Josune Mujika eta AmaiaTorner
Gustuko ditugu, bai. Urtero mozorrotu ohi gara, bi edohiru egunetan normalean: larunbatean eta asteartean herrian etaigandean, berriz, Tolosan. Zalantzarik gabe, asteartekoa izaten daonena. Oraindik ez dugu pentsatu zertaz mozorrotu. Egia esan, ez dugulan gehiegi hartzen.
Marian González
Beste edozein festa bezala, inauteriak gogoko ditut.Kontua ondo pasatzea da. Orain ez naiz mozorrotzen, baina seme-alabakmozorrotzen ditudanez, nik ere festa bizi dut. Gauetan irten ohinaiz, baina mozorrotu gabe.
Jesus Mari Luzuriaga
Inoiz ez naiz mozorrotu eta, beraz, inoiz ez dutinauteriez gozatu. Alaba mozorrotzen denez, niri ere nolabait festabizitzea tokatzen zait. Egia esan, ohitura hau inoiz ez dut gustukoizan.
Deiane Pérez
Inauteriak betidanik gustuko ditut eta urteromozorrotzen naiz. Hemen larunbatean eta, ahal izanez gero, astearteanateratzen gara. Igandean, berriz, Tolosara joaten gara. Urteromozorroz aldatzen saiatzen naiz, baina ez da erraza. Kodrilakoak adosjartzen bagara, denok berdin mozorrotuko gara.