La Salle-Legazpiren egungo egoitzak datorren urtekomartxoaren 19an beteko ditu 75 urte. Hori dela eta, La Sallekoarduradunek Antonio Pradari ikastetxearen historia liburubatean biltzeko eskatu zioten. Pradaren informazio iturriaUdaleko akta liburuak eta Hezkuntza saileko dokumentuak eta LaSalleko jendea izan dira. "Ikastetxe bertako eta ikasleohien elkarteko dokumentuak ekarri dizkidate. Donostiatik, berriz,estatutuak ekarri dizkidate. Hauekin guztiekin historia zientifikoaegiten saiatu naiz".
Liburua La Salle-Legazpiren sorrera garaian herriko egoerazein zen aurkeztuz hasiko da. "Garai hartan, herriko hezkuntzaeskaintza borobiltzeko zer edo zer falta zen. Ikastetxe publikoak,mojen eskolak eta baserri auzoetako eskolak zeuden, baina ikasketakosatu nahi zituzten ikasleek herritik atera behar zuten eta kanpoanjasotzen zuten hezkuntzak ez zuen herriko enpresetan lan egitekobalio. Hori dela eta, kanpoan gelditzen ziren lanean edo, herriraitzuliz gero, ez zuten ikasitako horretan lan egiterik".
Hau ikusirik, herriko enpresen beharrei egokitutako ikastetxeasortzea erabaki zen. Horretarako, Udalak eta enpresariek salestarreideitu zieten. Izan ere, hauen hezkuntza eredua herrirako oso aproposazela ikusi zen. "San Juan Bautista de La Sallefrantziarra zen. Hezkuntzak asko kezkatzen zuenez, behartsueiheziketa integrala eta kristaua emateko oso eredu berezia sortu zuenduela hiru mende pasatxo. Bere ereduak Frantzian arrakasta handiaizan zuen eta XX. mende hasieran Euskal Herrian ere salestarikastetxeak sortzen hasi ziren. Zumarragakoa ireki aurretik,Beasaingoa, Bilbokoa… ireki zituzten. Hemen zegoen ereduarenaldean, salestarrena oso aurreratua zen eta industria gizonek osobegi onez ikusten zuten. Izan ere, salestarrek euren hezkuntzaeskaintza tokian-tokiko enpresen beharretara oso ondo egokitzenzuten. Garai hartan hezkuntza publikoak ematen ez zuena ematenzuten".
Zumarragako Udalak eta industria gizonek gogor lan egin behar izanzuten salestarrak herrira ekartzeko. "Migel Ugalde alkateak,bereziki, oso gogor lan egin zuen. Negoziazioak oso luzeak izan zireneta herriak erraztasun guztiak eman zizkien. Lehen urteetan, 1914koazarotik aurrera, alokatutako etxe batean bizi eta eman zituztenklaseak, egun Legazpi kooperatiba dagoen etxean; baina alokairua etafraileen soldata Udalak ordaintzen zuen. Denborarekin, Udalak, ikasleohiek eta enpresariek Asociación de Escuelas Legazpi sortuzuten ikastetxean herriaren partaidetza bermatzeko".
Elkarte honek fraileei herritar guztientzako zerbitzuak eskaintzekoeskatzen zien. "Kirol instalakuntzak egiteko dirua ematenzenean, adibidez, hauek herritar guztiei irekita izatea eskatzenzieten. Baita euskara klaseak denei zuzenduta egotea ere. Dena den,eskaera nagusia lan mundura zuzendutako hezkuntza zen".Herriaren esfortzua ikusirik, fraileak eskolako ateak herritarguztiei irekitzen saiatzen omen ziren. "Kuota kobratzen zietenikasleei, baina euren nahia doaneko ikastetxea lortzea zen. Hori delaeta, ahalik eta gutxien kobratzen zuten".
Hala, hasiera-hasieratik salestarren ikastetxeak sekulako arrakastaizan omen zuen. "Herriko ikasleen portzentaia handi bat fraileeneskolara joaten zen, eskola publikora baino ikasle gehiago joatenzen. Izan ere, hezkuntza ia integrala eskaintzen zuten, EskolaProfesionala bukatu bitartekoa. Lehen urteetan administraziopostuetarako heziketa eskaini zuten batez ere. Beranduago, hemengoenpresak hazi zirenean eta etorkinak etorri zirenean, LanbideHeziketaren aldeko apustua egin zuten. Artiz alkateak dirulaguntzaeta Centro de Interés Social izendapena lortu zuen espainiarestatuarengandik. Gainera, salestarrek enpresekin eta instituzioekinhitzarmenak sinatzen zituzten ikasleentzat praktikak lortzeko. LaSalle-Legazpi Lanbide Heziketan oso aurreratua izan zen. Garaibatean, Lanbide Heziketa eskaintzen zuten eskola gutxi zeuden eta ia1.000 ikasle izan zituzten".
