-ek kongresuan Chiapasen ez dela ezer gertatzen esatenduenean, nazioarteko erakundeetako ordezkariok salatutako gizaeskubideen urratzeak erakutsiko zaizkio. Zoritxarrez, Mexikokogobernuak botere handia du, yankee-ekin oso harreman ona du, eta gurelanak oihartzun oso txikia du.
Oihartzun hori lortzea ere zuen lana izango da…
Gure lana ez da han egindakoa soilik. Itzultzean hango egoera zeinden jakinaraztea oso garrantzitsua da. Askoz ere garrantzitsuagoa dahitzaldi sorta bat antolatzea eta ehun lagun konbenzitzea, festetantxosna jarri eta ateratako diruarekin sendagaiak bidaltzea baino.Chiapasen Gipuzkoan baino BBVA sukurtsal gehiago daude, Repsolleporaino sartuta dago, Telefonica indigenak euren lurraldeetatikbidaltzen ari da… Hori ezagutarazi eta zenbait produktukontsumitzeari uzten badiogu, beharbada, euren politika aldarazdezakegu. Dena den, oso zaila da; Telefonicak, esaterako, Espainiakokomunikabide guztiak kontrolatzen baititu.
Nolatan nazioarteko gaiekiko zaletasun hori?
Nazioarteko egoerarekiko, Euskal Herriak bezala bere askatasunarenalde lan egiten duten herrialdeetako mugimenduekiko… interesberezia izan dut beti. Beharbada, guk ere gure arazoa bizi dugulako.Ikasteko modurik onena bertara joatea denez, beti izan dutbidaiatzeko gogoa. Beti ere, laguntzera eta bertakoek esaten dizutenaegitera joan behar duzula oso argi izanik, ez ideiak inposatzera.
Joan aurretik formakuntzarik jasotzen al duzue?
Tailerrak egitea beharrezkoa da. Zenbait arau unibertsalak dira(tokian tokiko kultura errespetatzea, ikastera eta ez inposatzerajoan behar duzula jakitea…), baina toki bakoitzak bereberezitasunak ditu. Ez da gauza bera Kubara joatea edo Chiapaserajoatea. Izan ere, Kubara bertako agintarien babesaz joaten zara etaChiapasera, berriz, agintariek zapaltzen duten mugimendu batilaguntzera.
Zerk bultzatzen zaitu hemengo erosotasuna utzi eta,esaterako, Chiapasera joatera?
Kontua ez da Che Guevara edo Calcutako Teresa izatea, baina, mundukoegoera hobetu nahi badugu, denok eman behar dugu zerbait gutxibatzuek dena eman behar ez dezaten. Hiltzen naizen egunean, alusamarra izan arren, neure erara munduaren alde zerbait egiten saiatunaizela esan nahi nuke. Elkartasun mota asko daude eta bakoitzak ahalduena egiten saiatu behar du. Ez litzateke ona izango, eta ezinezkoaizango litzateke gainera, mundu guztia kanpora joatea. Norberakgizarte hobea lortzeko bere esparrua bilatu behar du: batzueknazioartean askatasunaren alde lan egiten duten mugimenduei laguntzendiete eta beste batzuek euskararen, ekologiaren, gaztetxeen… aldelan egiten dute. Globalizazioak, liberalismoak, kapitalismoak…inposatu nahi diguten mundu honi aurre egiteko modu asko daude.
…
Ez dut martir konplexua, baina kanpoko bidegabekeriakguk eta gure bizimoduak sortuak dira. Gu ondo bizi bagara, munduanbeste asko gaizki bizi direlako da. Michelinek, esaterako,Chiapasetik aterako du nire autoko pneumatikoak egiteko erabiltzenduen kautxoa. Hainbeste lapurtzen diedanez, zerbait eman nahi diet.Mundua aldatu beharra dago, Gerra Hotza amaitu zenetik sekula bainogatazka gehiago baitaude.