“Txoriak ezkutatu egiten dira hiltzeko”. Esaldi horiirakurri dut poema batean, eta zutaz idaztea otu zait, Heriotza. Ezesaldi horrek bereziki ezer berririk esaten didalako, (ezkutatuaibiltzen zaren neurrian, ezkutaturik bilatzen dugu desagerpena),azkenotan nabarmenkeria harroputza erakusten duzu ene inguruan; etaez dut uste inork betarik eman dizula horretarako.
Sinonimo asko ezartzen dizkiot zure izenari, bainasekula zuk nahi duzun hori. Askotan erakutsi didazu hori.
Lotsagabetzat jo izan zaitut beti. Inork deitu ez, zuhor.
Ausentziaren sortzailea. Sentimendu zatiak husten, nikbetetzen, eta bion artean bakardade huts konplexua ulertzen.
Eta ordenagailuan letrak zapaltzen ditudan heinean,ikusten dut printzipio batean iritzi artikulua zena, poesiabilakatzea nahi duzula.
Ez ote aldamenean ez ditudanei errespetu falta zu poesiabihurtzea, Heriotza?
Panpin triste baina adeitsuaren papera betetzen ikusizaitut maiz.
Gehiago ahal ez izatean bihotz besarkatua.
Ametsa eta errealitate artean mesede.
Ulermen gradu berriak aurkitzera behartzen.
Beltz naizenean, urgainean bidea garden amarratuzirtenbideak.
Edukazio onekoa, zure bila ibiltzen direnentzatezkutalekurik ez.
Errespetua, zortea, putasemea, guratsua, glamourra,zenbakia, izeba, aitona, hura, haiek… ni neu… zu zeu… Heriotza.
BAINA INOIZ EZ AGURRA, INOIZ EZ DESESPERANTZA.
Eta sinonimoak antonimo bilakatzen zaizkit haserrean,eta iritzi artikulu bilakatzen dira hitzak berriro.
Hirugarren pertsonan aritzea gustuko nuke, beharbada baita zuk ere, Heriotza, (zure lana egin duzu, baina oraingoan guztizharritua); aldiz ezin dut.
Ahotsa urruna hil didazu inoren izenean hitz egiteko.
Eta orain, bat-batean, bera zu izatea apetatu zaizu. Etazu bere begirada.
Baina bera da zure begirada. Eta zu ez zara konturatzen.
Itsua. Babua.
Zortea duzu, bere begien kolore bizi hori bereganatzeaz,Heriotza.
Araiz Padrón