Lanbide Heziketa abian jarri baino lehenago jada, Legazpi kooperatibadagoen etxea txikia gelditu zitzaien. 20. hamarkadako bigarrenerdialdean, ikastetxe handiagoa lortzeko negoziazioak hasi ziren."Hor ere, herritarrak, Udala eta Foru Aldundia asko inplikatuziren. Udalak 40.000 pezeta jarri zituen. Lehendabizi egungoikastetxearen jatorrizko eraikina egin zuten eta urteekin handitzeakegin ziren. Egungo egoitzaren jatorrizko eraikina 1930eko martxoaren19an inauguratu zen. 60ko hamarkadan, berriz, eraikin hori handituegin zen. Hamarkada horren bukaerarako La Salle-Legazpireneraikinak egun duen itxura zuen".
80ko hamarkada bukaeran beste bi aldaketa garrantzitsu eman ziren:alde batetik, La Salleko ateak neskei ireki zitzaizkien eta,bestetik, ordurarte euren ikurra izan zen Lanbide Heziketa UGLEreneskuetara pasatzeko prozesua hasi zen. "Hamarkadetan euren eskuizandako Lanbide Heziketa Mankomunitatearen esku utzi behar izanzuten eta eskualdatze hori oso konplexua izan zen. Azkenean,Mankomunitateak mojei eskola erosi zien bertan Lanbide Heziketaemateko eta mojen ikasleak La Sallek hartu zituen. 1996-1997ikasturtean utzi zioten Lanbide Heziketa eskaintzeari".
Gainera, garai hartan, salestarren ikastetxeak daramatzan Institutode Escuelas Cristianas-ek eta Asociación de EscuelasLegazpi-k, La Salle-Legazpiren bi zutabeek, sinatu zutenhitzarmenaren ondorioz, lehenengoek geroz eta pisu txikiagoa dute."Gizartea aldatu egin da eta La Salle ikastetxe guztietanlaikoak garrantzia handiagoa hartzen ari dira. Hala, hezkuntza berapublifikatu egin da".
Urteurren egitarau oparoa
La Salle-Legazpi ikastetxekoek urteurren egitarau oparoaantolatu dute. Urtarriletik ekainera bitartean, hilero, hainbatekitaldi izango dira.
Urtarrila
-27: Urteurren egitarauari hasiera ofiziala emangozaio hainbat agintariren partaidetzarekin.
Otsaila
-4: AntonioPradak idatzi duen La Salle-Legazpi ikastetxearenhistoriari buruzko liburua aurkeztuko da.
-18: Juan Jose Brunet-ek"La Salle eskolak 21. mendean" hitzaldia eskainikodu.
Martxoa
-4: Musika Eskolako ikasleek jaialdia eskainikodute.
Apirila
-8: Zumarragako eta Baigorriko abesbatzenkontzertua izango da.
-24: La Salle ikastetxeetako menditaldeen topaketa izango da.
-25-29: Antzerki Astea izangoda.
Maiatza
-9-13: La Salle Astea ospatuko da.
-7-15:Urte hauetan guztietan La Salle-Legazpin ateratako argazkienerakusketa izango da.
Ekaina
-3: Kirolari ezagunek mahainguruaeskainiko dute.
-18: La Salle ikastetxeetako kirol topaketaeta urteurren afaria izango dira.
Alfredo Bueno, bi garairen lekuko
La Salle ikastetxeetan, fraile salestarrek sortutakoikastetxeak badira ere, laikoek gero eta pisu handiagoa dute. Hala,oraintxe bertan La Salle-Legazpin hiru frailek besterik ezdute klase ematen eta beteranoetako bat Alfredo Bueno bilbotarra da.Alfredo salestar peto-petoa da, ikasketa ia guztiak salestarikastetxeetan egin baitzituen. Zumarragara 1973an etorri zenlehenengoz klase ematera, bi urterako, eta 1995ean itzuli zen.Berarekin hitz egiten izan gara ikastetxeari eta hezkuntzari buruz.
Noiz eta non jaio zinen?
Bilbo erdian jaio nintzen 1949an, Indautxu aldean, baina bi urterekinDeustura joan ginen bizitzera. Hango La Salle ikastetxean hasinintzen ikasten. Jose Mari Amorrortu Realeko entrenatzaileak ereDeustuko La Sallen ikasi zuen, nire anaiarekin.
Salestar peto-petoa zara, beraz…
Txikitatik, bai… La Salletik kanpo kimika ikasketak eta EGAtitulua ateratzeko ikasketak soilik egin ditut. Oinarrizko Hezkuntza,Batxilergo eta magisteritza ikasketak La Sallen egin nituen.Bestalde, 18 urte nituenetik La Salle ikastetxeetan klaseakematen ari naiz.
Nolatan etorri zinen Urretxu-Zumarragara?
Bi garaitan izan naiz Urretxu-Zumarragan. Lehendabizikoan 1973tik1975era izan nintzen eta bigarrengoz 1995ean etorri nintzen,zuzendaritza hartzera. 1995-1996 ikasturtean OHOko zuzendaritza hartunuen eta 1996-1997 ikasturtean ikastetxe osoarena. Urte hartan izanzen La Salle, Labeaga eta Mertzedarien ikastetxeen fusioa.Baita UGLEren sorrera ere.
Bilbotik, hiri handi batetik, Urretxu-Zumarragara, zer inpresiohartu zenuen?
Lehenago Laudio, Eibar eta Bilbon aritu nintzen klaseak ematen. Garaihartan herria oso kaxkarra zen, zikina, ibai ondoan lantegiakzeuden… 1995ean etorri nintzenean oso hobetua ikusi nuen. Normalada, Bilbo ere asko aldatu da 20 urtetan…
Zer nolakoa izan zen hemen igarotako lehen garaia?
Agindutako tokietara joaten gara. Hona etorri nintzenean magisteritzabakarrik nuen eta Lanbide Heziketan eman nituen klaseak. 1975ean,berriz, kimika ikasketak egitea erabaki nuen eta Leioara joannintzen.
Nolatan egin zenituen kimika ikasketak?
Unibertsitate ikasketak egiteko aukera eman zidaten eta kimikaikastea erabaki nuen. Nahiago nuen biologia egin, baina La Sallenbiologo asko omen zeuden… Gurea bigarren edo hirugarren promozioaizan zen. Garai hartan Leioari gauza asko falta zitzaion. Kanpusaegin berria zen eta Euskadin unibertsitate mailako irakasle gutxizeuden. Hemengo irakasle bakarretakoa Jose Ramon Etxeberria zen.Berak fisika ematen zuen eta fisika egiten ari zen lagun bat eta biokaskotan joaten ginen bere bulegora berarekin hitz egitera eta, bidebatez, euskara pittin bat praktikatzera.
Unibertsitate ikasketak amaitu ondoren, nondik nora ibilizinen?
Bilbon klaseak eman nituen eta Irale euskaltegian EGA titulua ateranuen. Garai hartan urte bakarra ematen ziguten titulua ateratzeko,baina lehenago bi urtez San Inazio auzoko gau eskolara joan nintzen.Han Iñaki Antiguedad ezagutu nuen, besteak beste. Gau eskolarajoanez eszedentzia urtea lortu nuen, interesa ikusi baitzuten.
Zergatik erabaki zenuen euskara ikastea?
Ez nuen neure burua karrera eta EGA titulua aldi berean ateratzekogai ikusi, baina oso argi nuen karrera bukatu bezain pronto EGAtitulua atera behar nuela.
Zer pentsatu zenuen berriro Urretxu-Zumarragara etorri beharzenuela esan zizutenean?
Berri txarra ez zen berriro Urretxu-Zumarragara etorri beharra, bai,ordea, zuzendari postua hartu beharra. Herria ezagutzen nuen etagustura etorri nintzen. Zortzi urtez izan nintzen zuzendari: 2003anutzi nuen.
Eskola asko aldatuko zen lehenengoz etorri zinenetikbigarrengoz etorri zinen bitartera…
Fusioa egin zen garaian oso ikasle gutxi zeuden ikastetxean, nahizeta hiru ikastetxe elkartu. Bi gela genituen kontzertaturik eta osolarri ibili ginen bi gela osatzeko. Lehen urteak gogorrak izan ziren.Zorionez kopurua handitzen joan zen eta egun Haur Hezkuntza betetadago. Aldaketa hori lan egin genuelako eta jarraipena ziurtatugenuelako eman zen. Izan ere, fusioa gertatu aurreko urteetangorabehera asko izan ziren: hemen eraikin berria egiteaz eta LanbideHeziketa hemen mantentzeaz, txikiak gora bidaltzeaz eta handiak hemengelditzeaz… hitz egin zen. Urte haietan gurasoek haurrak lasaiagoakziruditen ikastetxeetara bidali zituzten.
Urte haiek izango ziren zuentzat gogorrenak…
Garai hartan maila batzuetan hiru gela genituen eta gure asmoa, baitaHezkuntza sailarena ere, maila bakoitzean bi gela izatea zen. Horidela eta, irakasle gehiegi genituen eta pertsona bati bere kontratuaetetea oso gogorra da. Mila buelta eman genuen irakasle guztiakmantendu ahal izateko: bati aldez aurreko jubilazioa eskaini, besteaikastera bidali… Irakasle bakarrari eten behar izan genionkontratua eta oso gogorra izan zen.
Une gozoren bat ere bereziki gogoratuko duzu…
Haur Hezkuntzako gelak betetzen hasi zirenean poz handia hartugenuen. Urte batean jende gehiegik eman zuen izena eta ez genuenguztiak hartzeko tokirik. Delegaritzak, azkenean, denak hartzekobaimena eman zigun. Ordutik, jendea hartzeko irizpide publikoakerabiltzen ditugu.
Azken urteotan ikasle kopuruak gora egin duela esan duzu. Zeinda zuen ikasleen profila? Familia askotan seme-alabak La Sallerabidaltzea tradizioa izango da…
Kalitatearen zilarrezko Q-a atera nahi dugu eta, horretarako, horiaztertu dugu, besteak beste. Egia da familia askok seme-alabaktradizioz bidaltzen dituztela La Sallera. Azken urteotanUrretxu eta Zumarragako ikasleen portzentaia mantendu egiten dela ereikusi dugu. Ikasleen hiru laurden zumarragarrak dira eta laurdenaurretxuarrak.
Zuena ikastetxe kristaua da, zertan datza egun kristautasunhori?
Ez dugu, esaterako, bataiatze dokumenturik eskatzen. Erlijio klaseaematen dugu, baina ez ditugu ikasleak otoitz egitera behartzen.Ikastetxearen kristau izaera transmititzen ditugun baloreetanislatzen da: solidaritatea, maitasuna, biolentzia eza, bakea…Urtero, Gandhi-ren heriotzaren urteurren eguna dela eta, festa bategiten dugu; noizean behin elizkizunen bat egiten dugu; elkartasunekintzak antolatzen dituen misio taldea dugu…
30 urte pasatxo daramatzazu klaseak ematen, hezkuntza etahaurrak asko aldatuko ziren urte hauetan guztietan…
Uuuuf… pilo bat! Batez ere azken 10 urteotan. Lehen ikasleekmaisuei errespetuz hitz egiten zieten eta orain… Gurasoekin hitzegiteko modua ere aldatu da, astakeriak esaten dizkiete. Zer egingozaio bada, halakoak dira gure ikasleak… Barruan duten onenaateratzen eta pertsona onak egiten saiatzen gara, hori da gure lana.Urteekin irakasle eta ikasleen arteko aldea handitu dela nabari dut.Ikasleak oso gazteak dira eta gu zahartzen ari gara. Telebista etamusika gustu, zaletasun… desberdinak ditugu. Bestalde, lehengoumeek ez zituzten oraingoek bezainbeste gauza eta ikastetxera gehiagoetortzen ziren: liburuak edo komikiak hartzera, mendi irteeretanparte hartzera… Orain gurasoekin eskiatzera joateko aukera dute etaikastetxearekin, berriz, Zumalakarregi museora joaten dira,esaterako.
Irakaskuntza mundua maite duzula argi dago…
Bai, batez ere egindako lanak erantzuna duela ikusten duzunean.Klaseko jende guztiak azterketa gainditu duenean poz handia hartzenduzu. Dena den, talde guztiak ezberdinak dira. Ez da egia ikasleakgeroz eta okerragoak direla. Egungo ikasleek arlo bakoitzeko gutxiagodakite, baina arlo gehiago jorratzen dituzte. Informatika, ingelesa,orain frantsesa… ezin dute alor guztietan sakondu.
Zuzendaria izan zinen, klaseak ematen dituzu… baina LaSalleko mendi taldea ere sortu zenuen…
Nahiko berandu hasi nintzen mendian eta txikitan ikasten ez bada,gero… Dena den, hemengo mendietan ibiltzeko nahikoa. Irteerak nikprestatzen ditudanez, inguruko mendi gehienak ezagutzen ditut.Euskadiko geografiaz asko dakit, lan honi esker. Irteera bakoitzeaneskuorri bat ateratzen dugu ibilbidearen maparekin eta bestelako datubatzuekin. Dagoeneko 150 ibilaldi inguru egin ditugu. Lehen Bizkaikomendiak ondo ezagutzen nituen eta orain Gipuzkoakoak. Mendi irteerakhamabostean behin egiten ditugu, baina parte hartzaileen kopuruajaitsi egin da. Ostadarreko kidea ere banaiz eta haiek erepartaidetza jaitsi egin dela diote.
Dagoeneko erdi giputxia izango zara… ikasleek ez al dizuteadarrik jotzen?
Bai, batez ere Athletic-en kontura. Jose Mari Amorrortu Realekoentrenatzailea deustuarra den arren, ni Clementezalea naiz. Lagunadut, Barakaldoko La Salle ikastetxean ikasi baitzuen eta bereirakaslea izan zen fraile batekin bizi izan bainintzen. Noizean behingurekin bazkaltzera etortzen zen. Athletic beste erlijio bat da,Bilbon behintzat!